Benetan. Kartzelan ezagututako preso sozial batek, Amenabar izenekoak kontatua. Donostiako Gros auzoko taberna batera egin omen zuten bi lagunek txangoa lapurreta burutzeko asmoz. Ordu txikitan noski. Nagusiak taberna itxi, eta barrura sartu omen ziren. Bezperatik jan gabe, zegoen ogia kontserbako antxoez hornitu eta ardo onetik bazkatu omen ziren polizi patruilak bertan harrapatu arte. Hori bertsio ofizialean. Bestean, bere ezagunenean, ongi jan eta edan ondoan lo hartu omen zuten lasaiki, egunsentiko ordutan nagusiak berak bertaratutakoan poliziak abisatu zituen arte. Eta adarra jotzen genion bokadilo baten truke preso zegoela eta. Epaiketan garbi azaldu zen afera, ezagunen bertsioa zela egiazkoa alegia. Haatik, bera erre ke erre berean. Iturgaitzek ekarri dit Amenabar hura gogora. Fabrikan ere ezagutu genituen holakoak, enkargatuak ohean eta haien ordez fitxatzeko irrikatan, beti pronto egoten ziren morroinak. Gorrotoa baino barregura sortzen zuten haien adeene berekoa ote dugun Iturgaitz hau da galdera. Ez ninduke baiezkoak harrituko, hauek buzoa traje eta korbata eta beharra jolasa bilakatu badituzte ere. Nik ez nuke gizarajoa zigortuko enkargatua izorratu gabe. Eta bietan bat berezi behar banuke, enkargatua.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!