Kolesterol maila detektatzeko biotxipa


2003ko azaroaren 23an
udazkenean abian jarriko duten biotxipak hiperkolesterolemia detektatzen lagunduko du, test genetiko argi eta zehatz baten bidez. Eta beste hainbatetan ez bezala, hemen, gure artean, jarriko da martxan. Duela laupabost urte hasi zituzten ikerketa lan arrakastatsuen ondorioa da abian jarriko duten plana. Tresna berriari esker, Espainiako autonomia guztiak batera hartuta 100.000 gaixotik gora eragiten dituen gaitza »hiperkolesterolemia familiar monogenikoa izenekoa» diagnostikatu ahal izango da.
Autonomia erkidego guztietako 72 ospitale aritu dira lanean urteotan, gaitza (kolesterolaren odoleko maila oso altua izaten da) sortzen duen geneak biztanleengan eragiten dituen ondorioak ezagutzeko ikerketa handi bat burutzen. Eta ospitaleen lanaren ondorioz 143 mutazio genetiko diferente identifikatu ziren, horietatik 54 mutazio bertako biztanleen ezaugarriak edo espezifikoak izanik. Aurkikuntza horretatik abiatuz, gaitza zein pertsonek jasaten duten zehatz-mehatz diagnostikatzeko modua emango digun biotxipa jarri zuten martxan.
Afektatuek hiru euro ordainduko dituzte hilean, tratamenduaren kostu errealaren %10 besterik ez. Gaixotasun hori da biztanlerian usuena den gaitz genetikoa, hereditarioa, eta bai gizonezkoetan eta baita emakumezkoetan ere agertzen da. Diagnostikoa garaiz egitea, beraz, ezinbestekoa da gaitza kontrolatzen ez bada, trastorno kardiobaskular goiztiarrak (horien artean infartuak dira larrienak) eragin ditzakeelako.


Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude