Toti Martinez de Lezeak «La comunera» nobela historiko berria kaleratu du Maeva argitaletxearen eskutik. Kontatzen duen istorioa XVI. mendeko Gaztelan kokatua dago eta Maria Pacheko gazte iraultzailea da protagonista.
Aitzol Aramaiok dagoeneko hamalaugarren saria jaso du «Terminal» bere lehen laburmetraiagatik. Berlingo Film Laburren Jaialdian lehendabiziko saria jaso du oraingoan. Guztira, 3.000 euro irabazi ditu eta jaialdi gehiagotara aurkezteko parada du orain.
Jesus Mari Lazkano artista gipuzkoarraren azken hamar urteotako lanak daude ikusgai Iruñeko Sei arte galerian. Horrez gain, Lazkanok argitaratu berri du «Roma» liburua Bassarai argitaletxearen eskutik. Italiar hiriburuan eginiko oharren koadernotik sortutako lana da hau.
Ballet Biarritzek azaroaren 29an eta 30ean estreinatuko du Biarrizko Gare du Midin «Cigale» izeneko lana. La Fontaine alegia idazlearen ipuinean oinarritutako lana da.
Axular Arizmendi DJk bakarkako lehen lana plazaratu du Oihukaren eskutik. Pin Pan Pun Band! taldeko kideak dantzarako musika elektronikoa jorratu du diskoan, eta tartean hainbat perkusio tresna ere baliatu ditu.
Unai Elorriaga aukeratu du, besteak beste, Produccions do Pais de Nunca Mais ekoiztetxeak Prestige petroliontziaren hondamendiari buruzko film laburrak egiteko gidoiak prestatzeko. Film labur horiekin iraupen luzeko bat egingo da eta honen etekinak Nunca Mais Fundazioari emango zaizkio.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...