Zer da... Stock options


2003ko azaroaren 16an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Stock options (akzioen gaineko akzioak) termino anglosaxoia da, eta maiz baliatutako formula, Burtsa ongi joan denean, Amerikako Estatu Batuetan nahiz Europan, eta orain baita Espainiako estatuan ere. Telefonicak, BBVAk, eta orain Antena 3ek, beren exekutiboei ordainsariak pagatzeko baliatu izan dute. Enpresako zuzendaritzakoak sustatzeko formula da, enpresarentzat ahalik eta emaitzarik hoberenak lor ditzaten, bai eta Burtsako balioaren kotizazioa gehitzeko ere. Eta, bide batez, zuzendaritzakoak konpainiarentzat leialagoak izatea lortzeko. Zuzendaritzakoei konpainiako akzioak erosteko aukera ematen die, epe jakin batean »hiruzpalau urtetik aurrera, esate baterako», baina oraingo prezioetan. Konpainia horrek zenbat eta balio handiagoa lortu Burtsan, zuzendaritzakoek orduan eta ordainsari handiagoak bereganatuko dituzte, plusbalioak gehitu egingo baitira. Konparazio batera, sozietate batek enpresako 100 akzio eskaintzen dizkio zuzendaritzako bati, bakoitzaren prezioa 10 eurokoa denean. Hiru urteren buruan, akzioen balioa 15 eurora igo da, eta, orduan, zuzendaritzakoak 1.000 euroan eros ditzake, merkatuko balio erreala 1.500 eurokoa bada ere. Beraz, akzioaren balioa asko igotzen bada, stock option horien onuradunek diru asko irabaziko dute; igotzen ez bada, berriz, ez dute ezer irabaziko.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude