Jesusen Bihotza


2003ko azaroaren 16an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Ez dakit noizbait Leitzako herriko etxean izan zaren; batzar aretoan, zehazkiago. Areto honetan dagoen gauzarik deigarriena Jesusen Bihotzaren irudia da: tamaina handikoa, baina ustez balio artistikorik gabekoa, orain arte terziopelozko kortina gorri batez estalia. Ikaragarria da bilerak bertan egitea, lasterka ateratzeko modukoa.
Fededunek merezi duten errespetuaz, esperantza nuen udaletxean obra egin zutenean Jesusen Bihotzaren irudia desagertuko zela. Baina ez da hori gertatu, ez horixe. Izan ere, azkeneko batzarretako batean, irudia estaltzen zuen kortina kentzea erabaki zuten Aralarreko (!) zinegotzi baten aldeko bozarekin. Katarsia bere mailarik gorenera iritsi zen UPNko zinegotzi batek bertsoa bota zuenean erabakia ospatzeko. Ez dakit zer den larriagoa: irudia oraindik hor egotea, irudiari tapakia kentzea bozketara eramatea, Aralarreko zinegotzi batek aldeko botoa ematea edo UPNkoaren bertsoa.
Batzarrean zegoen batek «Honek zirkoa dirudi!» bota omen zuen. Egia da. Batzuetan, artikulu bat idazteko modukoak izaten dira udaletako batzarrak.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude