Jonan Fernandez: «Eusko Jaurlaritzaren planak gehiengo osoaren babesa ez izateak bake prozesua errazten du»

  • Elkarriren kanpaina berriaren eta bigarren Bake Konferentziaren antolamenduez hitz egin dugu Jonan Fernandez koordinatzailearekin. Aurreko Konferentzian erabilitako metodologian oinarrituko dira ere honetan. Garai berria heldu dela esan digu, baita bakea ekar dezakeen itun berria gauza daitekeen bere ustea eman ere.

2003ko azaroaren 09an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Modu xelebre batez ekin diogu solasari. Prentsan zabaldutako txiste moduko bat azaldu diot Jonan Fernandezi: «Arzalluzi, Rolling Stonesi eta Elkarri-ri elkarren antza hartu omen zaie dagoeneko: Hamaika aldiz iragarrita ere ez dute erretiroa sekula hartzen». Irribarretsu erantzun digu, hala ere: «Guk ez dugu hamaika aldiz erretiratzeko asmoa dugunik iragarri. Erakunde baten izatearen arrazoia edota berberak jarraitzea zentzurik duen birplanteatu behar dela esan ohi dugu. Elkarrin zertarako jaio ginen eta zertarako garen aztertzen dugu lau urtean behin. Bestela, erakundearen arrazoia helburua bihurtu daiteke eta hasierako helburua bigarren plano batean geratu. Hau oso gauza serioa da».

«Etsi ala eutsi» da Elkarrik hautatu duen kanpaina berrirako lema. Zein da lema hau aukeratzearen arrazoia?
Ez da kanpainaren lema nagusia, gogoeta egiteko «probokazio txiki» moduko bat baizik. Jende asko nekatuta eta itxaropenik gabe ikusi dugu gizartean, gauzak nondik nora doazen ez dakiela. Elkarritik etsitzeko arrazoi asko ikusten dugu eta aldi berean eusteko arrazoi asko ere bai. Eusteko arrazoietako bat egoeraren injustua da, eta gizartean egoera hau aldatzeko borondatea nagusi dela uste dugu.

«Etsi ala eutsi» lema dilema ere bada. Zein da uneon Elkarriren kezka nagusia?
Kezka nagusia Bake Konferentziak balioko ote duen ikustea da. Hala ere, gu konbentzituta gaude konponbidea ez dela etorriko iniziatiba bakar baten bidez, iniziatiba ezberdinen batuketaren ondorioz baizik. Gurea hainbat ekimenen arteko beste ekimen bat da, eta egoera aldatzen eta arazoa konpontzen lagundu dezakeela uste dugu. Konferentziak inflexio puntu bat lortzea helburua du, eta inflexio puntu horretan, elkarrizketaren bidez, gatazkan murgilduta dauden alde guztion akordio bat lortzea helburua izaki.

Aurreko Konferentzian hainbat helburu iragarri zenuten, baina ez zenituzten denak lortu. Zer ikasi zenuten hartatik?
Honen aurreko Konferentzian lau helburu oso garrantzitsu lortu genituen baina ez genuen garrantzitsuena lortu. Haren balantzea honela laburbildu daiteke: nazioarte mailan inoiz ez bezalako babes eta partaidetzarik handiena lortu genuen. Alderdi politikoen arteko metodologia landu genuen; alderdi guztiek oso positibotzat jo zutena. Halaber, akordiorako bi folio adostu genituen. Alabaina, bi folio haiek -artean zirriborroak zirenak- ez genuen akordio esplizitu bat bihurtzea lortu. Konferentzia honetan gauza batzuk aldatuko ditugu, baina orduan lortutakoa oinarria da bigarren honetarako. Guk, oro har, ideia eta espiritu berdinekin jarraitzen dugu, oraingo honetan akordioa lortuko dugun esperantzaz ari gara lanean.

Konferentzia hartan ez zenituzten alderdi politiko guztiak bildu. Zer aldatu da orain hori lor dezakezuela pentsatzeko?
Gauza batzuk okerrago daudela eta beste batzuk hobeto. Hala ere, aitortu behar dut egoerak bere sakonean berdin jarraitzen duela. Orain alderdi politiko bat legez kanpo dago eta alde horretatik egoerak okerrera egin du. Baina, bestalde, alderdiek proposamen ezberdinak plazaratu dituzte eta hori oso positiboa da guk bilatzen duguna lortzeko. Kualitatiboki ez dago beste munduko aldaketarik lehen lortu ez genuena orain lortuko dugula esateko, baina denbora elementu aldakorra da, gizartea eta alderdiak etengabeko heltze edo ontze prozesu batean murgilduta daude. Orduan, azken urte honetan, bake prozesuari buru-belarri ekiteko baldintza eta osagarri berriak sortu direla uste dugu. Bigarren Bake Konferentzia batek bake prozesua lagundu dezakeela pentsatzeko arrazoiak ditugu.

Kanpainan bildutako sinadurak Nafarroako eta EAEko legebiltzarretara eraman nahi dituzue, euren babesa lortze aldera. Eskaera Eskubidea baliatuko duzue. Zer lortu nahi duzue bide horren barnean?
Aurreko kanpainetan ez bezala, oraingoan ez dugu sinadura besterik gabe bildu nahi, kanpaina bat egin inongo funtzionaltasunik gabe. Sinadura bilatu eta aldi berean arau-emaile izango den zerbait lortu nahi dugu. Elkarrizketarako foro bat bultzatzeaz gain, Eskaera Eskubidea erabiliz, foroak instituzioen bermea izan dezala lortu nahi dugu. Irlandan ere hala egin zen.

Elkarriri «esploratzaile» taldea ere dei dakioke honezkero. Espainiako Konstituzioan barrena doan esploratzailea, alegia. Horrenbesterako eman ahal dute Espainiako Konstituzioaren artikuluek?
(Irriak) Ematen du, ematen du. Esploratzeko bide ugari daude. Ahalegin guztietan badaude gauzak positiboak eta negatiboak, errazagoak eta zailagoak. Xedapen Gehigarria delakoak aukera asko ematen du. Konstituzioaren 29. artikuluak Eskaera Eskubidea ematen du, baina hau konstituzio moderno guztietan jasoa dago, izen horrekin edo beste batekin. Adibidez, Europako hainbat estatuen konstituzioetan Kexa Eskubide bezala ikusia dago.

Bi manifestaziotarako deialdia egin duzue dagoeneko: abenduaren 20an Bilbon eta urtarrilaren 24an Iruñean. Elkarri bere ontzi guztiak erretzeko prest dago, antza.
Une honetan egiten ari garen guztia funtsezkoa da guretzat, oso une garrantzitsuan gaude, une historiko batean. Bigarren trantsizio baten atarian egon gaitezke. Guk arlo sozial, politiko eta nazioartekoa lantzen ditugu etengabe, eta uneon, ehunetik ehunean ari gara lanean hiru arlo hauetan. Arlo sozialean, elkarrizketa eta akordio anitza exijitzeko, 100.000 sinadura biltzea eta bi manifestazio egitea ditugu helburu. Arlo politikoan, berriz, pixkanaka, alderdi politikoen arteko aurre-adostasun baterako zirriborro-proposamena lantzen ari gara, eta azkenik, mundu mailan nazioarteko sare sendo bat ehuntzen ari gara.

Bigarren trantsizio baten atarian egon gaitezkeela esan duzu. Sakondu ezazu hori, arren.
Katalunian lau proposamen plazaratu dira hango bizikidetasun markoa eta estatutua aldatzeko. Madrilen PSOEk eta IUk estatuaren ereduaren inguruan bere proposamenak egin dituzte. Nafarroan UPNtik Aralarreraino proposamenak egin dituzte. EAEn Eusko Jaurlaritzaren -Ibarretxeren plana- proposamena dago, baita EA, EB eta PSE-EErenak ere. Ezker abertzalea ere berea lantzen ari da eta Nazio Eztabaida gune edo foroa sortu da, bestalde. Egoerak ez du beste aurrekaririk izan azken 25 urteetan. Hau guztia zerbaitengatik gertatzen ari da. Egoerak elkarrizketa landu eta akordio berri bat lortzeko aukera eskaintzen digu. Eskura ditugun indar eta tresna guztiekin jokatu beharra daukagu hartara. Bake Konferentzia horiek lortzeko bitartekoa izan daiteke.

Egoera hau Konferentzia antolatzea pentsatu zenuten lehen unetik aurreikusi al zenuten?
Horrelako zerbait antzeman genuen. Baina, funtsean, bigarren Bake Konferentzia antolatzeko arrazoi nagusietako bat hemen gehiengorik ez izatea da. Egoera honetatik ateratzeko, hasieran zeharkako elkarrizketak landu beharko dira, ondoren zeharkako akordioak lortzeko.

Zein izan daitezke helburu horiek gauzatzeko eragozpenak?
ETAren aldetiko indarkeria batetik. Mehatxu horrek prozesuaren ibilbidea moztu dezake edozein unetan. Eta bestetik, estatuaren aldetiko mehatxua, egoeraren satanizazioa. Estatuak eztabaida debekatzea. Horregatik, egoera honen aurrean, gizarteak eztabaida aldarrikatzea eta exijitzea nahi dugu.

Alternatiba guztien artean, Ibarretxeren plana gailentzen da. Nola ikusten duzu bere bilakabidea?
Guk ez dugu Ibarretxeren planaren edukia baloratzen, ez beste alternatibenak ere. Guk prozesua baloratzen dugu eta prozesu hau oso positibotzat jotzen dugu. Eusko Jaurlaritzaren edo Lehendakariaren planaren ahuldade nagusia gehiengo absolutua ez izatea da. Aldiz, guk planaren puntu sendoena bezala ikusten dugu prozesua gauzatzeko. Izan ere, planak gehiengo absolutua izan balu, hasiera batean errazago aplika liteke, baina horrek berez ez luke konponbide bat ekarriko lukeenik esan nahiko, aitzitik, prozesua are gehiago konplika zezakeen. Gehiengo absolutuaren babesa ez duen plan bat ordea, prozesua bera irekia izan dadin behartuta dago derrigorrez. Edozein dela plana, plana akordioak lortzera behartuta dago prozesuak aurrera egin dezan. Guretzat hori da prozesu honen ezaugarri baikorrena.

Itun berri baten garaia heldu al da?
Zalantzarik gabe.

Zer aldatu da 25 urteetan, alde guztiek Itun berri bat negoziatu ahal dezaten?
Batetik, urte asko pasa direla sufrimenduan, gehiegi, arazoa gaiztotu egin da. Bestetik, egoera hau eutsiezina da, eta eutsiezina dena ezinbestean aldatu beharra dago. Denboraren poderioz gauzak aldatu behar izaten dira. Horregatik eta egoera aldatzeko beharrezkoa da Itun berri bat.

Itun berria lortzeko bidean, lehenago gauza asko adostu beharko dira, ordea.
Bai, eta adosteko dauden kontraesan asko gainditu ere bai. Adibidez, Mariano Raxoiren ustez, ez da posible Ibarretxeren plana gauzatzea autodeterminazioa Espainia osoari dagokiolako. Itun politiko berri batek ordea, gauza bat konpondu beharko du gutxienez: Espainia eta EAEn dauden bi gehiengoen arteko kontraesana gainditu eta konpondu. Arazoa Espainiako gehiengoari soilik kasu eginez konpondu nahi bada, horrek beste alde batera begiratzea esan nahi du. Estatu politikari batek ez badio horri begiratu nahi, errealitatea begiratzeari uko egiten dio eta gatazkak jarraituko du. Itun berri horren gakoa esparruen arteko subjektuen zehazpenean dago.

Hori bide juridikoaren edo borondate politikoaren bidez lortu behar al da?
Politikoki bidea zabaltzen eta lantzen baldin bada, juridikoki aurkituko zaio aukera bat. Adibidez, Irlandan eta Quebecen aukerak aurkitu dituzte.

Azkenik, zer aldatu da ezker abertzalean eta ETAn, Konstituzioaren eta Estatutuaren bidetik etor daitekeen Itun bat onar dezaketela pentsatzeko?
Itun berri hori Estatutuaren bidetik etortzeak ez du garrantzia handiegirik. Garrantzizkoena zer-nolako ate eta leiho irekitzen dituen ikustea da, hau da, Ituna non sostengatzen den ikustea. ETAren berebiziko osagaia gizartea da eta gizarte honek ez du biolentziaren erabilpena ontzat ematen. Gure ustez, ezker abertzalearen unibertsoak ez du ere biolentzia begi onez ikusten. Biolentziak sortutako egoera eutsiezina da, egoera atzeraezin batean sartu gara eta honek aldaketa bat ekarri behar du. Ez da datu objektibo bat, nire inpresioa da.


Azkenak
Gazara Martxako Euskal Herriko ordezkaritzaren komunikatua Egiptotik
Okupazioa dagoen bitartean, erresistentzia egongo da

Euskal Herriko ordezkaritza gara Gazara Martxan. Egiptora etorri gara mezu argi batekin: genozidioa salatzeko, blokeoarekin amaitzeko eta Israel estatu genozidarekin harreman guztiak eteteko exijitzeko.

Gure elkartasun ekintzaren aurrean, aginte sionistaren eta... [+]


Donostiako Guardetxearen epaiketa urriaren 7an izango da

Donostiako Udalak jakinarazpena bidali dio Alde Zaharreko Gazte Asanbladari, epaiketaren data zehazteko. Asanbladak azaldu duenez, epaiketa aurreko hilabeteetan ezin dira desalojatuak izan, epaileak agindua eman arte.


Egiptok Gazarako martxaren aurkako errepresioa gogortu du, ekimena amaitutzat eman badute ere

Antolakuntzak salatu du Poliziak jarraitzen duela martxako partaideak atxilotzen eta tratu txarrak ematen. Kezka berezia agertu du Saif Abukeshek martxako presidentekidearen egoeragatik: astelehen arratsaldean atxilotu zuten, tratu txar “larriak” eman... [+]


Elkarretaratzea egingo dute Muxikan, jaietan gizon batek hainbat adin txikiko neskari eginiko sexu erasoak salatzeko

San Roman auzoko jaietan bost neska adingaberi ukituak egiteagatik 18 urteko mutil bat atxilotu zuen Ertzaintzak Muxikan (Bizkaia). Udalak eta herriko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu dute asteartean 20:30erako.


Yala Nafarroak jaurtiko du sanferminen txupinazoa

Palestinaren askatasunaren aldeko eta genozidio eta okupazioaren kontrako Nafarroako plataforma izan da hautagai bozkatuena.


Elektrikari bat amiantoagatik hil zela ebatzi du Gasteizko auzitegi batek

Gasteizko Lan arloko bigarren auzitegiak ebatzi du SIS Electricidad enpresarentzat lan egiten zuen eta 2019an hil zen behargina amiantoak eragindako minbizi batengatik hil zela. Udal galdarak konpontzeaz arduratzen zen elektrikaria, eta 1999tik 2017ra lan egin zuen enpresa... [+]


Txetxu Barrios Atarrabiako presoa baldintzapeko askatasunean geratu da

Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.


Hilberria
Fermin Leizaola etnografoa hil da, 81 urterekin

Euskal Herriko artzaintzaren kulturan aditua izan da; milaka pieza jaso eta dokumentatu ditu Aranzadirekin. 45 urte eman zituen Etnografia Saileko zuzendari.


17 urteko neska bat elektrokutatuta hil da Araiako tren geltokian

Geldirik zegoen bagoi baten sabaira igo eta han elektrokutatu da. Berarekin zegoen 16 urteko neska zauritua izan da eta Gurutzetako ospitalera eraman dute.


2025-06-17 | Mikel Aramendi
“Lur arraroak” edo “mineral estrategikoak”?

Ezer geratu bada argi pasa den astean Londresen Txinako eta AEBetako merkataritza-arduradunen artean adostu zuten “esparru-akordioan” (batek daki zer esan nahi duen zehazki esamoldeak; “Genevako akordioari buruzko akordioa” dela diote batzuek), hauxe izan... [+]


Israelek Irango telebista kate publikoaren egoitzari eraso egin dio, eta Netanyahuk mehatxu egin du Khamenei hilko dutela

Teherango barruti bati eraso egin ondoren, Israelek jaurtitako misil batek IRIB Irango telebista kate publikoaren egoitza izan du jopuntu. Erasoa gertatu aurretik Israelgo Defentsa ministro Israel Katzek ohartarazi du "Irango propagandaren bozgorailua" desagertzear zela... [+]


2025-06-17 | Gedar
“Parte hartzeko dugun eskubidea aldarrikatzen jarraituko dugu, eta aurten ere ez gara jaietatik kanpo geratuko”

Ehunka lagun mobilizatu dira berriz Gasteizen, txosnetan GKSren eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistaren aurka mantentzen duten betoa dela-eta, irtenbide bat aldarrikatzeko.


Herri Sanferminak festarako prest

O plazan garatuko dute egitaraua. Bazkariak, bertso saioa, txikientzako antzerkia, pilota txapelketa, herri olinpiadak eta elektrotxarangak izango dira, besteak beste.


EAEko Kultura Sistemaren Legea, Espainiako eskuinaren esku?

Jaurlaritzak lizitaziora atera zuen proiektua, “lan teknikoegia” delako. Ia 80.000 euro jasoko ditu Estudio Jurídico Gabeiras y Asociados SLP enpresa madrildarrak, “egoeraren diagnostikoa” eta legearen hasierako proiektua egiteko. Enpresa horren... [+]


“Irunen alarde gatazkarik ez dagoela diotenen asmoa da gaiari garrantzia kentzea, inor busti behar ez izateko”

Irungo Alarde Parekidean sortu berri den Meaka konpainiako kapitaina da Nagore Olaskoaga. Alarde Tradizionala vs. Parekidea, “kopuruak direnak dira, baina oso pozik gaude gazte askok eta askok hartzen dutelako parte Alarde Parekidean, eta beraiek dira gure herriaren oraina... [+]


Eguneraketa berriak daude