Bahea


2003ko azaroaren 9an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bahituak askatuko dituela iragarrita badu ere, Kolonbiako ELN talde gerrillariak ez du oraindik zehaztu noiz eta nola. Asier Huegun askatu nahi du lehenbizi eta gero gainerako bostak, baina Kolonbiako Gobernuak ez du proposamena onartzen, bere ustez ELNk bahitu guztiak batera askatu behar dituelako.


Enrike Letona preso arrasatearraren askatasuna eskatzeko Bilgunea sortu da Arrasaten. 16 urte espetxean egin ondoren, 30 urteko espetxe zigorra beteta atera zen kalera Letona maiatzean eta uztailaren 31n Auzitegi Nazionalak berriz eman zuen bera espetxeratzeko agindua 1981eko atentatu baten sumarioa dela eta. Independente ugariz gain, EAJ, EA, Herri Anitza, Ezker Batua, Aralar, ELA, LAB eta Etxerateko kideak biltzen ditu Bilguneak.


Quebeceko Apelazio Auzitegiak bermepeko behin-behineko askatasuna eman die Eduardo Plagaro eta Gorka Pereari. Bi euskal herritarrak Quebecen dira preso azken bi urteetan eta Kanadako Gobernuak Espainiako Gobernuaren estradizio eskaera onartua duen arren, auzitegietan jarritako helegiteak zer dioen itxaron beharko dute Plagaro eta Pereak.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!