Ez da txantxetakoa datorren irailera arte Eusko Jaurlaritzak aurkeztuko duen Estatutu proposamen berriak ekarriko duena, azken 25 urteotan euskal eta Madrilgo erakundeen arteko norgehiagoka politiko eta instituzional gogorrena biziko dela iragarri bailiteke. Ibarretxe lehendakariaren planak ez duela balio edo hutsune asko dituela iragartzen da sektore estatalistenetatik eta ezker abertzaletik ere, baina zalantzarik gabe egungo panorama politikoa astintzeko gaitasuna erakusten ari da. Madrildik mehatxu gogorrak datoz, eta Araba Troyako Zaldi bihurtu nahia ez da txikienetakoa. Espainiarekiko harreman juridiko-politikoak beste une historiko bat bizitzen ari dira eta uneak eskatzen duen maila agertzen ez duenak bere oraina eta, batez ere, etorkizuna du jokoan.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...