Nire ustez, euskal nazioak nazionalistez eta ez nazionalistez osatua behar du. Ezin da batzuen edo besteen euskal nazioa eraiki. Ezin daiteke euskal nazioa egin antinazionalismotik edo antikonstituzionalismotik . Izugarri atsegingo nuen zer edo zer egin nahian nenbilen, eta Jon Juaristik eman zidan aukera hori. Urte asko dira Jon Juaristirekin bat ez etortze beroan nabilela -berak "Tribuna Vasca"tik eta nik "Deia"tik iritzi trukaketa egiten genuenetik-, eta berak "El bucle melancólico" plazaratu zuenean, aukera hori eman zidan. Baina sekula ez nuen hari ekiteko une aproposa aurkitzen, neure buruari galdetzen niolako ea eskubiderik ba ote nuen inorekin sartzeko, hori eginez gero besteari zerbait gerta dakiokeelako, arma baten miran jartzea, kasu. Nik uste dut edonorekin bat ez etortzeko eskubidea dudala, eta edonor horrek ere eskubidea duela hori horrela izateagatik ezer ez gertatzeko. Azkenean atera dut liburua, eta norbaiti balio izatea espero dut.
Zertarako, zehazki?
Bata bestearekin bat ez etortzen bakean jarraitu ahal izateko, gutxienez.
Zer aurkituko du irakurleak liburuan?
Jon Juaristiren "El bucle…" liburuak izandako berrargitalpen bateko hitzaurreari ematen diodan erantzuna. Hitzaurre horretan Jon Juaristik Miguel Angel Blancoren hilketaren erantzukizun nagusia Sabino Aranari leporatzen dio. Eta nola ni ez nagoen horrekin ados, erantzun egin diot.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!