Afrikarako hegaldia

  • Negu gorriak elikagaiak lortzeko dakartzan zailtasunak direla-eta, hegazti taldeek ehunka kilometro egiten dituzte leku epelagoak bilatzeko. Migrazio horretan, bete-betean harrapatzen dute Euskal Herria. Ehizagarriak diren hegazti espezieak dezente dira; besteak beste, oilagorra eta birigarroa. Dena den, protagonismo handiena duena pagausoa da.

2003ko urriaren 19an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Konturatu dira hegazti migratzaileak abian jartzeko tenorea iritsi dela, ondo baitakite udazkenaren ostean negu gorria datorrela eta horrek elikagaiak topatzeko zailtasuna dakarrela. Leku epelagoak bilatzen dituzte, bizitzeko erosoagoak direnak eta elikagaiak eskuragarri dituztenak. Hegazti talde handiak egunero ehunka kilometro egiteko gai dira. Hegazti paseak bete-betean harrapatzen du Euskal Herria migrazio horretan, alde batetik Pirinioetako barrera erraldoia baitute eta bestetik, Kantauri itsaso zabala. Europa iparraldetik abiatzen dira eta helmuga Iberiar penintsularen hegoaldean edo Afrika iparraldean dute. Negualdia bertan igaro ondoren (otsaila ingurura arte) ugalketa garaia hasten denez, jatorrizko lekuetara itzultzen dira. Kontrapasa garaian ehiza baimentzeak beti sortzen ditu eztabaida biziak, itzuleran diren hegaztiak interes handikoak baitira; indartsuenak, hamaika zoritxar gainditu dituztenak. Horiek dira hurrengo urteko hegazti populazioa ziurtatzen dutenak.

Garai horretan, hamaika ehiztariren odola borborka jartzen da, barruko ehiza sena ezin aserik, emozioa pil-pilean, ehiza postuan zelatan ehizakiak noiz azalduko zain.

Ehizagarriak diren hegazti espezieak dezente dira: oilagorra, birigarroa, usapala... Baina dudarik gabe, pagausoa da protagonismo handiena duena.


Pagausoa (Columba palumbus)

Udazkenean urtero bisitatzen gaituen hegazti iheskorra da. Ezagutzen ditugun uso espezietatik handiena da eta 500 g pisa ditzake. Baditu ezaugarri bereizgarri batzuk: papar gorrizta izateaz gain, lepoan orban zuri eta berdeak ditu. Mokoa ere deigarria da: gorrizta, baina punta horiztarekin.

Itxuraz lasaia dirudien arren, oso azkarra eta zuhurra da. Hegan egiteko daukan era bereziak ehiztariak dantzan jartzen ditu eta ehizatzeko zailtasunak ehiztarien emozioa gehitu besterik ez du egiten.

Pagausoa Europako iparraldetik eta erdialdetik datozen espezie migratzaileetako bat da, eta antzinatik ezagunak diren pase lekuetatik igarotzen da. Andaluzia eta Extremadurako etzalekuetara inguratzen dira. Bertako hariztiak oso gustuko dituzte, negualdia pasatzeko nahikoa janari topatzen baitute. Behin ondo egokitzen direnean, ez dira gehiegi urruntzen eta beti itzultzen dira beren txokora.

Negualdia amaitutakoan pagausoa jatorrizko lekuetara itzultzen da eta ugalketa garaia hasten da. Halere, badira gustura daudenak eta nagikeriak jota-edo bertan gelditzen direnak. Itzulerako bidaia egiten ez dutenen kopuruak gainera, nabarmen gora egin du. Nahikoa janari aurkitzen dutela-eta, zenbait hegaztik sedentarioak bihurtzeko joera hartu dutela dirudi. Gertaera honen inguruko ikerketak abian dira.

Pagausoak bikotekide bakarra izaten omen du. Biak, arra eta emea, kontu handiz, ondorengoen ongizateaz arduratzen omen dira. Errunaldian txandakatu egiten dira, baita kumeak elikatu behar diren garaian ere. Pagauso emeak bi arrautza jartzen ditu eta horietatik gehienetan arra eta emea jaiotzen dira. Jateko orduan, pagausoak hazi mota guztiak irensten ditu, adibidez, ezkurrarena, baina belarra ere jaten du. Jatera edo edatera lurreratu aurretik, arreta izugarria jartzen du, ehiztari gogaikarriak ez baititu atsegin.


Oilagorra (Scolopax rusticola)

Ehiza espezie hau aukeratu dugu ehiztarien artean oso preziatua delako. Baina beronen presentzia nahiko murritza da. Hau ere migratzaile handi horietakoa da. Bere lumajea udazkeneko koloreen adierazgarri da eta kamuflaje itzela izaten da ehiztariak bere presentziaz ez ohartzeko. Baina, guztiz adierazgarria den ezaugarria bere moko luze eta gogorra da. Oilagorrak gogo handiz egiten du ihes izozteetatik, berauek elikadura izugarri mugatzen baitiete. Izotzarekin lurra zulatu ezinik geratuko litzateke. Gaztandegi, harizti eta artadiak ditu gustuko, lur hezeak dituztenak, zizareak harrapatzeko aukera ematen diotenak.
Udaberri aldean beti itzultzen da jatorrizko lekuetara errutera. Bost arrautza inguru jartzen ditu eta ia hilabete igaro ondoren ateratzen dira kumeak. Sei bat aste egoten dira kumeak emearen agindupean.
Ehiztariek ondo dakite zein zaila den oilagorra ehizatzea eta txakurraren laguntzaz baliatzen dira, geldi-geldi, ederki baitakite ingurunean ezkutatzen.


Padurak, hegazti migratzaile askoren atseden-leku

Pase garaian hegazti migratzaileen espezie asko ibiltzen dira paduretan. Ibilbide luze horietan atseden hartzeko ere beta izaten dute. Padurak oso ekosistema aberatsak dira eta hegaztiek elikagaiak aurkitzen dituzte. Hamaika hegazti zangoluzek, kuliskek adibidez, bertako limo edo lohietan moko luzea sartuz, nahi adina zizare aurkitzen dituzte. Padura garrantzitsuak daude Euskal Herrian, bai kostaldean (Urdaibai eta Txingudi) eta baita barnealdean ere (Mendixurreko ornitologia parkea). Padura horietako ordezkari asko aipa genitzake bereziki garai honetan, baina badira negua bertan pasatzera animatzen direnak ere, lertxunak adibidez. Hegazti eder hori sakontasun gutxiko uretan ikusiko dugu bere zango luzeak aprobetxatuz arrain despistatuak harrapatzen. Mokozabal zuria itxuraz lertxunaren antzekoa da, baina moko beltz luze eta zapala du, oso berezia. Hori ere arrain eta intsektuez elikatzen da. Hegazti horiek ez dira oso talde zaleak. Talde zale izateaz gain oso zalapartatsua dena antzara da. Oso erraz antzematen dira nahiz eta hegan dabiltzala hodeiengatik ez ikusi. Oso ezaguna da hegan doanean taldeak eratzen duen V itxura. Hegaztitzar horiek, handiak izateaz gain, pisutsuak dira, eta 30etik 200erainoko taldetan ibiltzen dira. Basahate ezagunak ere zalapartariak dira, baina horiek urte osoan ibiltzen dira paduretako uretan igeri.

Eper gorria
Ehizagarriak diren espezietatik eperra aukeratu dugu, batetik, ehiza xehearen «erregetxo»tzat jotzen delako eta bestetik, ez delako migratzailea. Oso lurtarra da, batez ere laborantza lurrak atsegin ditu, bertan aurki baitezake nahi adina hazi eta intsektu. Aralditik kanpo, nahiko zaila da ikustea. Neguan talde txikiak ikusten dira, baina udan familia osoak kumeak atzetik dituztela. Itxura berezia ematen diote lumajearen tonu arreek. Lepaldean iduneko antzekoa markatzen duen luma beltzak ditu. Eta noski, hankak eta moko gorriztak ditu.


Azkenak
‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Bakioko jaietako gau bateko egitaraua bertan behera utzi dute, sexu erasoen eta borroken gorakadagatik

Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]


Plastikoaren kutsadura mugatzeko itun baten negoziaketan ari dira NBEko herrialdeak Genevan

Erabilera bakarreko plastikoen ekoizpenari eta erabilerari jarri nahi dizkiete mugak bereziki. Plastikoaren ekoizpena bikoiztu dute mende hasieratik, eta igoera horren arrazoia erabilera bakarreko plastikoak dira nagusiki.


600.000 milioi euro inbertitu ezean, %35eko muga zergak jarriko dizkio Trumpek Europako Batasunari

Von der Leyenek eta Trumpek akordioa lortu eta astebetera egin du mehatxua AEBetako presidenteak, Europako herrialdeek hitzartutakoa beteko ez dutela kezkatuta. Europako produktuei %15eko muga zergak ipintzeaz gain, Europako Batasunak AEBetan 600.000 milioi euro gehiago... [+]


Kontrolpean dute Nafarroako baso sutea, eta gobernuak suteak saihesteko neurriak hartu ditu

Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen duen edo sor dezakeen makineriari. 


2025-08-05 | El Salto-Hordago
Plastikoak eragindako kutsadurak 1,3 bilioi euroko osasun gastuak eragiten ditu

The Lancet aldizkariak argitaratutako ikerketa batek eman du datua eta ohartarazi du plastikoaren ekoizpenak osasunean eragina duela bere ekoizpen prozesu osoan eta gazte zein helduei eragiten diela. Gehitu du 1950tik 200 aldiz biderkatu dela plastikoen ekoizpena.


Etxeko atxiloaldia ezarri diote Bolsonarori, 2023an estatu kolpe bat ematen saiatzeagatik

Brasilgo Auzitegi Gorenak eman du sententziaren berri, Bolsonaro oraindik Luiz Inazio da Silva Lula Brasilgo egungo presidentea pozoitu eta Alexandre de Moraes epailea hil nahi izateagatik epaitzen ari diren bitartean. Sare sozialik erabili ezin zuenean,... [+]


Bilboko Konpartsek “gustu guztientzako” 600 ekintzatik gora antolatu dituzte

Bilboko Konpartsen Federazioak 2025eko Aste Nagusirako prestatu duen egitaraua aurkeztu du Arriaga Plazan. Federazioak, konpartsek eta Jai Batzorde Mistoak 600 jarduera baino gehiago prestatu dituzte, "gustu guztientzako ekintzez betetako Aste Nagusiaz gozatzeko". 


2025-08-05 | Mikel Aramendi
Gero eta fede gutxiagorekin esanda: ‘No More Hibakusha!’

Hiroshima eta Nagasakiko masakre nuklearren 80. urtemuga heldu zaigu, eta inoiz baino eskasagoak dira itxaropentsu izateko inputak. Hala ere, No More Hibakusha! aldarrikatzen jarraitu beharko dugu... ordukoei ez ezik geure buruari zor diogulako.

Iazko Bakearen Nobel... [+]


Gaza osoa okupatzeko erabakia, atzeratuta

Israelgo lehen ministroa Segurtasun Kabinetearekin biltzekoa zen asteartean, "Gaza osorik okupatzeko planaz" eztabaidatzeko eta hori aurrera eramateko; baina atzeratu egin dute bilera. Israelgo armadaren buru Eyal Zamirrek, aldiz, Gazan diharduten lurreko soldaduei... [+]


Sendo eta dotore

Zer: Orquestra de la Comunitat Valenciana
Zuzendaria: Mark Elder
Bakarlaria: Nelson Goerner (pianoa)
Egitaraua: Txaikovsky eta Xostakovitxen lanak
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren 3a.

-------------------------

Orquestra de la Comunitat Valenciana... [+]


Poloniak berriz ireki du Pablo Gonzalezen kontrako prozesu judiziala

Pablo Gonzalez Polonian atxilotu zuten 2022an espioitza leporatuta. 2024ko abuztuan aske utzi zuten baina ez zuten bere prozesua itxi. Orain, prozesua berriz ireki eta epaileek 2025eko udazkenean epaitu nahi dute Gonzalez.  


Konstituzioa aldatu eta betiereko presidente bihurtzeko ateak zabaldu ditu Nayib Bukelek

Bigarren aldiz da El Salvadorko presidente Bukele, konstituzioak legegintzaldi bat baino gehiagoz presidente izatea debekatzen badu ere. Orain, konstituzioa aldatu eta nahi beste aldiz hautatu dezakete presidentea.


20.000 sinadura bildu dituzte txosnak Euskal Herriko ondare immaterial izendatzeko

Gasteizen igandean eginiko agerraldian, Txosnak. Gureak, denonak dinamikako kideek gaitzetsi dute txosnak ez direla enpresen gisara tratatu behar: "Gure ospakizunak edukiz hustu nahi dituztenen kontra, konpromisoaren, aniztasunaren eta autogestioaren alde egiten... [+]


Sarek eta Etxeratek mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan

Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte. 


Eguneraketa berriak daude