Ibarra eta Botin akusatuen aulkian


2003ko urriaren 12an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Duela gutxi arte, ez zen ohikoa Madrilgo Auzitegi Nazionaleko aulkian bankariak ikustea. Baina duela urte batzuetatik hona, hasiak gara batzuk ikusten. Arraroagoa da, ordea, bankari handi horietakoren bat giltzapean sartzen ikustea. Gaur egun, bada baten bat, Mario Conde adibidez, eta baita haren kolaboratzaileren bat ere, hala nola Enrique Lasarte, garai batean Gasteizko Bankuko lehendakaria izandakoa, Arturo Romany eta beste zenbait, Banesto kasuan iruzurra, bidegabeko jabetzea eta beste zenbait delitu egiteaz salatuak. Oraingo honetan, Santander Central Hispano (SCH) eta Banco Bilbao Vizcaya Argentaria (BBVA) banketxeei iritsi zaie txanda. SCHko lehendakaria, Emilio Botin, "kreditu-lagapenen kasua" dela eta epaituko du Auzitegi Nazionalak. BBVAko lehendakari ohia, Emilio Ibarra, jadanik inputatua izan da "BBVA kasua" deiturikoan, kontabilitatez kanpoko funtsekin pentsio funtsak sortu izanaz salatua. Botinen kasuan Auzitegiak ahozko epaiketa hastea erabaki badu ere, Ibarraren kasuan oraindik ez dute erabaki hori hartu. Damoklesen ezpata, kartzela- zigorra, haien buruen gain dago oraindik. Batzuek, ordea, kartzelara ez joateko modua aurkituko dutela diote.

BBVA kasua

Auzitegi Nazionalak joan den ekainean baieztatu zuen Emilio Ibarra BBVAko lehendakari ohiaren eta entitateko beste hiru goi kargudun eta aholkulari ohi batzuen (Luis Bastida, Rodolfo Molinuevo eta Juan Urrutia, Jose Maria Concejo eta Javier Gurpide) inputazioa, kontabilitatez kanpoko funtsekin pentsio funtsak sortzen ustez parte hartu izateagatik. Akusazioak dioenez, funts horiek Jerseyko paradisu fiskalean jarri zituzten, garai batean- Argentariarekin bat egin eta BBVA sortu aurretik- BBVko Administrazio Kontseiluko kide izandakoentzat.

Auzitegi Nazionalak zehaztu du "ez dela arbitrarioa edo arrazoirik gabekoa" Garzon epaileak egitateez eginiko kalifikazio juridiko behin-behinekoa, epailearen iritziz pentsio funtsak ALICOn sortzea delitu sozietarioa edo bidegabeki jabetzezkoa izan baitaiteke. Ebazpen judizialaren arabera, «sozietate ‘opakuen’ eta klabean jarritako kontuen bidez paradisu fiskaletan ezarritako kontuak erabili ziren diru kopuru handiak urteko balantze eta kontuetatik at edukitzeko eta pentsio-funtsak finkatzeko. Lehen aipatutako delituen barruan sartzen dira horiek».

Hain zuzen ere, 2000ko martxoaren 27an bi transferentzia egin ziren, guztira 19.267.721 dolarreko balioa zutenak, egoitza Delaware-n (AEB) duen American Life Insurance Company (ALICO) etxearen izenean. Operazio hori BBVko Administrazio Kontseiluko 19 kideentzat pentsio funts bana eratzeko zen. Hemeretzi kontseilariek Garzonen aurrean deklaratu zuten, baina ia denak aske geratu ziren, Emilio Ibarrak bere gain hartu baitzuen aipaturiko funtsak eratzearen erantzukizuna. Operazioa gauzatu zuten bi aholkulari ohi eta goi kargudun batzuk soilik inputatu zituzten.

Botin kasua

Auzitegi Nazionalak jadanik erabaki du Emilio Botin, SCHko lehendakaria, eta Kantabriako entitate horretako zuzendaritzako beste hiru kide ohi epaitzea, horien artean Rodrigo Echenique kontseilari delegatu ohia, ustezko 38 delitu fiskaletan beharrezko ziratekeen laguntzaile gisa. Ebazpen judizialaren arabera, badira horiek guztiak epaitzeko adina arrazoi, bankuak bere bezeroei 1988 eta 1989 artean "kreditu-lagapenak" eskaini baitzizkien, "direktiba zentral" baten bidez inbertsio horiei buruzko datu faltsuekin Ogasunari iruzur egiteko.

Jarraitu aurretik, jakin dezagun zer diren kreditu-lagapenak. Fiskoarentzat opakuak diren produktuak dira. Inbertitzeko modu horren bidez, bankuak hirugarren pertsona bati transferitzen zion enpresa batekin kontrataturiko kredituaren arriskua, baina errendimenduen atxikipenik egin gabe. Bezeroak, horrela, jarritako kapitalaren %25erainoko partea Ogasunari ez ordaintzea lortzen zuen. Auzitegi Nazionalaren iritziz, horrelako operazioen kopurua hain handia izanik, pentsatzekoa da bankuak direktiba zentralen bat emana zuela, inbertitzaileen identitatea ezkutatzeko logistika bat baitzegoen haien guztien atzean.

Inspekzio Fiskalaren ikerketa eragoztea eta kontabilitateko agiriak bidaltzeko Justiziak egindako errekerimendua ez betetzea dira Botinen, Echeniqueren, Jose Ignacio Uclesen eta Ricardo Alonso Clavelen aurkako bi akusazio nagusiak. Epaileak dioenez, Ogasunak Santander bankuaren "kreditu-lagapenei" buruzko ikerketa hasi zuenetik, bankuak nahita eman zituen identitate okerrak 1988 eta 1989 artean eginiko 9.896 inbertsiori buruz. Operazio horietan 649 milioi euro erabili ziren, eta "huts egin zuen haien transzendentzia fiskalak".

Ebazpen judizialaren arabera, entitateko bezeroek 1989an egindako ustezko 38 delitu fiskalengatik soilik erantzun beharko lukete inputatuek, Ogasunari "haien identitate ez egiazkoa" helarazi baitzitzaion, urte hari zegokion aitorpena egin aurretik. Tribunalak bankuari horrela jokatu izana aurpegiratzen dio, hau da, inbertitzaileen iruzurrean "parte hartuz", "haien izenak ondotxo ezagutu" arren. Aldiz, Auzitegi Nazionalak uste du "egotzitako gainontzeko delituak murriztu behar direla". Horrela, kausa nagusitik kanpo desglosatuko dira epaile instruktoreak aipaturiko beste 100 iruzur fiskal ustezkoak, dagozkien probintzia jurisdikzioan epaituak izan daitezen -edota artxibatuak, hala badagokie-, eta ez Auzitegi Nazionalean. Horretarako emandako arrazoia da delituak burutu ziren unean (1988an) kreditu-lagapenei buruzko lege hutsune bat zegoela.

Galindezek Euskal Herriko bankuen sekretu asko eraman zituen berekin hilobira

Angel Galindez, 1975etik 1987ra Bizkaiko Bankuko lehendakaria izan zena, joan den abuztuaren 8an hil zen, Getxon, 84 urte zituela. Berekin eraman zituen hilobira Euskal Herriko bankuen hamaika sekretu eta operazio. Paper garrantzitsua jokatu zuen Bilboko Bankuarekin egindako fusioan. 1988an izan zen bat-egitea, eta hortik sortu zen Banco Bilbao Vizcaya, BBV. Urte batzuk geroago, Argentariarekin eginiko fusioa gertatu zen, eta hortik sortu zen gaur eguneko Banco Bilbao Vizcaya Argentaria entitatea, BBVA. Bizkaiko Bankuko hurrengo lehendakaria izan zen Pedro Toledo hil ondoren, Galindezek zuzendu zituen "Bizkaiko gizonak" BBV banku berriaren buru jartzeko operazio guztiak, eta horrek liskar gogorrak ekarri zizkion Sanchez Asiainekin (Bilboko Bankuko lehendakariarekin) eta haren kontseilariekin.

Abadiñon jaioa eta hantxe ehortzia, Galindez ingeniari agronomoa izan zen, Madrilen lizentziatua, eta 1946an Iberduerorentzat lanean hasia. Enpresa horrekin altxatu zituen Dueroko ur-jauzi handiak. Era berean, ura Bilbora ekartzeko eta Zadorrako urtegiak eraikitzeko operazioetan hartu zuen parte. 1967an, Bizkaiko Bankuko Batzorde Delegatuko kide egin zuten. Pedro Careaga Basabek, Cadaguako kondea eta Iberdueroko eta Bizkaiko Bankuko lehendakaria zenak, Bizkaiko Bankuko hurrengo lehendakaria izateko deitu zion. Lehenengo aldia zen bankuko lehendakaria ez zela zuzenean Neguritik zetorren pertsona bat, nahiz eta Marivi Zubiriarekin ezkonduta zegoen, hots, Euskal Herriko oligarkiako abizen ospetsuenetariko batekin. Galindezek Pedro Toledo izendatu zuen bankuko kontseilari delegatu.

Angel Galindez eta Emilio Ibarra larriki salatu ditu Javier Ibarra y Bergé-ren familiak, zein ETAk exekutatu baitzuen 1977an, eskatutako 1.000 milioi pezetatako erreskatea ez ordaintzeagatik. Exekutatutakoaren familiakoek kreditu bat eskatu zuten, erreskate hori ordaintzeko, baina bi lehendakariek, Bizkaiko eta Bilboko banketxeetakoak, ez zuten onartu. Azkenik, hainbat gertakizunen ondoren, bankuek 25na milioi pezeta eman zituzten, baina, noski, ez ziren nahikoak izan 1.000 milioi pezetako erreskatea ordaintzeko. Diotenez, Javier Ibarra y Bergé exekutatua izan ondoren, Galindez biktimaren etxera joan zen, familiari doluminak ematera. Exekutatuaren izeba batek, ilobaren hilkutxaren aurrean, honela oihukatu omen zion Galindezi: "Zu zara nire ilobaren heriotzaren erantzuleetariko bat". Horregatik, bankariak laster batean alde egin behar izan omen zuen. Horrela adierazten du exekutatuaren semeetako batek, Javier Ibarra e Ibarrak, "Nosotros los Ybarra" liburuan.


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude