Aienazioa


2003ko urriaren 12an
Etorkizuna begien aurretik aienatzen digute. Bilboren eraberritzean publikoa izan behar zuena, pribatizatzen ari da abiada izugarri bezain ohartezinean. Abandoibarra, modernotasunaren eredua, water front berria, kulturaren eta negozioen paradigma, dorre gorenez horniturik agertzen zen proiektuan: zeru-orratzik garaiena, Pelli, 160 metrokoa, 35 solairu, Diputazioaren egoitza izatekoa... baina amen batean esku pribatuetara eskaini dutena. Standing altuko etxebizitzetarako orube gutiziatua, esan du alkateak, eta arrazoizkoa iruditu zaio soluzio hau, behin eta Diputazioak bere egoitza bertan eraikitzea baztertu ondoren. Eremu bertsuan izango dira Arata Isozaki-ren Dorre Bikiak, 82 metro eta 26 solairu bakoitza, hauek ere etxebizitza pribatuetarako. Euskalduna Jauregitik hurbilago Sheraton luxuzko hotela (Rolling Stones-ak Bilbon aurkitu ez zutena, Madrilen ostatu hartzera behartuz). Handik ez urruti kokatu nahi dute EITBren egoitza berria, orain arte Erakustazoka izan den eremuetan, baina proiektu hau gauzatzen hasi aurretik, arkitekto ugariren bulegoetan bestelako proiektu pribatuak entseatzen dira haren ordez, eta ez dakigu honek ere ez ote duen egoitza foralaren bidea jarraituko. Elkarte eta kargu publikoek, Bilbon, eremu baliatuenen aienazioa burutzen dute.


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude