Goresmenak, Miren

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Atzo mintzatu nuen Hazparneko «euskaltzale» bat, nire adinekoa, eta bere historia kontatu zidan. Euskaraz etxean ikasi zuen eta euskaldun batekin ezkondu; beren haurrek euskaraz baizik ez omen zekiten, baina eskolara joan eta, «han, badakizu, punitzen zituzten...» erdarara lerratu eta euskara ahantzi; orain, ilobak Ikas-Bi-n sartuak dira, eta gure gizona pozik... Ezin eutsi eta, galdetu nion: «ilobek euskaraz ematen dute?», «ez, ez, -arrapostu- bainan zoin polliki kantatzen duten!».

Historia estereotipatua da. Belaunaldi hark euskara gurasoengandik ukan zuen; gero, Algeriako gerla garaietan edo, frantsesera lerratu eta ez hizkuntza ez eta hizkuntzari atxikimendua ere ez zizkien haurrei transmititu; orain, erdaldun horien haurrek euskaraz kantatzen ikasi dute eta denak kontent. Euskalduntasunaren kontzientzia eta fiertasuna hizkuntzatik sinboloetara joanak dira, eta, militanteek mantentzen duten gutxiengotik apartez, Ipar Euskal Herria «baskoa» izanen da, baina ez haboro euskalduna.

Euskara galdu duten bi belaunaldien utzikeria nabarmena da. Haurrei ez erakasteko erabakia hartu zutenean, denek zioten arriskurik ez zela, euskara beti biziko zela Ipar Euskal Herrian: zertarako eskoletan, zertarako bizi publikoan? Ez zen beharrik: etxeak (besteen etxeak...) salbatuko zuela euskara. Orain, berriz, maldaz beheiti zulora ari, eta orain ere ez da fitsik egin behar: «berantegi duk». Sobera erraza.

Utzikeria nondik heldu zen ulertzeko ez da botere publikoen erantzukizunaz ahaztu behar. Zeren eta Iparraldeko botere publikoek politika linguistikorik ez dutela erratea faltsua baita; badute, argia eta nabaria: frantsesaren aldekoa eta euskararen kontrakoa. Eta estiloa aldatua ere, berdin jarraitzen da.

Duela hogei urte arte, dena zen mespretxu eta eraso: euskara erreakzioaren hizkuntza, joan den mendeko laborariena, ikasketak egiteko oztopo, etxetik kanpo ibiltzeko alferra. Orain, berriz, Europako haizeak direla eta, mintza moldeak egokitu dituzte: horra non gure euskara Frantziako ondarea den, guztiz errespetagarria! Bai, baina, ez guk nahi dugun bezala, frantsesaren parekoa, ez... Errepublika laikoan bizi baikara, errepublikakoa ez den hizkuntza ez zaio inori inposatu behar; badugu eskubide osoa pribatuan erabiltzeko, botere publikoak horren alde dira eta ez gara Errusian bizi, hemen askatasuna bada, baina, sustut, ez inori «inposatu» erakaskuntzan, administrazioan, bizi publikoan!

Beraz, betikoa. Salbu eraso bortitzen denbora pasa dela, eta ontsa dakite horien beharrik ez dutela. Euskara hiltamuan dago, haren aldeko politika azkar eta boluntaristarik gabe ez da salbatuko, eta nola horrelako neurriak ezin daitezke Frantzia errepublikanoan har, berez hilko da. Berez. Eta, otoi, hil dadila ordenu publikoa nahastu gabe!

Horra politika linguistikoaren gakoa, eta hara diskurtso berriak. Arranguratzeko gai diren elkarte euskaltzaleak neutralizatu behar dira orain, eta hemen ere errepresio zuzenaren garaia joan da. Zertarako? Diskurtso ofizialean diotenez, orain arte mespretxatu duten euskara hain garrantzitsu eta maitatu bilakatu zaie non zera erabaki baitute: kargudun, politikari eta adituen eskuetan uztea. Engoitik, elkarte euskaltzaleak bazterturik, botere publikoek eta beren adituek kudeatuko dute politika linguistikoa. Adituek esplikatuko dute dena oso ongi ari dela, galtze prozesuaren arintasuna estabilizatu dela, haurren ehuneko berrogei bat edo euskaraz ikasten ari dela, iritzi publikoa alde dugula eta, oro har, inoiz ez dugula hain etorkizun argirik izan. Bitartean, mila bilkura eta proiektuetan itoko gaituzte, biharko lukainken esperantzaz denbora sanoki okupa dezagun, karrikara jautsi gabe. Eta elkarteek zutik emana kudeatzea lortzen badute, militanteak erabaki guneetatik hustuak izanen dira, dohaineko laguntza teknikora murriztuak.

Alta, gure jauntxoek arantza bat bazuten sartua: azken urteotan, Hegoaldetik laguntza zuzenak heltzen zirela elkarte euskaltzaleentzat. Zauria fiertasun nazionalari (Frantzian gaude, eta ez Espainian, ezta?), eta zaurian piko urtez urte... Udalbiltzarena geroko utzirik, hemengo politika linguistikoaren arduradunak («obragile publikoak» deituak...) Eusko Jaurlaritzarengana jo eta «euskara sustatzeko (?) akordio» batetara heldu dira: hemendik aitzina, Jaurlaritzak eman diru laguntzak beraiekin adostuko dira, erran nahi baita laguntza horiek euskara ehorzten ari direnen baimena beharko dutela Iparraldera etortzeko...

Ez dakit noraino Iparraldeko arduradun politikoekin ituna sinatzeko Jaurlaritzako funtzionarioak lausotu diren; agian, ez dira ohartu sartu dieten ziriaz. Edo, beharbada, elkarteen kaltetan kargudunen arteko ibiltzeari eman diote lehentasuna: Iparraldean, Hegoaldean bezala, euskararen auzia sobera seriosa da elkarteekin partekatzeko. Gisa guztiz, ongi aplikatu dute politikarien lege zaharra: txerri mainatuak laguna nahi.

Bata edo bestea, berdin. Iparraldeko euskaldungoa peko errekara, eta Gasteizen obragileekin »hobigileekin! - apairuan: goresmenak.


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude