Faktura eroen sindromea

  • Telefono bidezko zerbitzuak erabiltzeak hileroko kostuak asko igotzen dizkigula begi-bistakoa da, eta orain gehiago, sakelako telefonoak eta Interneten bide hori errazten baitute. Baina, arazoak ez dira ekonomikoka soilik, bestelako ondorioak ere agertu dira. Gurasoak seme-alaben beldur dira sakelako telefonoaren saldoa kargatu bezain pronto ezerezean uzten dutelako. Egoera latzagoak badira; lagunak eta zaletasunak ahaztu eta Internet bizitzaren ardatz egin dutenak ere badira.

2003ko urriaren 05ean
Zer egingo genuke egun telefono finko, mugikor edota Internet zerbitzurik gabe? Ziur askok erantzungo luketela: ezer ere ez! Zergatia azaltzeko arrazoi ugari jar ditzakegu mahai gainean: moda bihurtu dira, publizitate masiboa egin dute zerbitzu horiek kontsumitu ditzagun, teknologia berriak desegoki erabiltzeak kontsumo handiagoa eragin dezake... Estatistikek ere teknologia berrien erabilera hazi egin dela adierazten dute. Esaterako, 2003ko irailaren 19ko Euskal Estatistikaren Erakundearen datuen arabera, 2003ko bigarren hiruhilekoan Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleriaren %52,8ak Internet edo sakelako telefonoa zuen. Araban 252.300 kontratu zeuden, Bizkaian 978.100 eta Gipuzkoan 580.100. Iaz, garai berean, biztanleriaren %48,8ak kontsumitzen zituen zerbitzu horiek.

Interneten kasuan, gorakada nabarmena da. 2002ko bigarren hiruhilekoan biztanleriaren %31,6ak zuen zerbitzua eta 2003ko bigarren hiruhilekoan, berriz, %37,1ak. Erabiltzaileen artean emakumeak gehiengoa dira, hain zuzen ere, zerbitzua kontratatua dutenen %51,56. Adinari dagokionez, 15-24 urte bitartekoek erabiltzen dute gehien, hau da, ikasleek.

Hazkunde honek noski, euskaldunon ekonomian izan du eraginik. Telekomunikazio enpresak aberastuz doazen heinean, familien hileroko gastua igoz doa. Erabilera masiboa dela-eta, bada zerbitzu horiek baztertu behar izan dituenik ere. Kasu hori geroz eta gehiagotan gertatzen ari dela adierazi digute telefono konpainia ezberdinetako bezeroarenganako arreta zerbitzuetan. Interneten normalean tarifa finkoak kontratatzen direnez, menpekotasuna dutenek ez dute arazo ekonomikorik pairatzen, hilero kuota berdina ordaintzen dutelako. "Guraso askok deitzen dute zerbitzuan baja emateko euren seme-alabek nota txarrak ekartzen dituztelako" baieztatu digu Euskalteleko Internet saileko langile batek. Telefono mugikorren kasuan, ordea, bezeroari telefono faktura altuak heltzen zaizkionean zerbitzua moztera derrigortuta sentitzen dela azaldu digu zerbitzuan aditua den beste langile batek. Era berean, gaztetxoek izugarrizko menpekotasuna dutela adierazi digu: "Gehienak mugikorra kargatu bezain laster saldo gabe daude. Zaletasuna ikaragarria da. Telefonoak seinalea hartzen ez duenean edota beste edozein txikikeriaren aurrean histeriak jota deitzen digute, euren bizitzak arriskuan egongo balira bezala. Hori dela-eta, telefonoaren beste aldean lan egiten dugunok egunean zehar mehatxu ugari jasotzen ditugu bezero horiengandik. Bizitzan gertatzen zaien guztiaren errua guri leporatu ohi digute. Dudarik gabe lotsagabeenak zorrak dituztenak dira".

Maria Rodriguez, psikologo klinikoa: «Ez dugu jakin nola maneiatu teknologia berriak»
Produktu eta zerbitzu guztiak bezala, teknologia berriak ere bere neurrian kontsumitu behar dira, zaletasuna gaixotasun bihurtzeko arriskua baitago. Zerk erakartzen gaitu bada horrenbeste? Zer bilatzen ote dugu makina horietan? Zein da menpekotasun horren zergatia? Galdera horiek eta gehiago argitzeko Donostiako Portaeraren Ikerketa eta Terapia Zentroko Maria Rodriguez Martin psikologo klinikoarekin hitz egin dugu.

Nola definituko zenuke mota honetako menpekotasuna?
Diagnosi gidaren barruan formalizatuta ez dagoen arren, menpekotasun horiek menpekotasun sozial bezala ezagutzen dira. Menpekotasuna gehiegizko erabilpenetik hasten da eta ondoren sortzen da beharra. Katalunian, esaterako, mota honetako menpekotasunak tratatzen diren zentro berezi bat dago.

Zergatik sortzen da menpekotasun hori?
Menpekotasunaren jatorria aztertzean, arazoa zergati bati lotzeko ohitura dugu. Adibidez heroina auzo marjinalei lotzen zaie. Beharbada gune horietan kontsumoa handiagoa da, baina ez dugu ahaztu behar ez dela horietan bakarrik kontsumitzen. Arrazoiak asko izan litezke: bakardadea, zure gustu berdinak dituzten lagunekin egoteko nahia... Batzuek menpekotasunak izateko joera badute ere, ez gara jende multzo horretara mugatu behar.

Ezagutu al duzu horrelako kasurik?
Bai. Hemen oraindik ez dira oso ohikoak baina ezagutu ditut, bai. Gogoan dut, esaterako, lagunak, mutil laguna eta ikasketak Internetengatik utzi zituen neska baten kasua. Bere bizitza Internet zen. Goizeko 4:00etan argia itzalita ordenagailuan txateatzen harrapatu ohi zuten bere gurasoek. Azken finean bere egoera berdinean dauden lagunekin konektatzen dira pertsona horiek eta elkar ondo ulertzen dute. Horixe da hain zuzen ere Internetekin gertatzen dena, antzekoak diren lagunen zirkulu bat osatzen da.

Zein ondorio du horrek jokabidean?
Zerbitzu horien zaletuek euren inguruarekin hausten amaitzen dute. Internet eta telefono bidez txateatzen duten lagun horiek gehiago ematen diete ingurukoek baino. Teknologia berrietaz baliatzen dira pertsonalki adieraztea zail egiten zaien sentimendu eta emozioak azaltzeko. Horrek ere badu eragina menpeko egiterakoan.

Gaixoak direla esan dezakegu? Zein da irtenbidea?
Bai noski, beste edozein menpekotasun bezala gaixotasuna da. Gaixo horiek askotan arazo bat dutenaz jabetzen dira. Zorrak egiten dituzte, kasu batzuetan lana ere galtzen dute edota ikasturtea gainditu gabe geratzen dira. Irtenbidea gaixoak arazoa duela aitortzea eta tratamendu psikologiko egoki bat hastea litzateke. Horretarako, jokamolde horiek alboratu eta beste batzuk indartu behar dira.


Zure aburuz, zein harrera egin diegu euskaldunok teknologia berriei?
Teknologia berri hauek guztiak oso kolpetik jaso ditugu eta ez dugu jakin nola maneiatu. Ez digute erakutsi zein arreta jarri behar dugun teknologia hauengan.



Azkenak
2025-06-07 | ARGIA
Euskara hutsezko plaza bete dute Ziburuko Azokan

1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]


EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Eguneraketa berriak daude