Denak Ibarretxeri begira


2003ko irailaren 28an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Lizarra-Garaziko Akordioa duela bost urte gauzatu zen, baita ETAk bere azken su-etena eman ere. Iazko irailean aurkeztu zuen Ibarretxe lehendakariak ‘Elkarbizitzarako proposamen politikoa’ deritzan plana. Hileko 26an, plana azaltzeko hirugarren ekitaldia eginen du Ibarretxek. Plana etapaz etapa garatzen ari den ekimena da, oso-osorik ezezaguna baita. Planaren azken bertsioa «Abc» egunkariak argitaratu zuen, uztailean. Planaren «zortzi zirriborroetako bat» dela esan zuen Lehendakaritzak. Halako filtrazioak Moncloatik datozela irakurri izan da toki batean baino gehiagotan eta Lehendakaritzari egiten ari zaion espiotzaz ere batek baino gehiagok gogoeta egin du.

Hirukoaren zalantza-balantzak

EAJko EBBko eledun Joseba Egibarrek, Ibarretxe planak «benetako eztabaida» piztu duela dio. Ibarretxek berak, berriz, proposamena «legezkoa, malgua eta irekia» dela dio. Espainiako prentsa beligerantearentzat -«Abc» edota «El Mundo», kasu- plana Espainiako Estatuari «hordagoa» da. PPren ustez, Ibarretxe planak Estatuarekin haustea du helburu. Plana «nazionalismo demokratikoak» bere arnasa berritzeko bitarteko bat bezala ikusten du PPk. EAJk -PPren esanetan- badaki planak huts eginen duela, baina, indarrean den bitartean, etekin elektorala ateratzen dio ezker abertzalearen bizkar. PSE-EErentzat ere plana hauslea da, Gernikako Estatutuaren potentzialtasuna lantzea proposatzen du, berea proiektu autonomiazalea izaki.

Eusko Jaurlaritza babesten duen hirukoaren baitan EAk eta Ezker Batuak (EB) ñabardura ezberdinak agertu dituzte azkenaldion. EAko Begoña Errazti presidentearen hitzetan, beren helburua Ibarretxeren proposamena baino urrunago doa. Alta, Gobernuarekiko «leialtasunagatik», plana babesten dute. Ezker Batuak (EB), berriz, planarekiko nolabaiteko desadostasuna duela dio, bere ikuspegi federala dela-eta. Bere proposamena defendatuko du Legebiltzarrean. EBk Sozialista Abertzaleak (SA) taldeari dagokion dirua aitortzerakoan EAJ eta EAren posizioetatik aldendu izana, aldaketa politiko bezala interpretatu da politikaren solas-tokietan.

Ezker abertzalearen ikuspuntua

SAko Arnaldo Otegiren ustez, ez dago gutxieneko baldintza demokratikorik Ibarretxek Legebiltzarrean planteatu nahi duen eztabaida burutzeko. Batasuna legez kanpo dago eta Ibarretxek legala bailitzan jokatzen omen du. Testuinguruon kokatzen dituzte ezker abertzaleko Juan Joxe Petrikorena, Iñigo Balda eta Ainhoa Iñigo espetxeratzea. Artean, AuBk eta herri plataformek «herri borondatearen zilegitasuna onartzeko» eskatu diote Ibarretxeri.

Aralarrek, berriz, ezker abertzalea ahulduta dagoela dio eta bere berritze beharra proposatzen du. Ibarretxeren planak «gizartearen babes eskasa» duela dio eta bere zilegitasuna onetsi arren, hainbat «hutsune» ikusten dizkio. Ezker abertzalean, oro har, Lizarra-Garaziko espiritua aldarrikatu da irailean. Ordea, ETA eszenatokian agertu da berriz ere, Arkaitz Otazua hil berria protagonista nagusia izaki. Batasunaren inguruarentzat Ibarretxeren plana, Estatutua medio Espainiako Estatuarekin burututako itunaren berritze bat besterik ez da, independentziaren aldekoen suntsipen erabatekoa gauzatzeko egina, EAJren eta Espainiako Koroaren arteko ituna bermatzeko beste urrats bat. Artean, Ibarretxek ez du hori ukatzen, bere plana elkarbizitzarako proposamena baita.


Azkenak
Espainiako Gobernua Kanarietan dauden 827 asilo eskatzaile lekualdatzen hasi da

Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]


Getariako Salbatore jaietan emakume baten aurkako “eraso larri” bat salatu, eta egitaraua bertan behera utzi dute

Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.


Gizon bat atxilotu dute Erriberagoitian beste bat hiltzea leporatuta

Gizona Bilorian (Araba) hil dute, ustezko hiltzailea atxilotu dute Añanan (Araba).  


Al Jazeerako bost kazetari hil ditu Israelek

Hildako kazetarietako bat Anas al-Sharif da, palestinarren genozidioa zerrendatik kontatzen dutenen artean ezagunenetako bat. Al Jazeera hedabideak adierazi du Israel errudun dela Gazako sarraskia barnetik azaleratzen duten kazetariak nahita hiltzeagatik, eta horrela sarraskia... [+]


Zarrakazteluko sutea kontrolatzeko lanetan jarraitzen dute suhiltzaileek

Larunbat gauean hasi zen sutea Zarrakaztelu eta Figerol lotzen dituen errepideko pinudi batean. Herritarrentzat arriskurik ez dago momentuz, gobernuak adierazi duenez. Gizakiek eragindako sutea dela jakinarazi du gobernuak.


Emakumeak gizonenak ziren lekuak hartzen

Bizikleta hartu eta errepidera ateratzeko gogoa. Olatu gainean surf egiteak zein sentsazio eragiten duen probatzeko irrika. Mendirik mendi ibiltzearen plazera sentitzea. Mendian, hainbestean, baina emakumeak ez du erraza izan gizonenak izan diren kirol eremuetan sartzea... [+]


2025-08-11 | ARGIA
Editoriala
Hartu edo utzi

Okindegiko ilaran, bi emakume. Itxuraz erdi-ezagunak, hitz egiteko duten moduagatik. Pareko egunkaria hartzeko keinua egin du bietan zaharrena dirudienak, eta zera esan dio besteari: “Dauden albisteekin, agian gaur nahiago izango dut animalien dokumental bat ipini”... [+]


“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Eguneraketa berriak daude