Filmak Eraikitzen


2003ko irailaren 21ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Izenak argi uzten duen moduan, Donostiako Nazioarteko Zinemaldian mundu osoko filmak izaten dira ikusgai. Europa, Amerika, Afrika, Asia zein Ozeaniakoak. Nazioarteko zinemaldi bihurtu zenetik, bigarren edizioan, bokazio hori izan baitu beti Zinemaldiak.

Aurrekoa egia izanik ere, azken urteetan Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak Hego Amerikako zinegintzari arreta berezia eskaini izan diola nabaria da. Eta horren lekuko da aurtengo edizioan "Etorkizun Latinoa" saila jarriko dela abian. Hego Amerika zein Iberiar penintsulako zinematografien erakusleiho berria, hain zuzen.

Sail berri honetan Espainian ezezagunak diren filmak, osorik edo partzialki Hego Amerikako herrialde batean ekoiztu izan direnak, jatorri latindarreko zinegileek zuzendu edota mundu zabaleko komunitate latinoen egoera hizpide duten pelikulak ikusi ahal izango dira. Arturo Ripstein zine zuzendari mexikarrak zuzendutako nazioarteko epaimahai baten esku geratuko da hauen artean onena zein den erabakitzea. Sarituak "Horizontes" saria eta 18.000 euro jasoko ditu.

"Etorkizun Latinoa" sail orokor honetan, "Horizontes Aukeraketa", "Made in Spain" eta "Zinema Eraikitzen" azpisailak daude. Lehenengo azpisailean Hego Amerikarekin zerikusia duten filmak sartzen dira, bigarrenean berriz Espainian azken urte honetan ekoiztuak izan diren filmak.

Hirugarren azpisailean berriz film multzo bitxiago bat topa daiteke: amaituak izateko diru laguntza baten beharra eduki eta horren bila dabiltzan film latinamerikarrak, hain zuzen.

"Zinema Eraikitzen" ekimen hau 2002. urtean sortu zen Toulouseko Rencontres Cinémas d'Amérique Latine Zinemaldia eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren elkarlanaren ondorio bezala.

Hasitakoa bukatzeko ekimena

Lehenengo aldiz Europako bi zinemaldi elkartu ziren zinema latinoamerikarrari irtenbide berriak eskaintzeko asmoz, herrialde hauetako segurtasun ekonomiko ezak izugarrizko trabak jartzen baitizkie amaitzear dauden film proiektuei.

Bi zinemaldien elkarlanetik jaiotako ekimen honek, zorrozki aukeratutako fikziozko film luze latinoamerikarren osatzea erraztea du helburu. Errodajea egina izan arren, amaitu gabeak dauden filmak baitira aukeratutakoak. Hots, grabatuak izan ostean post-produkzioari, irudi eta soinuaren muntaia eta egokitzapenari ekin ahal izateko zailtasunak dituzten filmak.

Teknologia digitalaren etorrerarekin, jende askok kamera digitalarekin filmak grabatzeari ekin dio. Grabaketaren kostuak asko jaitsi dira, eta hori horrela izanik, teknologia berriek orain dela gutxi arte existitzen ez zen aukera bermatu diete zinegileei euren filmak grabatu ahal izateko.

Baina film bat ez da grabaziora, errodajera, mugatzen. Behin grabatua dagoenean era profesionalean editatu behar baitira bai irudia eta baita soinua ere, filma publikoak eskatzen duen gutxieneko maila teknikora irits dadin. Hemen hasten dira zinegileen arazoak, post-produkzio teknologia eta teknikari hauen lana ez baita batere merkea izaten.

Gainera, nahiz eta bideo digitalean grabatuak izan, zine aretoetan ikusgai izateko film hauek zine formatura pasa behar izaten dira eta hau ere ez da merkea izaten. Honi guztiari soinu nahasketak, musika konposaketa, banatze eta publizitate kostuak, besteak beste, gehitu behar zaizkio. Hori horrela izanik, film asko bukatu gabe geratzen dira gaur egun eta hauei irtenbide bat emateko sortu zen "Zinema Eraikitzen" ekimena.

Lehen ere film bukatu gabeak bazeuden, baina orain askoz gehiago daude. Grabaketak zine formatuan egiten zirenez, garestiagoa zen errodaje bati ekitea eta jende gutxik ekiten zion honi teknologia digitala asmatu aurretik.

Egun pelikula bat egin nahi duenak maiz ez du filma grabatu ostean zer etorri daitekeen pentsatu nahi izaten. Nahiago izaten du grabatu eta gerokoak gerorako utzi. Badira beste zinegile batzuk filma bukatzeko arazo guztiak grabaketaren ondoren etorriko direnaren oso jakitun direnak, baina grabaketari ekiten diotenak, grabatutako irudiak filma bukatzen interesatua egon daitekeen ekoizle bati konbentzitzeko bidea izan daitezkeelakoan.

Arrazoi batengatik edo bestearengatik, kontua da zinegile hauek hasiak dituztela euren filmak, grabaketa burutua izaten dute, eta hortaz "Zinema Eraikitzen" egitasmorako hautagai direla.

Zine profesionalentzat

Egitasmoaren mekanika sinplea da: Zinemaldian zine profesional talde bati erakusten zaizkie amaitu gabeko film hauek, zine profesional hauek nahi izanez gero film hauen finantzazioan parte har dezaten.

Egia esan, film hauek ez daude publiko orokorrari begira zuzenduak, amaiturik gabeko filmak diren heinean. Nazioarteko ekoizle, banatzaile, industria teknikoen ordezkari, telebista, zinemaldi, erakunde eta prozesu zinematografikoaren etapa desberdinekin zerikusia duten enpresei zuzenduta daude soilik. Izan ere, profesional hauek baitira filmak ikusleengana eraman ditzaketenak.

"Zinema Eraikitzen" ekimen honek aukera berria eskaintzen die post-produkzio aldian dauden latinoamerikar eta Espainiako zinegile gazteen film independenteei. Donostiako Zinemaldiak honako ekimenean esku hartzea eskaintzen baitie Espainiako zinegile gazteei ere.

Esperientziaren fruituak

Esperientziak Toulouseko Rencontres Cinémas d'Amérique Latineren lankidetzarekin gauzaturiko sail honek zuzendari eta ekoizleei euren lanak gauzatzeko aukera berriak eskaini dizkiela frogatu du. Beharbada inoiz ikusi ahal izango ez genituen filmak bi zinemaldi hauen ekimen honen haritik pantailaratu ahal izan baitira.

Lekuko esanguratsuena ziurrenik "Zinema Eraikitzen"en lehenengo edizioan jaio zen Carlos Sorinen «Historias Mínimas» film argentinarra izan daiteke. Toulosen burutu zen "Zinema Eraikitzen" ekimenaren lehen edizioan jaiotako film honek, besteak beste, iazko Donostiako Zinemaldian epaimahaiaren sari berezia, Sundance World Cimena sailerako aukeraketa eta Argentinako zine kritikak ematen dituen zortzi Zilarrezko Kondor lortu zituen, horien artean film onenaren saria. Horrez gain, Hego Amerikako hainbat herrialdetan, Frantzian eta Espainian estreinatu zen.

Sarituak eta estreinatuak izan diren beste film batzuk ere atera dira ekimen honetatik, baina baita estreinatu ezin izan diren film batzuk ere. Dena den, denak izan dute «Historias Mínimas» filmak izan duen aukera bera, izan ere ekimen honek ez du bermatzen filmeen arrakasta; filmak osatzeko aukera bat besterik ez du eskaintzen.

Aurtengoa "Zinema Eraikitzen"en laugarren edizioa da, eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldian gauzatzen den bigarrena. Edizio honetarako aukeratuak izan diren zortzi filmak «El transcurso de las cosas», «El cielito», «Fugaz», «Pueblo chico» eta «Otra vuelta» argentinarrak, «Los suspiros de mi corazón» espainiar-argentindar koprodukzioa, «Metero» brasildarra eta «La sombra del caminante» kolonbiarrak izan dira. Oraindik grabaturiko film proiektuak baino ez diren arren, aurki akaso hauetakoren bat zine aretoetan edota datorren urteko Zinemaldian ikusteko aukera izan dezakegu. Hala bedi.

Zinema sailkatzen
Sail ofizialaren lehiaketan parte hartzen duten filmez gain, beste hainbat film ikusi ahal da sail desberdinetan. Aipatu "Etorkizun Latinoa" horrez gain, beste lau sail daude. Ezagunena, ziurrenik, jende multzo andana biltzen duen Zabaltegi saila.

SAIL OFIZIALA
FIAPF Produktoreen Elkarteen Nazioarteko Federazioak "espezializatu gabeko film-lehiaketatzat" dauzkan gainerako zinemaldietan bezala, berriki egindako eta beste ezein zinemalditan lehiatu gabeko film aukeraketa zabala eskaintzen du Donostiako Zinemaldiak bere Sail Ofizialean. Bertan aurkezten diren filmek baino ez dute Urrezko Maskorra irabazteko aukera.


ZABALTEGI
Sail informatibo honek gaur egun munduan egiten diren filmeen erakusgarri zabala eskaintzen du. Bertan, beste nazioarteko zinemaldietan aurrez aurkeztutako film onenak ematen dira, hala nola zinegile berrien emaitza interesgarrienak eta epaimahai ofizialeko kideen azken lanak. Askatasuna da sail honen ezaugarri nagusia. Formatu, iraupen, estilo eta genero desberdinetako filmak programatzeko libre da.


ATZERA BEGIRAKO TEMATIKOAK
Kontzeptu generiko bat ardatz izanik, eta izenburu alegoriko batean laburbilduta, zine areto komertzialetan (baita espezializatuetan ere) inoiz gutxitan ematen diren filmak elkartzen eta eskaintzen ditu Zinemaldiak ikusleak zineaz luze goza dezan. Aurtengoan, "Bizilagun eta adiskide artean (Magrebari atea zabalik)" saila izango da ikusgai, non Maroko, Algeria eta Tunezeko filmak ikusi ahal izango diren.


ATZERA BEGIRAKO KLASIKOAK
Zinemaldiaren ohiko atala dugu zine zuzendari klasikoei eskaintzen zaien atzera begirakoa, gutxi eta gaizki ezagutzen diren zinegileen lanetara hurbiltzen gaituena; horien artean Robert Siodmak, James Whale, William Dieterle, William A. Wellman, Gregory La Cava, Tod Browning, Mitchell Leisen, Mikio Naruse, John M. Stahl, Carol Reed, Frank Borzage edo Michael Powell buruz egindakoak azpimarra daitezke. Aurten Preston Sturges komedia sortzaile handiari eskainiko zaio sail hau.


ATZERA BEGIRAKO GARAIKIDEAK
1985az gero, Zinemaldiak atzera begirako berezia eskaintzen die gaur egun lanean diharduen hainbat zinegileri, ikuspegi zabal eta aberasgarri batetik. Sail honetan lekua izan dute, besteak beste, Roman Chalbaud, John Sayles, Hou Hsiao-hsien, Eloy de la Iglesia, Peter Bogdanovich, Terry Gilliam, Bertrand Tavernier, Bernardo Bertolucci, Otar Iosseliani edo Volker Schlöndorffek. Aurten Michael Winterbottom britainiarraren lanak eskainiko dira.


Azkenak
2025-06-26 | Enbata
“Bertzelako mundua” nora joan zaigu?

Klimaren aldeko mundu mailako martxak oldar handia hartzen ari ziren 2018tik 2020ra, mundu mailako osasun krisia piztu arte. Hasieran krisi horrek mundua hobera aldaraziko zuelakoan ziren asko, baina oraingoz hasierako itxaropen hari gailendu zaizkio mesfidantza, etsipena eta... [+]


EH Bilduk manifestazio antifaxista egingo du azaroaren 22an Bilbon

Euskal Herriaren nazio izaera eta burujabetza aldarrikatzeaz gain, "erresistentzia eta borroka antifaxistari gorazarre egitea eta berrespen antifaxista egitea" jarri dute helburuen artean.


2025-06-26 | ARGIA
Saharar haurrek uda bakean pasatzeko aukera izango dute Zeraingo aterpetxean

Horbel kooperatibaren proiektu bati esker, errefuxiatuen kanpamenduetan bizi diren Saharako hamabi haur hartuko dituzte bi hilabetez Goierriko udalerri horretan. Orkli kooperatibaren Orklidea ekimeneko dirulaguntza jaso du proiektuak.


Euskara osasungintzan

Osakidetzak berak aitortzen duenez, “komunikazioa tresnarik garrantzitsuenetako bat da jarduera asistentzialean; beraz, zerbitzuaren kalitatea bermatzeko, ezinbestekoa da paziente eta erabiltzaileak erosoen eta seguruen sentitzen diren hizkuntza ofizialean jardutea”.


Amurrioko hizkuntza aniztasunaren elkargunea euskara dela aldarrikatu dute

Aiaraldeko Hizkuntzen Mapa proiektuarekin bat egin dute Amurrioko Amaurre, Zaraobe, Aresketa Ikastola, Mendiko Eskola eta Zabaleko ikastetxeek. Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluarekin elkarlanean udalerrian presente dauden hizkuntzak ikertu dituzte.


Hamaika mobilizazio gastu militarraren aurka eta Palestina zein Irango herritarren alde

Asteazkenean, NATOren goi-bilera hastearekin, aliantzak herrialdeei inposaturiko gastu militarraren aurkako mobilizazioak izan dira Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Ostegunean eta ostiralean Iranen eta Palestinaren aurkako gerrak salatuko dituzte.


Gastu militarra %2tik %5era igotzea onartu dute NATOko herrialde guztiek

Hamar urteko epea dute NATOko estatu-kideek helburu hori lortzeko. Espainiak ere sinatu du akordioa, baina, aldi berean, Mark Rutte aliantza atlantikoko idazkari nagusiaren gutun bat eskuratu du Pedro Sánchezek, ustez "malgutasuna" emango liokeena. Donald Trumpek... [+]


Lanbide Heziketa euskalduna, noizko?

Zergatik eskaintzen dira Lanbide Heziketako hainbeste ziklo erdara hutsean EAEn? Zergatik jarraitu behar dituzte ikasketak gaztelaniaz ordura arte D ereduan euskaraz aritu diren ikasle andanak? Lanbide Heziketa euskalduntzeko behingoz plan estrategiko bat gauzatu dezala eskatu... [+]


Zuberoako Chaumes gasnategian eta Iratiko Txaletetan sexu erasoak jasandakoei babesa erakusteko dinamika abian da

Mauleko Chaumes gasnategian langile eta CGTko sindikatu ordezkaria izandako gizon baten kontrako lau salaketa dira pausaturik, eta Larraine gaineko Iratiko Txaletetan lankide ukandako bosgarren emakume batek ere gehitu du berea. Uztailaren 3an iraganen da auzia Pauen. Erasoa... [+]


2025-06-26 | Aiaraldea
Arartekora jo dute, “Osakidetzak ez dielako osasun sistema publiko eta duinaren aldeko 5.646 sinadurei erantzun”

Iazko udazkenean egin zuten sinadura bilketa, eta abenduaren 12an entregatu zituzten atxikimendu guztiak Osakidetzaren Gasteizko zerbitzu zentraletan. 


2025-06-26 | Antxeta Irratia
Euskararen Mapa osatu dute Urruñan engaiatu diren herriko 42 eragilerekin

Bai Euskarari ziurtagiria lortzeko interesa agertu duten herriko 42 elkarte eta establezimenduekin Euskararen Mapa osatu dute Urruñan. Euskara «biziago» egiteko pausoak emateko prest liratekeen eragileak identifikatu ondoren, urratsak egiteko laguntza emango zaie,... [+]


2025-06-25 | Euskal Irratiak
Betharram ikastetxearekin lotutako bortizkeria kasuak ikertzeko, lekukotasunen bilketa abiatu dute

Betharram ikastetxearekin lotutako sexu eta bortizkeria kasuak ikertzeko asmoz, Batzorde Ikerketa Independenteko kideek lekukotasunen bilketa abiatu dute


Billabesa gidariek greba mugagabea eginen dute uztailaren 1etik aurrera

Hilabeteetako protesten ostean, TCC enpresako zuzendaritzak ez du aurrera urratsik egin eta langileek leher egin dute. Greba mugagabera doaz, baita sanferminetako ez ohiko zerbitzuetan ere. “Enpresak erantzukizunez jokatuko balu saihestu litekeen zerbait” dio langile... [+]


Sustrai Erakuntzak salatu du enpresa batek Nafarroako lau eremutan kobre meategiak ireki nahi dituela

Fundazioaren arabera, Aguilar de Codes eta Sorlada artean, Villamayor de Monjardinen, Villlatuertan eta Kasedan ustiatu nahi dute kobrea. Iberian Copper SL izan da Nafarroako Gobernuari lau eremu horietan prospekzioak irekitzeko baimenak eskatu dizkion enpresa. 


Ehunka herritar elkarretaratu dira Hernanin San Joan gaueko eraso arrazisten kontra

Hernaniko Txosna Batzordeak azaldu duenez, gutxienez hiru eraso arrazista izan ziren herrian ekainaren 23ko gauean, eta horren harira zabaldutako “bulo eta gezur arrazistak” salatu ditu. Udalak ere adierazpen instituzionala onartu du gertaturikoa gaitzesteko. Amher... [+]


Eguneraketa berriak daude