Mukiekin zer egin


2003ko irailaren 07an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Mukien arazoa.
Bai, zer egiten da hatzen artean harrapatu ditugun mukiekin?

Bustiak edo heze horietakoak direnean argi dago: paineluan zintz egin eta akabo. Baina ez, beste muki horiei buruz dihardut hemen, sudur zuloetan itsatsita geratzen diren muki siku horiez. Sartzen duzu hatza zuloan gora, arakatzen dituzu sudur paretak eta, atzazalaren laguntzaz, hara hor ehizaki preziatua hatz erakuslearen puntan. Puntaren puntan.

Zer egoten da gero, ordea? Zer egiten da harrapakinarekin? Haurrek, badakigu, jan egiten dituzte mukiak. Irentsi. Guk, ordea, nola jokatzen dugu, nola jokatu behar dugu halakoetan?

Normalean hatzak muki zapian garbitzea litzateke, baina, ai, muki-zapia urruti dago eta, gainera, ez gaitu inork ikusten. Jira eta buelta darabilgu mukia bi hatzen artean berezkoa duen hezetasuna galtzen duen artean. Nolabait esateko, ente autonomo bihurtu nahi izaten dugu mukia, forma borobil aerodinamikoa eman, eta itsaskor izateari uzten dionean, klok, jotzen dugu matarroa eta, kalkuluak ondo egin baditugu, toki egokira eroriko da pilotatxoa. Inork nabarituko ez duen lekura. Bihar erratzak edo aspiradorak gainerako hautsarekin jasoko duen lekura.

Adinean zenbat eta aurrerago, abilezia handiagoa garatzen du gizakiak mukiak oharkabean pasa daitezen. Inork ikusi gabean. Ala ez? Inoiz ikusi al duzu zure gurasorik halako gauzarik egiten? Ezetz esango nuke. Haiek ez baitute mukirik izaten. Hortxe dago sekretua: pertsona helduek ez dute mukirik izaten edo, mukirik ez balute bezala jokatzen dute beti.

Eta esango duzu zer dela eta natorren halako sarrera eskatologikoarekin ARGIAren kulturari buruzko iritzi orri hauetara. Baina badut horretarako arrazoia, izan ere, barkatzen badidazu, alegoria moduko bat egin nahi nuke mukia eta K handiz idazten den Kulturaren artean. Askotan antzeko arazoa baitirudite biek ala biek. Edo, halaxe iruditzen zait niri bederen.

Kulturaren arazoa. Kultura ere hortxe daukagu, beraz, hatzen artean harrapaturik. Mukiekin bezala, zer egin eta nola jokatu ez dakigu, ordea. Izan ere, kulturgintzako jendeak zarata egiten du beti. Mukiak bezain trabakoak dira horiek denak eta zerbait asmatu behar da, kultura ente autonomo bilakatu eta, matarroa joz, gainerako hautsarekin nabarmendu gabe nahas dadin.

Horretarako hatzak falta, ordea. Bolatxoa egin eta matarroa joko duten hatzak falta. Hori gainditzeko, zalditeriari deitu diote uda bezperan politikariek, Kulturaren Euskal Planaren altzora bildu eta irtenbide bat bilatze aldera. Aurkitzen ahal dute azkar baino lehen! Horixe opa diet nik bederen. Baina niretzako nago politikarien estrategia baizik ez dela izanen luzera begira. Arazoa gainetik kentzeko bide bat eta, bidenabar, baten batek aterako duela probetxurik sortuko diren hainbat institutu, fundazio eta tramankulu berriren artetik.

Kontseilua ere, Euskararen Unibertsoa izateko sortu zenean, kultur industrietan euskal produktuek estrategia bateratu eta zentzuzko bat gara zezaten sortu zen, besteak beste. Lekutara daude joanda horiek.

Etorkizunik hoberena opa diot, beraz, Miren Azkarateren ingurura bildu eta Imanol Agotek duen talde horri, baina mesfidantza ez nuke behintzat nigandik urrundu nahi oraingoz, Jaurlaritza laga eta Gipuzkoako Diputaziora joan baita Agote, taldea abian jarri duen une berean. Bietan jarraituko duela esan du, hala ere. Ikusi egin behar esan duena egingarria ote den. Mementuz, azpibatzordeak deitu dituzte, batzordeek egindako txostenak azter ditzaten. Kafkaren kontu ilunetako bat dirudi. Pentsatzekoa da, baten bati txosten bat egiteko konfidantza eman badiozu, ez duzula gero hura aztertzeko beste bat behar, eta gero beste bat eta beste bat. Inon baino konplikatuagoak gara hemen, antza.

Guggenheimeko panazea katartikoa ere hortxe dago, urte batean bai eta bestean ere bai, Kulturaren dirutik bizitzen eta dauzkan ingresoak, ostera, Ogasunari ematen. Kulturaren diruak ordaindu zuen eta ordaintzen du Guggenheim, zer arraiogatik ez zaizkio, bada, diru-sarrerak Kulturari itzultzen? Inon baino azkarragoak gu: Bilboko ostalaritzaren eta taxilarien gorakada bederen, Kullturari zor zaio.
Politikariak beti izan du gogoko artistaren ondoko argazkia. Baina, egia, gurean txirrindularitza, Erreala eta Athletica ederki bizi dituzte politikariek. Hori badakigu. Pirinioak, San Mames eta abar. Baina Kultura? Ez niri esan baietz. Itsua nago bestenaz.

Asesore talde handiaren beharrik gabe, inozoenak ere badaki eskolatik eta hedabideetatik letorkeela, etortzekotan, kulturzaletasunarentzat onurarik. Behatu, baina, eskolari, behatu irratitelebistetako programazioei. Nola sinetsi oraingo honetan baietz, benetan dabiltzala, beren eskuetan dauzkaten tresna behinenak kontrako zentzuan darabiltzatenean?

Fedea eskatuko zaigu milagarrenez, eta fedea beharko dugu eman, besterik ez daukagu eta. Baina dagoeneko hasiak dira pitzatuak eta zaratak agertzen kultur eragileen artean. Planari buruzko informazioa urria da, eta dagoen apurrari darion usaina gehiago da erretorikazkoa beste ezer baino.

Jakinekoa da, beste garai batean hiru pertsona bakarrik bizi (okerbizi) zirela kultur produktuetatik: egilea, argitaratzailea eta saltzailea. Eskema horrek liburuarentzat bezala, zeinahi kultur gauzarentzat balio lezake. Gaur egunean, ordea, hiru horiek baino, beste zazpi ere bizi dira sorkuntza horretatik: kulturaren inguruko funtzionarioak eta kargu politikoak dira. Hala beharko du izan, nik ez dakit. Baina gogorra litzateke Kulturaren Euskal Plan honek, zazpitik hamaikara jasoko balu, funtzionario eta enparauen kopurua, gizartearen aldetiko kulturgaien eskaera nabarmenki igoaraztea lortu gabe eta sortzaileak eta kulturgintzaren benetako eragileak daudenean utziz. Gogorra litzateke, garestia eta alferrikakoa. Akigarria. Beste behin ere.


Azkenak
2025-06-27 | ARGIA
Gatikako azpiestazio elektrikoak 2028an egon beharko luke martxan

REE Red Electrica Española-ren Euskadiko, Nafarroako eta Kantabriako ordezkari Antonio Gonzalez Urquijo egon da ostegun honetan Gatikako azpiestazio elektrikoan, kazetariekin batera. 


2025-06-27 | Elhuyar
Adimen naturala

Adimen artifizialak adimenari berari buruzko eztabaida berpiztu du: zer da adimena, zertan bereizten dira giza adimena eta adimen artifiziala deritzoguna, zer egitura dute oinarrian… Eztabaida horrekin batera, animalien garunen egiturari eta gaitasun kognitiboei buruz... [+]


Espainiako Kongresuak gobernuari eskatu dio 78ko sanferminetako gertakariak “argitzeko” eta biktimei “aitortza” egiteko

1978ko sanferminetan gertatutako Poliziaren kargak argitzea, horiei buruzko dokumentuak desklasifikatzea eta gertakarietan hildako German Rodriguez biktima gisa aitortzea eskatzen diote Espainiako Gobernuari Kongresuak onarturiko dokumentuaren bidez.


2025-06-26 | Enbata
“Bertzelako mundua” nora joan zaigu?

Klimaren aldeko mundu mailako martxak oldar handia hartzen ari ziren 2018tik 2020ra, mundu mailako osasun krisia piztu arte. Hasieran krisi horrek mundua hobera aldaraziko zuelakoan ziren asko, baina oraingoz hasierako itxaropen hari gailendu zaizkio mesfidantza, etsipena eta... [+]


EH Bilduk manifestazio antifaxista egingo du azaroaren 22an Bilbon

Euskal Herriaren nazio izaera eta burujabetza aldarrikatzeaz gain, "erresistentzia eta borroka antifaxistari gorazarre egitea eta berrespen antifaxista egitea" jarri dute helburuen artean.


2025-06-26 | ARGIA
Saharar haurrek uda bakean pasatzeko aukera izango dute Zeraingo aterpetxean

Horbel kooperatibaren proiektu bati esker, errefuxiatuen kanpamenduetan bizi diren Saharako hamabi haur hartuko dituzte bi hilabetez Goierriko udalerri horretan. Orkli kooperatibaren Orklidea ekimeneko dirulaguntza jaso du proiektuak.


Euskara osasungintzan

Osakidetzak berak aitortzen duenez, “komunikazioa tresnarik garrantzitsuenetako bat da jarduera asistentzialean; beraz, zerbitzuaren kalitatea bermatzeko, ezinbestekoa da paziente eta erabiltzaileak erosoen eta seguruen sentitzen diren hizkuntza ofizialean jardutea”.


Amurrioko hizkuntza aniztasunaren elkargunea euskara dela aldarrikatu dute

Aiaraldeko Hizkuntzen Mapa proiektuarekin bat egin dute Amurrioko Amaurre, Zaraobe, Aresketa Ikastola, Mendiko Eskola eta Zabaleko ikastetxeek. Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluarekin elkarlanean udalerrian presente dauden hizkuntzak ikertu dituzte.


Hamaika mobilizazio gastu militarraren aurka eta Palestina zein Irango herritarren alde

Asteazkenean, NATOren goi-bilera hastearekin, aliantzak herrialdeei inposaturiko gastu militarraren aurkako mobilizazioak izan dira Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Ostegunean eta ostiralean Iranen eta Palestinaren aurkako gerrak salatuko dituzte.


Gastu militarra %2tik %5era igotzea onartu dute NATOko herrialde guztiek

Hamar urteko epea dute NATOko estatu-kideek helburu hori lortzeko. Espainiak ere sinatu du akordioa, baina, aldi berean, Mark Rutte aliantza atlantikoko idazkari nagusiaren gutun bat eskuratu du Pedro Sánchezek, ustez "malgutasuna" emango liokeena. Donald Trumpek... [+]


Lanbide Heziketa euskalduna, noizko?

Zergatik eskaintzen dira Lanbide Heziketako hainbeste ziklo erdara hutsean EAEn? Zergatik jarraitu behar dituzte ikasketak gaztelaniaz ordura arte D ereduan euskaraz aritu diren ikasle andanak? Lanbide Heziketa euskalduntzeko behingoz plan estrategiko bat gauzatu dezala eskatu... [+]


2025-06-26 | Antxeta Irratia
Euskararen Mapa osatu dute Urruñan engaiatu diren herriko 42 eragilerekin

Bai Euskarari ziurtagiria lortzeko interesa agertu duten herriko 42 elkarte eta establezimenduekin Euskararen Mapa osatu dute Urruñan. Euskara «biziago» egiteko pausoak emateko prest liratekeen eragileak identifikatu ondoren, urratsak egiteko laguntza emango zaie,... [+]


Zuberoako Chaumes gasnategian eta Iratiko Txaletetan sexu erasoak jasandakoei babesa erakusteko dinamika abian da

Mauleko Chaumes gasnategian langile eta CGTko sindikatu ordezkaria izandako gizon baten kontrako lau salaketa dira pausaturik, eta Larraine gaineko Iratiko Txaletetan lankide ukandako bosgarren emakume batek ere gehitu du berea. Uztailaren 3an iraganen da auzia Pauen. Erasoa... [+]


2025-06-26 | Aiaraldea
Arartekora jo dute, “Osakidetzak ez dielako osasun sistema publiko eta duinaren aldeko 5.646 sinadurei erantzun”

Iazko udazkenean egin zuten sinadura bilketa, eta abenduaren 12an entregatu zituzten atxikimendu guztiak Osakidetzaren Gasteizko zerbitzu zentraletan. 


2025-06-25 | Euskal Irratiak
Betharram ikastetxearekin lotutako bortizkeria kasuak ikertzeko, lekukotasunen bilketa abiatu dute

Betharram ikastetxearekin lotutako sexu eta bortizkeria kasuak ikertzeko asmoz, Batzorde Ikerketa Independenteko kideek lekukotasunen bilketa abiatu dute


Eguneraketa berriak daude