Ars Incognita fundazioak musika garaikidearen sorkuntza bultzatzea eta egile berriei beraien lanak argitaratzeko aukera ematea izango du helburu nagusia. Egoitza Iruñean izango du, eta irabazi-asmorik gabe sortu dela aitortzen du Javier Ecay elkartearen bultzatzaileak.
Ekaitz Goikoetxea beasaindarrak XIX. Basarri Bertsopaper saria irabazi du «Nunca mais» bertso sortarekin. Prestigek eragindako ondorioak eta kaltetuenganako elkartasuna izan ditu mintzagai egileak. Sari banaketa irailaren 5ean izango da Zinema pilotalekuan.
Igor Yebra dantzari bilbotarrak Italiako Postiano de Ballet saria irabazi du, «El lago de los cisnes» eta «Romeo y Julieta» baletetan egindako lanagatik. Saria irailaren 6an jasoko du.
Bernardo Atxagak Italiako Poesiako Cesare Pavese saria irabazi du "Poemas hibridos" lanarekin. Bestalde, idazle asteasuarraren nobela berria («Soinujolearen semea») udazkenean kaleratuko dela aurreratu dute Pamiela argitaletxekoek.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...