Korea


2003ko uztailaren 20an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Donostia ondoko Egian, goi aldean udaletxeko langileentzat propio egindako auzoa zegoen, eta hura igarota Polloe hilerria. Izu lekua. Mutil kozkorretan handik bakarrik ibiltzea, gaineko baserrira esne bila joatearena ez baitzen erraza ekiditen, kontrabandisten ibilerak baino arriskutsuagoa suerta zitekeen. Taldearen anparoa bilatzen genuen, hangoak zain izaten baikenituen gure esneak eta sosak eurenganatzeko. Hamaika dira hartutako harrikadak, emandakoak bildutakoak baino aiseago joaten baitira akordutik. Korea eta koreanoak. Hala deitzen genituen. Futbolean elkarrekin egiten genuen, hango batzuek polito moldatzen baitziren. Garaipenaren morrontza. Jokoan gehiago ginelakoan onartzen genituen taldean, jakinik haien jolas gustukoena arratsetan gu ostiatzea zela. Garaipen astean, lasaiago uzten gintuzten, baina galdutako partidu osteko egunak ez ziren gozoak izaten. Aia potolorik gabe askotan beldurraren eraginez. Galtza motzak uztearekin etorri zen Gurelesa eta gure arratsetako bakea. Beraz, Egiakoentzat ez da berria koreano futbolariaren presentzia, koreano euskaldunak baitzeuden tartean, auzoan baserririk ez dagoen garaiak bizi baditugu ere eta dakarten hau beste etxeko asko bezala euskalduna ez dela onartuta. Gaitzerdi jokoan txukun egiten baldin badu.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude