Gasteiztar bat Ibargandan

  • Igor Ginea gasteiztarra da, euskaldun berria, eta 26 urte ditu. Bere uztaileko oporraldia Tolosaldean pasatzea erabaki du, Bidegoiengo Ibarganda baserrian, arizetatarrenean. Beste askok azaleko kolorea iluntzeko aprobetxatzen dituzten egunak bere euskara maila hobetzeko erabiltzen ari da Igor. Eta ez da bakarra, 60tik gora baitira uda honetan Egonaldiak Familia Euskaldunetan programaren aldeko hautua egin dutenak.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ibargandara Iritsi Garenean Migel Arizeta baserriaren atzekaldean topatu dugu, sega hartuta, etxe inguruko belarra mozten. Mertxe Andiarena emaztea atarian topatu dugu. Igor, Eusko Jaurlaritzako ekonomilari gaztea, bere gelan dago. Igor Gineari dei egin dio eta berehala sukaldean bildu dira «hautatuak». Eta «hautatuak» diogu Egonaldiak Familia Euskaldunetan programan parte hartu nahi duen orok, ikasleek zein familiek, baldintza batzuk bete behar dituztelako.

Familiak %70etik gora euskalduna duen udalerri edo auzunean bizi behar du. Gainera egonaldiak irauten duen bitartean gutxienez hiru kide izan behar ditu familiak, ikasleek norekin hitz egin izan dezan bermatzeko. Ibargandan lau familiakide bizi dira: Mertxe Andiarena, Migel Arizeta senarra eta Arantzazu eta Lierni alabak. Ikasleak gela pribatu bat izan dezan ere eskatzen da eta hori ere badago Ibargandan.

Ikasleari dagokionez, ezinbestekoa da 18tik 45 urtera bitarteko adina izatea eta 8. urratsa edo baliokidea gainditua izatea. Hortaz, Igorrek nahikoa luke 2. Hizkuntz Eskakizuna gainditua izatea, baina 3.ena ere eskuratua du.

Baina zerk bultzatzen du EGAren baliokide den titulazioa duen pertsona bat opor guztiak bere euskara hobetzen pasatzera? Igorren esanetan, euskara maila bat lortu eta gero, galtzea erraza omen da. «Gasteizen, nire eguneroko bizitzan eta lanean ez dut euskaraz egiten eta asko nabaritzen dut hori».

Euskara maila ona dute oro har programan parte hartzen dutenek. Ibargandara lagundu gaituen Urrats euskaltegiko irakasle Olga Castañedak esan digunez, tartean irakasle eta filologoak ere badira, lurralde jakin bateko baserriak aukeratzen dituztenak bertako euskalkia ikasi ahal izateko.

Egonaldiak Familia Euskaldunetan programa lan berria da Olga eta bere lankideentzat. Uda honetan estreinakoz hartu dute beregain programa hau Donostiako Urrats eta Bilboko Ulibarri euskaltegiek, 20 urtez HABEren esku egon eta gero. 20 urteotan egonaldien eskaerak behera egin du. Hasierako urteetan 200dik gora ziren urtero programan parte hartzea eskatzen zutenak. Iaz berriz, 48 ikaslek besterik ez zuten parte hartu. Datu hauek Urratseko Isidro Ioldik eman dizkigu eta, bere iritziz, behera egitearen arrazoia euskalduntze alfabetatzean gertatu den eskaeren beherakada orokorrarekin lotuta dago. Dena dela, eta azken altak oraindik kontatu gabe, dagoeneko 62 ikasle dauzka programak aurtengoan. Iaztik gora egin du ikasle kopuruak, beraz. Aurtengoan 7-8 familia berri ere lortu dituzte.

HABEk oraindik parte hartzen du dirulaguntza bideratzeko orduan. Programak honek 30.000 euroko diru partida jaso du aurtengoan. Modu horretan ikasle bakoitzak 270 euro pagatzen du hilabeteko egonaldiagatik eta familiak, berriz, 550 euro jaso.

Baserritarrak eta kaletarrak


Parte-hartzaileen profila ez da aurten asko aldatu. Familia hartzaile gehienak gipuzkoarrak dira eta Nafarroa iparraldean ere dezente daude. Gutxiago dira Iparraldeko eta Bizkaikoak eta Araban aurten ez dago batere. Familia gehienak baserrian bizi dira. Ikasleen artean, aldiz, bizkaitarrak dira gehienak, eta hirietatik datoz asko. Ibargandan topatu duguna, beraz, programako adibide ohikoa dela esan genezake. Familia gipuzkoarra eta baserritarra da eta hilabeterako «seme adoptiboa», bizkaitarra izan gabe ere, hiritik datorren kaletarra.

Hala izanda ere, Igorrek dio bi munduen arteko talka ez dela hainbesterako. Ez dirudi Igorrek Joxean Sagastizabalen «Kutsidazu bidea, Ixabel» bestsellereko protagonistak adinako ezustekoa hartu duenik baserrira hurbiltzean. Sagastizabalen liburua oraindik irakurri gabe duela aitortu digu, baina denek irakurtzea gomendatzen diotela.

Berari, gutxienez, ez zaio iruditzen etxekoak swahiliz aritzen direnik, nobelako Juan Martin gizagaixoari bezala. Igorrek ia dena ulertzen die, «batzuetan, kontrakzioak direla medio, gehiago kostatzen zait, baina ondo moldatzen ari naiz». Ondo ulertu eta gainera, hizketan ez omen du traba handirik. «Lehen egunetan zailagoa da, bat batekotasuna falta zaizulako, ez zaizulako nahi duzun hitz hori ateratzen...baina txipa aldatu eta listo. Azkenean tarteka euskaraz ere pentsatzen dut».

Igorrek ez du gramatikaren errepasorik edo ariketarik egiten; hitz egitera etorri da Bidegoienera: familiakoekin, Pilar auzokidearekin, lehengoan ezagutu zuen ehiztari batekin (bera ere ehiztaria baita)... Eta zuzendu ere, tarteka, etxekoek euskaraz egiten dituen akatsak zuzentzen dizkiote. «Nik esandakoa ondo hartzen du, baina alabak esandakoa ez du hain ondo hartzen» dio Mertxek irribarrez, «Lierni etxeko txikiena da, Igor seme bakarra... badakizue. Baina ondo konpontzen dira. Ez da hala, Igor?» Eta Igorrek baiezkoa esan behar, zer erremedio. Denak ondo konpontzen dira Migelek kontrakoa esan arren: «Nirekin ez da hain ondo konpontzen nik gogor egiten baitiet hona etortzen direnei». Baina giro ona sumatzen da euren artean.

Arizetatarrek badute horrelakoetan esperientzia. Hirugarren uda da progaman parte hartzen dutela eta lehenago ere baserrian lan egitearen truke hartu izan dituzte euskara ikasi nahi dutenak. Igorrentzat lehen aldia da.

Ibargandan Mertxe izaten da lehena esnatzen, goizeko 07:30etan, handik ordu betera esnatzen dira familiako besteak. Beste ordu bete gehiago ere pasa ohi du Igorrek ohean. «Igandean, hala ere, berandu xamar jaiki zen, bezperan parranda eginda» salatu du Mertxek. Goiza etxean edo inguruan ematen du eta, behar izanez gero, bertako lanetan ere laguntzen du. Gaur goizean txitoak zaintzen aritu da, baina baita berehala aspertu ere, Mertxek aitortu digunez. «Hemengo bizitza batzuetan aspergarri egiten zait», dio Igorrek. Eta Mertxek berehala erantzun: «Gu ez gara aspertzen, bada, nekatu eta nazkatu bai, hainbeste lanekin!». Arratsaldez Errezilen bertan dauden beste bospasei ikaslerekin bildtzen da eta arrats horretarako plana egiten dute denek batera.

Bareak zikiratzen


Orduantxe iritsi da Lierni lanetik. Hirugarren adinekoen dinamizatzaile da bera. Galdera bat bota du Urrats euskaltegiko irakasleak erantzuna jakingo duelakoan: «Urtero Errezilera joaten diren ikasleak zergatik dira beti neskak?». Erantzuna misterio bat da oraindik, baina Liernik egoera Igor zirikatzeko aprobetxatzen du, hura behintzat gustura dagoela eta Errezilgo nesken artean «oilagorra» bezala egoten dela esanez. Eta ez da Lierni familian ziria sartzeko ohitura daukan bakarra. Baserrian hartzen dituzten bisitariei egin izan dieten txantxa zertan datzan kontatu digute: «Bareak zikiratzea». Hemen ezin dugu azaldu, etorkizuneko bisitariak jakinaren gainean egotea nahi ez badugu behintzat. Lierni haserretu egin da amarekin Igorren aurrean azaldu duelako «orain beste zerbaitetan pentsatu beharko dugu». Egunen batean ohean osinak topatuko dituen mehatxua behintzat bota dio, halako batean.

Egonaldiaren erdialdean daudela, egunotan Urrats eta Ulibarri euskaltegikoek inkesta bat pasako diete ikasle nahiz familiei, gerora balorazioa egiteko. Akaso, orduan izango dute Igorri egin diotenaren berri. Edo akaso azken egunak iritsi arte zain egongo dira. Urratseko Olga Castañedak esan digunez, kasu batzuetan egonaldia amaitzean, etxekoek nahiz bisitariak negar egiten dute. Baina Migeli ez zaizkio horrelakoak gustatzen: «Beharbada horregatik egiten diet nik gogor, gero negarrez ez aritzeko. Bestela ere, negar egiteko arrazoi nahikoa badago-eta!».
Negarrez ez dakigu, baina horrela jarraituz gero, Igor Ginea Tolosaldeko azentuarekin itzuliko da Gasteizera.


Azkenak
“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Gipuzkoako Aldundiko zaintzaileek ez dute euskara jakin beharrik, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera

Donostiako epaitegi batek aurretik emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. ELAk eta LABek mobilizazioa antolatu dute ostiralerako, eta Euskalgintzaren Kontseiluak bat egin du.


Eguneraketa berriak daude