JUAN LUIS ZABALA: "ASKO EMAN ZIOTEN ELKARRI JESUS ARTZEK ETA TXALAPARTAK"


2003ko ekainaren 15an
Nondik dator biografia egitearen ideia?
Jesusi heriotzaren urteurrenean omenaldi bat antolatzea bururatu zitzaion haren hainbat adiskideri. Zer egin zitekeen pentsatzen hasita, biografia bat kaleratzeko ideia sortu zen. JosAntoni egin zioten proposamena, eta JosAntonek niri eskaini zidan aukera. Gero laguntza handia izan dut prozesu osoan JosAnton. Jesusen biografiaz gain, hari buruzko beste testu batzuk eta argazkiak ere badira liburuan, eta horietaz bera arduratu da nagusiki. Liburua JosAntonena ere bada, oso neurri handian.

Nolako gizona aurkitu duzu liburua egiterakoan?
Nahiz eta elkar ezagutu eta elkarri diosala egiten genion, ez genuen elkarrekin tratu zuzenik izan. Ezagutu zutenekin hitz eginda, ikusi dut maitasun handia zegoela beti Jesusen inguruan, benetan pertsona zintzoa eta samurra zela, baina zintzotasun eta samurtasun indartsu eta dotorekoa hala ere. Oso oroitzapen ona utzi du izan den inguru guztietan. Azkenerako, Jesusi zioten maitasuna kutsatu zait.

Zein izan da Jesusen ekarpen nagusia musikari gisa?
Iñaki Salvadorrek liburuko pasarte batean dioenez, Jesus Artzek eraman zezakeen gradurik gorenera eraman zuen txalaparta, beste musika tresna batzuekin egoki konbinatuta. Hasieran, JosAntonekin batera, ahanzturatik berreskuratu eta eguneraturik plazaratu zuen Jesusek txalaparta. Baina ez zen horrekin konformatu, eta, beste musikari batzuen laguntzaz, aukera berriak bilatu zizkion beti, gehiago eskatu zion beti, baina txalapartaren jatorrizko nortasunari inoiz ere uko egin gabe. Asko eman zioten elkarri Jesusek eta txalapartak.

.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude