Nire idazkuntzak, besteenak bezala, bilakaera bat dauka, baina, funtsean, betikoan nago: irakurle gisa estimatuko nituzkeen istorioen eraikuntzan. Niri istorio interesgarri bat forma egokian kontatzen dituzten eleberriak eta narrazioak gustatzen zaizkit, gehienoi bezala. Eta horixe dut xede, ez besterik. Hori lortzen dudanean, gustura geratzen naiz.
Idazterakoan, zeri ematen diozu garrantzirik gehien?
Idazle naizen aldetik ere, estimulatzen nauten kontuak eta tranpak erabiltzen ditut. Neure buruari jarritako tranpak izaten dira gehienetan, horien erresoluzioan hartzen baitut atsegin, sortzaile naizen aldetik. Edukiaren aldetik une honetan gehien kitzikatzen nauten gauzak, esaterako, errealitatea eta asmatutakoak elkarren ondoan nola funtzionatzen duten ikustea da. Formari dagokionean, ostera, kontaera tradizionala puskatzen saiatzen naiz, baina ez puskatze aldera soilik, kontatzeko era hobe bat kausitzeko baizik.
«Eulien bazka» sail luzeago baten lehen nobela izan daiteke?
Bai, gozatu ederra hartu dut nobela hau idazten. Pertsonaia bat ere irten da hor, Damian Arruti izenekoa. Partikularra eta berezia den heinean da interesgarri, literaturaren historiako pertsonaia guztiak bezala. Bera entomologoa da, euliak maite ditu. Nola egiten da halako pertsonaia sinesgarri? Nork sinets dezake pertsona batek euli hil eta bizien bilduma itzel bat daukala bere etxean? Bada, norberak entomologia apur bat ikasiz eta tranpak oso ezkutuan gordez. Eta bai, Damian Arruti pertsonaiarekin segitzeko asmotan nago. Badihardut, egia esan.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!