"ZURGAI": KALETIK ABIATU ZEN POESIA ALDIZKARIA


2003ko maiatzaren 11n
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Bilboko Kale Nagusian izkiriatu ziren «Zurgai» olerki aldizkariaren lehen poemak. Frankismo garaiaren ondorengo lehen urteak ziren. Ordura arte debekaturik edota erregimenaren kontrolpera mugaturik egondako kultur adierazpenek errazagoa zuten jendearengana iristea.

Aurreko hainbat mugimendutatik elkar ezagutzen zuten poeta batzuek "Poetas por su pueblo" taldea osatu zuten. Zazpi edo zortzi laguneko talde hau saiatu zen eskoletan proiekzio eta errezitaldiak emanez, jendearengana poesia gerturatzen. Ez zuten horrelakorik lortu, ordea, Bilboko kalerik zentrikoenean poesiaz zipriztindutako muralak jartzen hasi ziren arte. "Era guztietako jendea geratzen zen muralei begira. Bai 15 urteko gazteak, bai aiton-amonak. Batzuek gustuko zituzten poemak apuntatu egiten zituzten, beste batzuek orduak pasatzen zituzten begira...". Pablo Gonzalez de Langarika, oraindik ere «Zurgai»ren zuzendari denak, horrela gogoratzen ditu lehen urrats haiek.

Harrera ikusita, taldeak aldizkari batekin aurrera egitea erabaki zuen eta horrela sortu zuten "Yambo" izeneko aldizkaria. Orrialde bakan batzuetako hiru ale soilik argitaratu zituzten. Urtebeteko geldialdia egin eta aldizkari osoago bat egitea erabaki baitzuten. 1979. urteko udaberrian ezagutu zuen kalea «Zurgai» aldizkariak.

"Lehenengo 15 aleak ateratzea ez zen lan makala izan. Aurreko edizioaren ale guztiak saldu arte, ez geneukan berria ateratzerik", gogoratzen du Gonzalez de Langarikak.

"Poesía y Ecología" izenburupean argitaratu zen lehen alea. Taldea osatzen zuten poeta gazteek euren sormen lanak ezarri zituzten bertan, baina hasiera- hasieratik, puntako olerkarien kolaborazioak biltzea ere lortu zuten. Lehen ale hartan, Antonio Galak, Gabriel Celayak eta Jose Agustin Goytisolok parte hartu zuten.
Aldizkaria sendotzen joan zen, eta taldeko partaideen izena ere, pixkanaka ezagutzera ematen. Gontzal Diez del Hoyo, Rafael Martinez, Amalia Iglesias, Seve Calleja edota Pablo Gonzalez de Langarika, besteak beste, poesia sariak jasotzen hasi ziren eta euren ospea sendo egin zen. "Sari hauekin ‘Poetas por su pueblo’ taldea sendotu egingo zela uste nuen", dio Gonzalez de Langarikak. "Kontrakoa gertatu zen, ordea. Bakoitzak bere bideari garrantzia gehiago eman zion, eta taldea bigarren mailan geratu zen".


ETENGABE LANEAN.

Talde izaera ahulduta zegoenean, Pablo Gonzalez de Langarikak 1988an Bizkaiko Foru Aldundira jo zuen, Blas de Oterori buruzko monografiko bat egiteko laguntza eske. Aldundian laguntza eman zioten ale hura egiteko. Baina ez hori bakarrik, aurrera begira proiektua diruz laguntzeko konpromisoa erakutsi zioten. Horrek markatuta abiatu zen «Zurgai»ren bigarren aldia eta horrela jarraitzen du oraindik. Urte horretatik aurrera, Gonzalez de Langarikaren esku geratu zen aldizkariaren ardura eta lan gehiena.

Ordura arte hogeita hamar bat orrialdekoak izaten ziren aleak 114-156 orrialde artekoak izatera igaro ziren. Urtean bi ale argitaratzen dira une hartatik. Poesia sortu berriari toki zabala eskaintzen zaio bigarren aldi honetan, baina horretaz gain, hausnarketarako, iruzkinerako eta informaziorako toki zabala eskaintzen da. Gainera, ilustrazioek garrantzia handia hartu dute.


MONOGRAFIKOAK.

«Zurgai» aldizkariaren ale asko monografikoak izan dira. Autore zehatzei eskainitakoak batzuetan; Gabriel Celaya, Gabriel Aresti, Jose Agustin Goytisolo, Antonio Gamoneda edota Blas de Oterori eskainitako aleak, kasu.

Beste batzuetan, gai zehatzei eskainitakoak. Esaterako, haurren poesiari eskainitako alea, Nerbioi ibaiadarraren inguruan egindako poesiari eskainitakoa, Europako herrialdeetan egindakoari...

Idatzizko edukiez gain, ilustrazioek eta diseinuak ere berebiziko garrantzia hartu dute. Rafael Herrerok egiten du azala eta barnea, Antoni Tàpies, Amancio González, Albert Agulló eta Lucio Muñoz bezalako artisten sormen lanek janzten dute.


SAREAN ERE BAI.

Orain dela bi urtetik, Internet bidez ere, hedatzen du bere emaria «Zurgai» aldizkariak www.zurgai.com helbidean. Formatu digitalean aldizkaria erosteko aukera eskaintzen du eta baita atzeratutako aleak lortzeko bidea ere. Aldizkariaren historiari buruz ere informazio zabala eskura dago.

Horrez gain, orain gutxi, agerkarian parte hartu izan duten eta egun bertan idazten duten olerkarien datu base bat paratu dute sarean. Bertan, alfabetikoki ordenatuta agertzen dira olerkarien izenak. Eta horietako batzuen informazioa topa daiteke.


POESIA ERALDATZEAREN LEKUKO...

Hogeita bost urte betetzear dagoen aldizkaria, gizarteak jasandako aldaketen lekuko izan da. Poesiarekin kontaktu zuzenean egonda, barnean egon ahal diren aurrerapen edo eraldakuntzen lekuko izatea ere lortu du, gainera.

Pablo Gonzalez de Langarika aldizkariko zuzendariaren ustez, "azken urteetan poesia aldatu da. Hasierako garaietako klasizismotik irteten ari dira poetak, 80ko hamarkada hasieran egiten zen Gerra osteko poesia, aldatu egin da".

Gazteen artean mugimendua ikusten du, eta poesia soziala indartsu nabari du. "Konpromisoa ikusten dut gazte askorengan, poesia militantea, printzipio batzuren aldekoa, gustatzen ez zaiona kritikatzen duena...".

Dena den, agintetik gertu dauden poetei, gizarteko beste esparru askotan bezala, bultzada gehiago ematen zaiela agerikoa omen da.

Poesia ez da masek irakurtzen duten generoa, eta ez omen du gainera horrelakorik izan behar, Gonzalez de Langarikaren ustez: "Poeta batek San Mames betetzen badu, zerbait ez doa ondo. Propagandan edo politikan ari da. Liburutegian 100 lagun biltzea, lorpen ikaragarria da"

«Zurgai» eta euskara
Gaztelera da «Zurgai» aldizkariak oro har erabiltzen duen hizkuntza. Taldeko kiderik gehientsuenek hizkuntza horretan sortzen dute. Euskaraz egindako poesiari ere zabaltzen dizkio ateak, ordea. Gabriel Arestiri eskaini zitzaion monografikoan, esaterako, erdia baino gehiago euskaraz joan zen.

Aldizkariak gaur egun dituen kolaboratzaileen artean, Kirmen Uribe edota Igor Estankona bezalako euskal olerkariak daude.

Aldizkariko zuzendari Gonzalez de Langarikak dioenez, "euskarazko poesian zerbait mugitzen ari dela somatzen da. Gauza interesgarriak ari dira egiten".

Horregatik «Zurgai» aldizkariak badauka euskal poetei bultzada bat emateko nahia. Euren lanak argitaratzen dira aldizkarian ezagutzera emateko. "Gazteleraz doa testu nagusia, eta noski azpian jatorrizkoa, euskarazkoa. Hemendik kanpo aldizkaria irakurtzen dutenek, euskaldunen lana ezagutzeko bide zuzenena dela uste dut", dio zuzendariak.

Datorren uztailean argitaratuko da «Zurgai» aldizkariaren hurrengo alea eta ale horrek, zendutako euskal poeta handi bat izango du ardatz nagusi: Bitoriano Gandiaga


Azkenak
Bizkaiko Golkoa ia bi aldiz azkarrago ari da berotzen munduko batez bestekoa baino

Naturklima fundazioak kaleratutako Itsasoko eta kostako txostena-k argitara eman ditu klima aldaketa euskal kostaldean izaten ari den ondorioak: Bizkaiko Golkoko uren tenperatuta 0,22 gradu igo da hamarkada bakoitzean, 1981tik 2023ra, munduko uren tenperaturen batez besteko... [+]


Protesta egingo dute Los 40 Summer Live jaialdiaren aurka, Zarautzen

Beste urte batez Los 40 Summer Live jaialdia ospatuko dute Zarautzen, eta horren kontra agertu dira herriko hainbat eragile, haien ustez, garrantzi handiagoa ematen zaiolako ekitaldi horri herriko jaiei baino: "Argi erakusten du gure herrian zeinentzat dauden erraztasunak... [+]


Azterketa %90ek suspenditu dute eta Zupiriak esan du: “Ertzain izateko ikasi egin behar da”

3.600 pertsona aurkeztu dira ertzain edo udaltzain izateko lan eskaintza publikoko deialdira, eta 2.800 hautagaiek ez dute proba psikosoziala edota atal teorikoa gainditu. Segurtasun sailburuak defendatu egin du Polizia izateko "exijentzia maila".


CAF-Elhuyar sariak etetea erabaki dute, “baldintza egokirik” ez daudela arrazoituta

Zientzia-dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyarrekoak. Antolatzaileek 31. edizioa martxan zegoela etetea erabaki dute, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako".


Nila Heredia
“Evo Moralesek ingurune toxikoa du, eta ezinbestekotzat jo du bere burua”

Boliviako ezkerreko militante historikoa da Nila Heredia, bi aldiz Evo Moralesen Osasun ministro izandakoa. Abuztuan hauteskunde orokorrak izango dituzte, eta herrialdearen egoera politikoa aztertu du elkarrizketa honetan.


Guggenheim Urdaibai Stop plataformak museoaren proiektua bertan behera uzteko eskatu die instituzioei

Joan den astean aurkeztu ziren proiektuaren inguruko entzuketa prozesuaren emaitzak, eta Guggenheim Urdaibai egitearen kontrako iritziak gailendu ziren. Busturialdearen beharrei "arduraz" erantzutea exijitu die plataformak, eta proiektuaren inguruko informazio eta... [+]


Indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira 78 urteko emakumearen hilketa, Zizur Nagusian

Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute. 


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Barkamena inprimatzen eta saltzen

Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi  Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Eguneraketa berriak daude