NO A LA GUERRA


2003ko maiatzaren 11n
Bularra eszenatoki, paparra argiztagarri paseatu dira artista argiak beren festetatik karriketara harro. Ez dute falta izan hain jende barnizdunaren ondoan ibiltzeko gogoa zuenik, beren bularrak eta paparrak haienekin parekatzean gozamen zerutiarrean berdindu direnak. Gaztetan egin ez izanaren nostalgia jolas, benetan ari izan balira bezala ikusi dituzte beren buruak telebistan. Urruneko pertsonaiena interpretatzen. Osoak, pieza batekoak sentitu omen dira. Bitartean, gerra bulegoan PPren gobernua jokoz kanpo bere bezeria galtzeaz kexu, estrategia birbideratu eta tinkatzeari ekin dio zuen plana izorratu ez dakion. Urgentziazko turuteria martxan kurrukuka, beti ere Euskal Herriaren gatibutasunean du Espainiako bezeriaren berreskuratze esperantza. Eta ikusi ditu bere erabaki estrategikoaren arrakastaren lehen emaitzak. Euskal musikariak hobendun, oinarrizko solidaritateari txistua joaz erakutsi dute artistek bere musika soilki entzuteko gauza den belarria. Zanpatuak terrorista, "Egunkaria"ri egin diote ziztu gerraren alde PPren defentsa lubakia eraikiz. Ez naute harritu. Baloiaren atzean kokatzea dut maite, jokoz kanpo harrapa ez nazaten, eror ez nadin


Azkenak
Olaia Beroiz: "Emakume errepresaliatuen kemena gogoratzea ezinbestekoa da"

Iruñeko Txantrea auzoko kale-izendegian frankismoan errepresaliatuak izan ziren hamar emakume gogoratuko dituzte. Ekitaldia egin zuten atzo eta auzoaren hegoaldean dagoen plaza bat oroimen gune ere izendatu zuten. "Garrantzitsua da historian gertatutakoa gogoratzea;... [+]


Eguneraketa berriak daude