TIPI TAPA


2003ko apirilaren 20an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Korrika. Jendetsua oso. Eta oinez, pausoka joateko adinean gaudenontzat espaloitik jarraitzea egokiena. Hala iritzita, Urruñan eta Hendaian jarraitu nuen nik aurtengoa iloba sorbalda gainean neramala. Bidasoaren gaineko zubia izan genuen hunkiberazko bilgune, belaunaldiak nahasian eta lelo berean. Zubiak, herri honek lortzear duen jomugaren lekuko bitan banatu zuen tropa. Batzuek iragan eta Iruneraino jarraitzen zuten bitartean, besteak ez tipi ez tapa bertan gelditu behar. Eguraldia lagun, hiri aldera jo genuen merkatuan AEK-k antolatua zuen festan parte hartzeko xedez. Zikiroa, taloak, musika, dantza, kantua. Ez zen izan deus ere soberan, eta guztiak biltzen gintuen ekitaldiak, bere xumean pozik utzi zizkigun barrenaldeak. Inor gutxi begirale, gehienak parte hartzaile. Ez dira alferrik pasa "heldu da demokrazia, ta aristokrazia heldu berriak, erosi nahi du guzia, gure burgesia lokartua baita atzarria" kantatzen genueneko garaiak. Ororen gaitza izurritea, etsaiek egin gaituzte bat, batera jarduteko gauza izanen ez ginelakoan geundenak. Etsaien aurka baino, fundamentuz gure alde egiteko kapaz garela ikasten badugu, Bidasoa tropan iragan eta gozamena erabatekoa izanen da


Azkenak
Eguneraketa berriak daude