MUNDUKO MERKATU HANDIENA OSATU DA


2003ko apirilaren 20an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Apirilaren 16an, beste gailur bat izango da Atenasen. Bilera horretan, Europako Batasuneko oraingo 15 kideez gainera, ondoko beste hamar herrialde hauek hartuko dute parte: Hungariak, Poloniak, Txekiar Errepublikak, Eslovakiak, Esloveniak, Lituaniak, Letoniak, Estoniak, Txiprek eta Maltak. Dagoeneko herrialde bakoitzak berresteko prozesua gainditua duenez gero, oraingo gailur honetan Atxikitzeko Ituna izenpetuko dute oraingo hamabost kideek eta hamar kide berriek Atenaseko Akropolian, eta horrelaxe gauzatuko da 25 herrialdeko Europako Batasuna, zein 2004ko maiatzaren batean jarriko baita legez indarrean. Gerora, 2005ean segituko dute handitzeko prozesuarekin, eta, aurreikusitakoaren arabera, Bulgaria eta Errumania sartuko dira Europako Batasunean fase horretan. Gaur gaurkoz, zehaztu gabe dago Turkia noiz egingo den kide.

Hautagai ziren hamar herrialdeekin negoziazio prozesu luzea izan ondoren, 2001eko otsailaren 28an izenpetu zen Nizako Ituna, eta, ondoren, abenduaren 13an, Kopenhageko Gailurrean berretsi zen, han izenpetu baitzuten lehen aipatu hamar herrialdeek atxikitzeko ituna. Joan den otsailaren 1ean sartu zen indarrean Nizako Ituna, eta funtsezko urratsa izan da Europako Batasuna sortu zenez geroztiko bosgarren handitzea, orain arteko garrantzizkoena, izango den honetan. Oraingo hedatze hau dela medio, 25 herrialde edo gehiago izango ditu Europako Batasunak, eta berarekin ekarriko du 500 milioi kontsumitzaile baino gehiagoko barne-merkatua. Itun horretan, bestalde, Europako Batasun handituak funtzionatzeko beharrezko diren aldaketak eta oinarri instituzionalak ezarri ditu. Hala ere, adituen esanetan, Itun honek bi abiadurako Europa babesten du: zentroa periferiaren aurrean.

EBko kide izango diren hamar herrialde horiek hasi dira jada Europako Batasunera atxikitzea berresteko barruko erreferendumak egiten. Joan den hilabetean, martxoan, Maltak eta Esloveniak ireki zuten bidea; hil honetan bertan, egin berri dute Hungarian; maiatzean, Eslovakian eta Lituanian egingo dute bana; ekainean, Polonian eta Txekiar Errepublikan; irailean, berriz, Letonian eta Estonian.


500 MILIOI KONTSUMITZAILEKO BARNE MERKATUA.

Gertaera historiko gisa kalifikatu dute Europako Batasunaren oraingo handitze hau, eta, era berean, erronka handienetako bat izan dela diote, bi arrazoirengatik: alde batetik, beste 75 milioi kontsumitzaile edo 105 (Europa 27koa izanez gero) gehitzen direlako eta 500 milioi kontsumitzaile baino gehiagoko barne-merkatua osatzen delako. Kontua horrela izanik, munduko merkatu handiena osatzen da, Estatu Batuetako, Japoniako eta Kanadako merkatuen baturaren baliokidea izango litzatekeena. Bestetik, handitze honek oraingo EB indartzea dakar nazioarteko testuinguru ekonomikoan, eta, oso bereziki, zonako ekonomiaren eta politikaren egonkortasuna oinarritzen du. Europako Batasunak aski izango du ahots bakarra eta indartsuagoa munduko gainerakoekin mintzatzeko, zeren herrialde kide askoren babesa baitu.

Hain aldeko iritzia ez dutenak ere badiren arren, Europako Batasuneko adituek, oro har, abantailen, erronken eta aukeren bilduma gisa katalogatu dituzte hedatze honen efektuak, hala dagoeneko kide direnentzat, nola hautagai direnentzat. Abantailei dagokienez, izaera makroekonomikokoak izango lirateke batetik: Europako ekonomiak sendoago konkurrituko luke nazioartean, hautagai diren herrialde horiek EBean sartzeak berak ekonomia dinamizatzeko eta hazteko efektua izango lukeenez gero, gertaera bera izango litzateke motor. Bestetik, berriz, abantaila mikroekonomikoak lortuko lirateke, zeren enpresek zuzen-zuzenean ezagutuko lukete handitzearen onura, truke komertzialen eta inbertsioen garapen biziagoaren kariaz.

Oraingo hedatze hau apustu handia da gaur egungo Europako Batasunarentzat, instituzioak berritzeko prozesua aurrera ateratzeaz gainera, hedatzearen aurrekontuko kostuari ere erantzun beharra baitauka. Era berean, erronka izugarria da kide berrientzat. Izan ere, batetik, eta nahitaez, modernizatu eta internazionalizatu egin beharko dituzte beren ekonomiak eta azpiegiturak; bestetik, berriz, barne erreformen prozesu konplexu bat gauzatu beharko dute beren legediak egokitzeko eta lehenbiziko egunetik ezarri beharko duten arau multzo komunitarioa betetzeko.


KOLOKAN OTE EGUNGO EB-KO ENPLEGUA?

Begiraleek diotenez, aukera iturri paregabea izango da denontzat Europako Batasunaren handitzea, eta arlo orotan gainera: komertzialean, inbertsioetakoan, lanekoan eta abar. Zenbaiten iritziz, dena dela, aukera horiek egia izan arren, gerta liteke hedatzeak luze gabe egun kide diren herrialdeetako enpleguari erasatea, handitzeak berekin ekarriko baitu lan mugikortasuna.

Arlo komertzialean, beste merkatu batzuk irekitzetik etorriko dira aukerak. Izan ere, kendu egingo dituzte mugetako kontrolak (aduana batasuna), legedia komunitarioa aplikatuko dute kontsumoaren babesaren eta konkurritzeko eskubidearen alorretan, liberalizatu egingo dute laborantzako produktuen komertzioa eta abar. Bestalde, herrialde hautagaiak modernizatzeko eta internazionalizatzeko lanean ari dira eta produkzioko kostu arras konpetitiboak eta azpiegitura maila aski egokia dituzte gaur egun. Alderdi horretatik, bada, inbertitzeko eta enpresen artean kooperatzeko modua ikusten da, eta dagoeneko interes handia dago leku horietan inbertitzeko, batik bat ondoko sektore hauetan: eraikuntzan, garraioan, ibilgailuen industrian, ingurumenean, berrizta daitezkeen energietan (zentral nuklearren deuseztatzea), turistikoan eta finantzarioan.

Horrenbestez, ez da batere harritzekoa Europako multinazionalek eta haien lo- bbyek (presio taldeak) Europako Batasunaren oraingo hedatze hau eskatu eta landu izana. Bistan denez, Europa osoan aplikatu nahi dute beren filosofia liberal kapitalista, beren negozioak errentagarriago egiteko eta beren emaitzen kontuak gizentzeko. Ondorioz, Europako Batasunaren hedatzea lan mugikortasunaren aplikatzea ere izango da, posible izango baita eskulan kualifikatu eta konpetitiboa merkeago lortzea. Horregatik, litekeena da, epe laburrera bederen, gaur egungo herrialde kideetako enpleguan erasana izatea. Herrialde hautagaietan, aldiz, izugarrizko espektatiba sortu du hedatzeak, inkestek diotenaren arabera. Onuren artean, honako hauek ikusten dituzte, besteak beste: Europako Batasuneko merkatuetara errazago iristeko modua; Europaren konkurrentzialtasun handiagoa merkatu nazionalean; atzerriko inbertsio zuzenen ugaltzea eta aiseago konkurritzeko moduko baldintzak, kapital berria eta informazioaren teknologia eskuratzeko garaian.

Europako Batasunaren zabaltzearen eragina Euskal Herrian
Euskal Herriko ekonomiak ere ezagutuko ditu Europako Batasuna hedatzearen efektuak, baina denak ez dira onerakoak izango. Egia esan, ez dugu datu ofizialik orain arte Euskal Herriak eta 10 herrialde hautagai horiek zer-nolako harreman komertzialak izan dituzten jakiteko, ezta gaur egun nolakoak dituzten esateko ere. Behin behar eta, Euskal Herriko organismo ofizial baten beharra sumatzen dugu, bestela ezinezkoa baita gure herriak eta EBeko klubean sartuko diren hamar herri horiek izan dituzten harreman komertzialen gaineko datu konkretu eta globalak ematea. Gaur gaurkoz, Espainiako Estatuko datu ofizialak izan ditzakegu eskura, edota Frantziako Estatukoak, eta haien argitan esan dezakegu Ipar Euskal Herriak ia ez duela harreman komertzialik Europako Ekialdeko herri horiekin.

Egia da, izan, egungo egunean Euskal Herriko enpresa batzuk badituztela harremanak EBn sartuko diren hamar herri horietan, eta, nolanahi ere, oraingo hedatze hau erronka eta aukera izango dela, halaber, gure herriarentzat. Bistan denez, gure enpresek ere erakutsi egin beharko dute beren konkurrentzialtasuna, eta segitu egin beharko dute ikerkuntzan, garapenean eta teknologiaren berrikuntzan ahaleginak egiten, baita internazionalizatzeko eta beste merkatu batzuetara heltzeko bidea egiten ere.

Betiere elkartzeko akordioen ondoriozko arantzel desarmea oinarri, herrialde hautagaiekin negoziatzeko prozesua abian jarri zenetik aurrera, Espainiako kanpoko merkataritza behin eta berriro orientatu da eremu berri horretara, eta, era berean, baita gure herrikoa ere. Hala adierazten dute bederen balantza komertzialean izandako hazkundeek: Espainiako Estatuak, esaterako, %3 esportatzen zuen joan den hamarkadako erdialdean hamar herrialde horietara; 2001ean, aldiz, %5 esportatu zuen. Joera bera erakusten dute, berebat, inportazioek: aipatu dugun aldi horretan, %2,4tik %4ra igo direla adierazten dute datuek. Bien bitartean, lehengoan iraun dute, inportazioan nahiz esportazioan, gaur egungo Europako Batasunari dagozkion zifrek. Azkenik, esan dezagun orain arte ez direla garrantzi handikoak izan gure herriak herrialde hautagai horietan egindako inbertsioak, eta merkataritzako harremanak ere aski apalak izan direla. Edonola ere, aurrerantzean mugimendu handiagoa ikusiko dugu ziur aski.

Alde txarrak ere izango ditu Europako Batasuna handitzeak. Esate baterako, hazi egingo dira Europako erregio batzuen arteko diferentziak eta autonomia erkidego batzuek ez dute jasoko Europako laguntzarik aurrerantzean. Europako Batasunean beste hamar herri sartzearen ondorioz, 2007. urtetik aurrera, hots, 2007-2013 aldiko aurrekontuak negoziatzen direnetik aurrera, laguntza komunitariorik gabe geldituko dira Espainiako Estatuko autonomia erkidego batzuk, 2007tik aitzina pasatuko baitira Kohesioko eta Estrukturazko Funtsak gehiengo kualifikatura. Funts horiek baliatu izan dira Hego Euskal Herrian ere, batik bat azpiegiturazko obrak edo sektoreen berregituratzea finantzatzeko. Horrenbetez, laguntza komunitario gabe geratuko ote gara euskaldunok 2007. urtetik aurrera? Oraindik dena dago erabakitzeko, baina negoziazioa ez dago gure esku, Espainiako eta Frantziako Estatuen eskumenekoa baita, eta beldur gara murrizteak erasango ote digun


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude