TERMOMETROA


2003ko martxoaren 16an

MARTXELO OTAMENDI, MALORES ETXEBERRIA ETA IÑAKI ESNAOLA GIZA ESKUBIDEEN BATZORDEAN

DATORREN martxoaren 17an Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeak Martxelo Otamendi, Malores Etxeberria Pello Zubiriaren emaztea eta Iñaki Esnaola abokatua hartuko ditu beren testigantzak entzuteko. Iñigo Iruin Otamendiren abokatuak jakinarazi duenez, Juan del Olmo epaileak ez ditu inongo epaitegira bideratu Otamendiren tortura salaketak. Pello Zubiria, aldiz, Soto del Real espetxeko erizaintza psikiatrikoan dago hilaren 7az geroztik. Zubiriari dagokionez, komisaldegia eta Gregorio Marañoneko sofrikarioa ez da nahikoa izan eta, ospitaleko garaian saiatu diren bezala, bere egoera behin eta berriro lotu nahi dute buruko gaitz batekin, familia eta ARGIAko lankideen aldetik behin eta berriro salatu dena.


ZERGATIK «EGUNKARIA»REN AURKAKO OPERAZIOA?

«EGUNKARIA»REN aurkako operazio hau guztia zergatik etorri den eta zergatik molde horretan, horixe izan da azken hiru asteotan euskal gizartean egon den galdera nagusietakoa. Egin diren hipotesi ugarien artean, batek Ibarretxe planarekin lotzen du eta Josu Amezaga EHUko irakasleak jaurti zuen Radio Euskadiko goizeko tertulian: Estatuak egoera oso gogor bat sortu nahi izan du, euskal gizartean zirrara eta egonez handia sortu duena, Eusko Jaurlaritzak nola erreakzionatzen duen ikusteko, Ibarretxe lehendakariak bere plana martxan jarri eta Estatuak gogor jokatuz gero honen erreakzioa noraino irits daitekeen neurtzeko. Auzi honi lotuta, «muturreko abertzaleek egingo duten kanpainari aurre egiteko», Espainiako Gobernuak bere enbaxadetara «Egunkaria»ren itxierari buruzko txosten bat bidaliko ei du, herrialde desberdinetan azal dadin itxiera operazioa epaile batek gidatu duela -beraz zuzenbidezko estatuaren bermea dagoela- eta ez Espainiako Gobernuak.


IBARRETXE PLANA: GALDEKETA EUSKAL HERRI OSOAN

HERRIA 2000 Elizak bere 25. urteurrena ospatzeko antolatutako sei foroetako lehenean, Ibarretxe lehendakariak bere planean aurreikusten den galdeketa egin egingo dela adierazi zuen. Juan Mari Juaristi EAJko GBBko lehendakaria urrutirago doa eta galdeketa Euskal Herri osoan egun berean egin daitekeela zehazten du: EAEn ofizialki eta Nafarroan eta Iparraldean ezofizialki; bere ustez, era honetan Euskal Herri osoak parte hartu ahal izango luke galdeketan. Adierazpenok datorren zenbakian ARGIAk banatuko duen LARRUN aldizkariaren 64. alean egiten ditu Juaristik; zenbaki honetan, jeltzale gipuzkoarra eta Pernando Barrena Nafarroako Sozialista Abertzaleak taldeko parlamentaria aurrez aurre aritu ziren, alde eta aurka, Ibarretxe lehendakariaren proposamena aintzat hartuta.


LANUZTEA

Martxoaren 13an, osteguna, ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE, ELB, HIRU eta EGASek ordubeteko lan uztea deitu dute «Egunkaria»ren aurkako operazio politiko eta polizialaren aurka protesta egiteko. «Bai euskarari, bai adierazpen askatasunari, bai herriari eta bai Euskaldunon Egunkariari» leloa erabiliko da. Deialdiak arrakasta handia izatea espero da. Katalunian ere, astean zehar «Egunkaria»ren aldeko ekitaldi ugari izango dira.


ASTEKARIA
2003ko martxoaren 16a
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude