TELEFONOAK


2003ko martxoaren 16an
Jo eta jo. Berririk bai? Bestaldetik ari dena baino gehiago ez dakizula, mintzatzera behartuta zaude. Bitartean, Del Olmo sekretario, Gobernu arrotz baten gerrako estrategiak bere bidea egiten du errukirik gabe. Zigorra. Bere bizia, kontzienteki, gizarte hobeago baten alde emana duena ari da ordaintzen bere haragitan gizarte horri eman nahi dioten zigorra, ezberdina eta berezia delako gerragileentzat. Ezagutu nahi ez duten hori gorrotatuz, Euskal Herria akabatu nahi dute, euskalduna baita beren gorrotoaren oinarria. Guardia Zibiletako ziegatan bortxaz bakartuta eduki dituzten euskaldunen gainbalioa da hain zuzen horientzat delitu. ETA aitzaki, gure inguruetan baloratuak ditugun pertsonak, jarrerak eta talentuak erabiltzen ditu gerragileak bere alde, gu guztiak lagunei eragin izuak mendera gaitzan. Mundua aldrebes. Sarituak behar luketenak zigortu, zanpatu eta desegin, gure inguruko inork jarraitu ez ditzan. Maloresek eman du abisua, Pello kartzelaratzeak sor diezazkiokeen kalteak larriak eta errekupera ezinak izan litezkeela. Horren bila dabiltza. Eredu suntsitzailea nahi dute finkatu gordinki, eta EGUNKARIA hartu dute laboratoriotzat. Doan ateratzen bazaie, gureak egin dezake


Eguneraketa berriak daude