HERIOTZAKO ETA ERRETIROKO ASEGURUEK DUTE ESKAERA GEHIEN


2003ko martxoaren 09an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Hego Euskal Herriko biztanleak gehiago kezkatzen ditu heriotzak etorkizuneko bizimodu erosoago batek baino. Datuek erakusten dutenez, %24k dauka heriotzako asegurua, %13,4k erretiroko planen bat eta %6,5ek bakarrik aurrezki asegurua. Hegoaldeko bizilagunetan, seme-alabak dituztenek daukate bizi aseguruen bidez aurrezteko joera handiena. Erretiroko aurrezkiei dagokienez, klase ertaineko jendea 25 bat urtez aritzen da, gehien jota, horrelako inbertsioak ordaintzen. Ondorio horiek ageri dira, antzina ez dela Intergallup España enpresak Agrupación de Vida y Pensiones de Union Española de Entidades Aseguradoras y Reaseguradoras (Unespa) taldearentzat egin duen ikerketa batean.

Inkestek eta azterlanek duten balioa dute. Tendentziak seinalatzen dituzte jeneralean, eta ezin zaie balio absoluturik eman. Hala eta guztiz, datuak emendatzen dituzte, zenbaitetan harrigarriak gainera, ikertutako herri edo sektoreari buruz. Arrazoitze hori guztia Unespak duela gutxi eginiko azterlan baten harira dator: lan hori Espainiako Estatuko biztanleen aurrezteko joerei buruzkoa da, eta guk oinarri gisa hartu dugu erreportaje hau lantzeko. Aipatu azterketa gauzatzeko, zenbait autonomia erkidegotan ere egin dituzte galderak, eta, horrenbestez, EAEko eta Nafarroako biztanleen aurrezteko ohituren gaineko argibide batzuk ere badira testuan. Bistan denez, guretzat aski mugatua da azterlana, ez baitakar Euskal Herri osoko biztanleei buruzko daturik. Horrez gainera, bereizirik daude EAEko eta Nafarroako datuak; dena den, aski antzekoak dira.

HERIOTZAKOAK ETA ERRETIROKOAK.
EAEn, heriotzako asegurua da bizi aseguruetan hartzaile gehien duena, betiere Unesparen arabera. "Arriskukoa" izendatzen dute teknikoki, eta aseguratuaren heriotzagatik, baliaezintasunagatik eta abarrengatik indemnizazioa eskakizun duten aseguruak biltzen ditu. Eremu horretako hamar biztanletatik bik baino gehiagok (%22,7k) aitortzen du aurreikuspeneko formula hori erabiltzen duela. Nafarroan, berriz, are handiagoa da ehunekoa: nafarren %25ek dauka horrelako polizaren bat. Hurrena, erretiroko bizi aseguruek dute eskari handiena, hau da, arruntean "erretiroko planak" deritzenak: aurrezpen sistematikoko produktuak dira, jeneralean epe luzeko bermea dutenak eta, prestazioari dagokionez, lanetik gelditutakoan jasotzekoak. Kasu honetan, antzeko ehunekoa ageri da EAEn eta Nafarroan: Hego Euskal Herri osoan, %13,4k adierazi du horrelako asegururen bat kontratatua duela.

Besstalde, badirudi Hegoaldeko biztanleek bestelako bizi aseguruetan ere dezente kontratatzen dutela. EAEn, adibidez, biztanleen %7,6k omen dauka erretirokoa ez den aurrezki asegururen bat, baina aurrezpen sistematikokoa eta garantizatukoa dena. Nafarroan, ordea, %5,8ra jaisten da ehuneko hori. Beste bizi aseguru batzuetan, bezeroak hartzen du bere gain inbertsioaren arriskua. Bada, EAEn, biztanleen %5ak omen dauka mota horretako polizaren bat; Nafarroan, aldiz, %2,3k soilik.


31 URTETIK AURRERA.

Aipatu azterlanean azaltzen denez, 31 eta 40 urte bitartean sortzen da aseguratzeko kezka handiena. Alde horretatik, hala Hego Euskal Herriko biztanleak, nola Espainiako Estatukoak, Europako beste zenbait herritakoak baino adinez zaharxeago direla hasten dira aurrezten. Europako herri horietan askoz hedatuago omen dago etorkizuneko diru baliabideak bermatzeko kultura, eta, ondorioz, handia omen da bizi aseguruetako inbertsioa.

30 eta 40 urte bitartean, bizi aseguruen artean, heriotzakoa omen da kontratatuena. Erretirokoetan baino poliza gehiago egiten da heriotzakoetan. Bi dira, nonbait, horretarako arrazoiak: batetik, pertsona askok adin horretan urruti ikusten dute erretiroa; bestetik, guraso izateko, etxebizitza propioa erosteko... sasoia da hamarkada hori, eta faktore horiek pisuzkoak dira heriotzako edo baliaezintasunezko arriskuei aurre egiteko aseguruak aukeratzeko.

Erretiroari dagokionez, hurrengo hamarkadan azaltzen da kezka; 41 urtetik aurrera-edo. Horrek esan nahi du Hego Euskal Herriko biztanleen batez bestekoak, gehien jota, 25 urteko epea hartzen duela erretirorako aurrezteko (teorikoki 65 urterekin erretiratzen da jendea; hortaz, 41ekin aurrezten hasiz gero, 25 urte dira).

Azterketaren ondorioetan ageri denez, ezkondua izateak ere badu nolabaiteko zerikusia aseguruak kontratatzeko garaian, eta ez da harritzekoa. Aurrezki aseguruak epe luzeko errentagarritasuna bermatzen duenez, formula hori denboran ziurtatutako aurrezmodua da horrelako produktuak dituztenentzat. Familiaren erantzukizuna duten biztanleak, seme-alabak dituztenak batik bat, gerora zer gastu eta baliabide izango dituzten pentsatuz bizi dira sarritan. Ondorioz, aurrezteko formula aseguratuak lehenesten dituzte, arriskuak gutxitzeko.


AURREZKI PRIBATUAREN KONTZIENTZIA GUTXI.

Azterlanaren arabera, badirudi, nahiz eta Hegoaldeko biztanleak aurrezki pribatuaren garrantziaz eta aukerez kontzientzia hartzen aritu, oraindik ere oso gutxi jabetzen direla benetan. Dena dela, Espainiako biztanle gehienak ere epe luzeko aurrezkietan dauden hainbat eratako formulen hartzaile bihurtuko dira denbora gutxian; zehazkiago esanda, bizi aseguruen hartzaile, aukera-aukerako aurrezki osagarriak izateko diseinatuak baitaude.


Bestalde, eta burtsako testuinguruaren eraginez neurri batean, bizi aseguruak epe luzera aurrezteko benetako alternatiba dira, batez ere arriskuaren beldur direnentzat, denbora luzean eroso aurrezteko bidea ematen baitute. Hau da, nork bere diru baliabideen arabera inbertitzen du, eta, nahi izatera, beste arrisku batzuen kontrako aseguruekin konbinatuz gainera (baliaezintasuna, alarguntza...). Dena dela, epe luzea da bizi aseguruaren "berezko lurra"; balio erantsia, berriz, hainbat urtetan edo hamarkadetan interesak izateko garantia

Zenbat eta diru sarrera handiagoa, orduan eta aurrezteko nahiz prebenitzeko plan gehiago
Hego Euskal Herriko biztanleetan, tarteko diru sarrerak dituztenak arduratzen dira gehien erretiroa babesteaz. Horrela dio bederen Unesparen azterlanak. Antza denez, zenbat diru duen batek libratzeko moduan, hainbateko ardura hartzen du prebenitzeko eta aurrezteko. Hau da, zenbat eta diru sarrera handiagoa izan, orduan eta ohartuago babesten du bere burua geroan izan ditzakeen diru estuasunetatik. Alde horretatik, erretiratu eta gero, biztanleek manten dezakete aurreko diru sarrera, baldin aurrez epe luzean pixkanakako diru ezartzea egiten badute. Horretarako, eskaintza handia dute bizi aseguruetako aurrezmoduen eta babesen arloan (erretiroko asegurua, heriotzakoa, "unit linked»-a eta aurrezki asegurua).

Aipatu azterlan horretan, Espainiako Estatuko aseguru eskatzaileek zer profil duten ere ageri da: 40 eta 50 urte bitarteko lagunak dira, gizonak nahiz emakumeak, erantzukizun familiarrak dituztenak eta hiritarrak gehienbat. Bizi aseguruei dagokienez, horixe omen da gaur egungo bezeroaren argazki robota, eta, jakina, horrelako produktuen (heriotzako eta erretiroko aseguruak edo epekako aurrezkia) jabetza ohikoagoa den kategoria sozialen ispilu da.

"Unit Linked" produktuen jabetzaren kasuan, hau da, inbertsioaren arriskua bezeroaren gain geratzen den aseguruen kasuan, gizonak dira hartzaile handienak, 40 eta 50 urte bitartekoak eta hileko 1.500 eurotik gora jasotzen dutenak. Erretiroko bizi aseguruei dagokienez (erretiroko planak, alegia), batez beste seme-alaba pare bat dituzten 40 eta 50 urte bitarteko gizon-emakumeak omen dira bezero ohikoenak. Aurrezteko joeretan, berriz, honako ezaugarri hauek ageri dira: tarteko diru sarrera dutenak dira hartzaile handienak, eta aski sarrera apalekoak ere (720 euro) saiatzen dira horretan.

Heriotzagatiko babesa ematen duten bizi aseguruetan, 30 eta 40 urte bitarteko gizon-emakumeak dira ohiko bezero: ezkonduak dira oro har, seme-alabaren baten edo pare baten guraso eta hileko 1.200 eurotik gora jasotzen dute. Datu hori ikusita, ematen du zerikusi handia dutela ezkontzak, guraso izateak, hipotekak, kredituak eta antzeko gertaerek era horretako babesa erabakitzeko garaian. Aurrezki aseguruen kasuan, berriz, 30 eta 50 urte bitarteko gizon-emakumeak, hilean 1.500 eurotik gora irabazten dutenak, ageri dira gailurrean.

Europan, 1.249 euro inbertitzen dira batez beste urtean bizi aseguruetan. Frantzian esaterako 1.506 euro inbertitzen dira, Espainian 599, EAEn 499 eta Nafarroan367.


Azkenak
“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Gipuzkoako Aldundiko zaintzaileek ez dute euskara jakin beharrik, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera

Donostiako epaitegi batek aurretik emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. ELAk eta LABek mobilizazioa antolatu dute ostiralerako, eta Euskalgintzaren Kontseiluak bat egin du.


Eguneraketa berriak daude