Katolikoak Eta Protestanteak Alkar Arturik Egin Dute


1966ko urriaren 09an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Aita Felipe Ondarrabikoa, Hispanoamerika'rako Egin Duten Itun Berriaren Erderatzallea
Katolikoak Eta Protestanteak Alkar Arturik Egin Dute
Zein degu Aita Felipe Ondarrabi'koa? Gure artetik sortutako Aita kaputxino bat. Eta zer du aitagarririk onera bere izena ekartzeko? Gaztelani'ko erdera, dakizuenez Amerika Erdi ta Beko guzian zabaldua dago, eta Eliz Batzarra Erroma'n egin zanetik, Ameriketako zabalera ortarako Itun Berria erderaz egoki jarri bear zan.
Eta lan au oso begiratu bearrekoa zan; katoliko ta protestanteentzako ongi letorkena bear bai-zan. Etzan edozeiñek egiteko lana.
Izan ere, Eliz Batzar Nagusia ezkero, gure Fedeak aize berri ta indartsua artu du, kristau guziok Batasunera jo dezagun.
Paulo VI'garrenak eta Atenagoras'ek eman zuten ontan ikasbidea. Ramsey etorri zan gerotxoago Aita Santuarengana. Bi alkar jotze auek eman ziguten beste kristauoi, gure aldi ontako aidearen neurria. Gizaldiak joan zaizkigu alkarregandik etenda bizi izaten, eta alde bietatik susmo txarrez beteak egon izan gera, kristautasunaren alde guzietako jendeak. Guziok Jesukristo gure Erakusle aitortzen eta Kristo'ren maitasun legea austen.
Joan da aldi negargarri ori, ta Jesukristo'ren artaldeak geroago ta geiago eskatzen du Artzai bakarraren itzala guziontzat. Aren babesean alkartu eziñik eztaukagu. Fede, Itxaropen eta Karidadea, irurak batera erakusten digute, sustrai bakarretik sortutako elizak, alkarrengana bildu bearko dirala, jator jokatu nai ba-degu Kristo'ren erakutsietan.
Batasun onek, aurrena, Liburu Santuen irakurketa eskatzen du. Ta Jesukristo'ren bizitza kontatzen diguten Itun edo Testamentu Berriko liburuak datoz lenengo maillan. Batasun ontara ekarri bearrak. Liburu illunak batzuentzat; arrigarriak beste batzuentzat. Eta auek Grezia' ko izkeratik gaztelaniko erderara itzultzeko lana artu zuten gizon aukeratu ta aitu banaka batzuek. Espaiñi guzian lau izan ziran lan ontarako aukeratu zituzten jakintsuak. eta lau auetatik bat gure Aita Felipe Ondarrabi'koa izan da. Auek, protestante batzuekin izketatu dira urte osoan, denak Liburu Santuetan oso aituak eta ikasiak, eta katoliko ta protestante guziei ongi zetorkien itzulpen bat antolatzen saiatu dira. Etzan Espaiñia'ko bakarrik egitea bezin errez. Emen itz guziak berdintsu dira guziontzat; baiña oraingo ontan, Ameriketa zabalerako ere egoki erderatu bear zan Itun Berri ori. Eta lur zabal aietan, itz asko ta asko eztira guretzat diran esanekoak. Alde guzietan argi adierazteko itzak bakarrik onartu bear zituzten, beraz gizon aukeratu auek. Eta ala iritxi da erderazko itzulben bakarra gaztelaniko izkera itzegiten dan lur guzietarako.
Ta ain aukeran ere, Aita Felipe Ondarrabi'ra agertu zaigu egun auetan egun batzuetarako. Ezta makala gure kaputxino au. Ebanjelioak bederatzigarren aldiz argitaldu ditu ta ontatik 600.000 ale salduak ditu oraingoz. Eta Itun berriak, eun milla baiño geiago zabalduak ditu bere alegiñean.
Izkuntza askoren jabe da. Euskera aurrena, au etxeko izkera bai-du. Ta gero ingelesa, latiña, griegoa, prantzesa alemana hebreo eta arameo ere menderatuak dauzka. Auek guziak, Liburu Santuen argirako erabilli ditu ondarrabiar yayo onek.
Joan gatzaizkio ta galderaka eraso diogu:
–Ta zertara eldu zerate lan ortan ?
–Ezta errez erantzutea, –esan digu Aita Felipe'k . Jendeak, ala ere uste izan dezake protestante ta katolikuok alkarren Batasunera iritxi gerala.
–Ta ez al-da ori gertatu?
–Protestanteak gurekin batera etorri dira, egin dan erderalben au ontzat ematen. Baiña orrek eztu esan nai Liburu Santuen adieran eta azterpenetan batera etorri geranik. Itzak eta esaerak or daude, baiña itz oien zabalera ta sakona ez di tugu guzlok berdin neurtuko. Ta aietatik atera ditezken ondorenak ere, ez dira guziak berdiñak izango gure ta protestanteen adimenerako.
–Ta ori guzia Eliz-Batzarraren ondoren egin al-da?
–Ala da, ta gure izketaldietan bete-betean agertu da mundu.guzirako arian ari gerala gure billeratan.
–Entzun degunez, ba-zan langille oien artean talde berezi bat.
Batzar aurretik ari giñanen artean, ba-zan talde bat praille protestante Prantzi'n: Taize'ko prailleak, alegia. Auek, Erroma'ko Batzarrak alako bide zabalak iriki zituala ikusi zutenean, gure laguntzaile jarri ziran egiteko onetan.
–Ta nolatan egin dezue lan ori?
-Itun Berriko liburu guziak Grezi'ko izkuntzatik artu ta erderatu egin ditugu.
–Ordu asko eraman al-dezue lanbide orretan?
–Goizean-goiz asi ta bazkal-ordurarte irauten zuan gure jardunak
–Ta naikoa asti izan al-dezue?
–Urte osoan lan ederra egin degu alkar-aidea sortzen gure erderalben ori bide zala.
–Ba-omen ziran tartean prakadun batzuek ere.
–Bai, guraso onak eta beren seme-alabak dituztenak gaiñera. Auek ezin izan zuten betarik arkitu billera guzietara etortzeko. Beren Mexiko ta Puerto Rico'ko eginbearrak gureganatzea galazten bai-zieten.
–Ikusten degunez. zuen lan ori luzea izan da
–Lau katolikuok aurrez prestatua gendukan gure erderalbena, ta itzez itz arakatzen genien esaera bakoitza ta itz bakoitzaren adiera. Guziok lagunarte giroan eman ditugu ordu oiek, eta protestante ta katolikuok, oso ederki alkar aditu degu. Ta au gelditu da garbi ikusia: alde bietatik borondate ona dagonean.erreza dala lanean bat egiten.
–Ta asko saldu al-da Testamentu Berri ori?
–Azken urte auetan asko ugaldu da Liburu Santuen egarria. Ipar Ameriketan, esate baterako, azken aldi ontan ogei ta sei bat milloi saldu dira. Brasil'en, amar bat milloi; eta Japoian lau milloitaraiño iritxi dira saldutako liburuak. Oraingo atera-aldian, milloi bat ale zabalduko ditugu.
Aita Felipe'k ba-du esateko pranko. Bera urtero agertu izan da Espaiñia'n urtero egin izan diran Biblia-Astetan. Liburuetan zaillena,.San Pablo'ren eskutitzak izan dira. Batasunerako alkar obeto ezagutzea falta zaigu, bere iritziz. Eta orrela agur egin diogu Aita Felipe'ri, bere lanaren frutu ugaria opa diogula.
Aita Felipe Ondarrabikoa
4

GaiezGizarteaErlijioaEliza katolApaizak
PertsonaiazFELIPE1

Azkenak
Eguneraketa berriak daude