HAIN SERIOAK AL GARA?

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
La gente di questa regione è molto allegra» esan zuen Andrea Navagiero italiarrak XVI. mendean Euskal Herria bisitatu zuenean. XIX. mendean berriz O'Sheak umoristatzat jo zituen euskaldunak Lapurdira egindako bidaian (eta, egia esan, hori zen bere deskripzioaren elementu positibo bakarra). Baina hauek salbuespentzat jo beharko ditugu, gehienetan euskaldunok umorerik ez dugula esaten baita. «Kanpoan tristeak garela pentsatzen dute. Beti negarrez, beti lutoz, beti borrokan ari garela uste dute, barrerik ez dugula inoiz egiten» dio Rafael Castellano idazle eta kazetariak. Baina berak badu motiborik kontrakoa pentsatzeko, urte luzez euskal umorea aztertzeko parada izan baitu. Bere lanaren emaitza dira «Cosas. Anecdotario de Euskal Herria», «Sutondoan» edo «Los vascos también ríen» liburuak. «Ez dugula barrerik egiten? Hemen festa besterik ez dugu-eta! Barre egiteko edozein aitzakia erabiltzen dugu». Eta Deba inguruan egindako asto-jan bateko pasadizoa bota digu adibide moduan. «Asto-jana prestatu, baina astoaren buruarekin zer egin ez zekiten. Halako batean han bildutako batek sano-sano zera bota zuen: ‘Buruarekin zer egingo dugu bada? Arrai-zopa!’. Inolako intentziorik gabe gag bat inprobisatu zuen».

Orduan, zergatik pentsatzen dute (eta dugu, hainbeste errepikatzearen poderioz euskaldunak ere topikoa sinestera iritsi baikara) ez dugula umorerik? Klimak, geografiak, historiak... izan dezakete eraginik. Eta baita hizkuntzak ere. Euskaldun askok erdara ez jakiteak eta kanpotarrek euskara ez ulertzeak, isilak eta serioak garela pentsaraziko zion hainbati. Eta topikoa elikatzen lagunduko zuen seguruenik euskal umorea gutxi landu izanak. Umore landuak literaturarekin du zerikusia. Begira bestela umore ingelesak nolako ospea duen eta nolako literatur tradizioa duen. Gurean guztiz kontrakoa gertatu da, ordea. Gutxi landu izanak ez du esan nahi, hala ere, euskal literaturan umorerik aurki ez daitekeenik; adibideak izan badira eta Anjel Lertxundik «Horrela bizi bagina beti. Euskal umorearen antologia»n bildu zituen duela 10 urte baino gehiago. Rafel Castellanoren hitzetan, «idatzian gutxi landu da euskal umorea, baina ahozkoan tradizioa badago». Bertsolaritza, abestiak, herri antzerkiak, inauteriak... ahozko umoreak hainbat esparru izan du gurean.
Gutxi edo asko, baina tarteka barre egin egiten dugu behintzat. Baina mundu guztian umorea berdina al da? Euskaldunok umore berezia al dugu? «Umore unibertsala badago», dio Castellanok, «Woody Allen da horren adibidea, edo Marx anaiak. Orokorrean juduen umorea unibertsala dela esan dezakegu». Euskal Herrian horren adibide bat aurkituko dugu XII. mendera atzera eginez gero: Benjamin Ben Yonah Tuterako errabinoa. Munduan zehar egindako bidaiaren kontakizuna liburu batean bildu zuen, barrea eragiten duen pasartez beteriko liburua.
Badago beraz mundu guztiak ulertzen duen umore mota bat; salbuespen batekin, «japoniarren umorea ez baitu beste inork ulertzen» Rafael Castellanoren esanetan. Baina egia da, era berean, herri batetik bestera umoreak bere berezitasunak dituela. «Frantsesen umorea, esaterako, nahiko eskatologikoa da, aleman eta katalanena bezala. Espainiarrek aldiz italiarren antza handiagoa dute horretan, umore alaia dute, nahiko neorealista». Eta euskaldunok? «Euskaldunok umore beltza dugu».
Rafel Castellanoren ustez, gure umorea zelta da. Irlandarrek eta euskaldunek gauza berdintsuez barre egiten omen dugu. «Taberna eta eliza oso presente daude gure umorean. Eta umore zeltan bezala gag-ak garrantzia handia du eta ez gara oso sutilak. Oso zinematografikoa da gure umorea».
Euskal Herriaren barruan ere ñabardurak daudela dio Debako kazetariak: «Kostaldekoen umorea zabalagoa izan da, mundu gehiago ezagutu baitute, eta baserritarrena mugatuagoa. Itsasoak nolabait leundu egin du kostakoen umorea. Nafarren umorea, aldiz, gogorragoa da, gordinagoa. Eta Iparraldean ‘europarragoak’ dira, sutilagoak».
Lehenago barre egitea osasuntsua dela ikusi dugu. Orain, esanak esan, euskaldunak dioten bezain triste eta serioak ez garela badakigu. Kopetilun jarraitzeko aitzakiarik ez dugu, beraz. Agian barre egiteko arrazoiak beharko ditugu... Irribarre txiki bat bederen eragingo duelakoan, horra XIX mendean Lapurdiko Getarian gertatu omen zen pasadizoa: serora gazte batek maitasuna zer zen erakusten zion gizonarekin ezkonduko zela esan zuen, eta apaizak hautagai bezala eskaini zuen bere burua. Egin beharrekoak eginda, serorak mespretxuz so egin zion hautagai-apaizari. «Hau al da maitasuna? Larunbatero sakristauarekin egiten dudana da-eta!»

Euskara eztandarra eta barre estandarra
Aspaldikoak dira irriaren aurka Axularrek "Gero" liburuan izkiriatutakoak: "...hortzak hirriturik, bethi irriz egoitean (...), da halaber ezagun eta ageri han dela ergelkeria franko, eta adimendua eskas." (...) "Eztiago, eta gozoago dira orazinotan, eta othoitzetan daudezinen nigarrak, komedietan, dantzetan, eta munduko plazeretan dabiltzanen irriak baino".

Ez zuen oso gustuko barrea Axularrek, eta berak bezala, euskal literatura eta kultura landu duten idazle eta pertsona askok.
Baina Etxeparetik hasita, badugu, umore herrikoiaren oihartzunak euskal literaturaren orrietara eraman dituzten idazleak, koblakariak, bertsolariak eta abar. Nekazal girotan sortu eta garatutako ahozko umorearen isla dira gehienetan pasarte idatzi horiek: pasadizoak, ipuinak, bertsoak, abestiak, herri antzerkiak... Gure herrian bidaiari ibili eta bertako umorearen berri eman dutenak ere badira batzuk. Horien artean, espainiarren aldean euskaldunak askoz ere alegeragoak ginela aipatzen zuen Andrea Navagiero (1438-1520) italiarra.
Umore landuan ordea, oso eskas gabiltza euskaldunok auzo hizkuntza indartsuen aldean. Guk ez dugu ez Kixoterik, ez Pantagruelik, ez Gulliverrik. Andu Lertxundik bere "Euskal umorearen antologia"n bildutako testuek garbi adierazten digute, gure ondarea ez dela askok dioten bezain eskasa, baina aldi berean, umore modernoaren eraikina altxatzeko, nahikoa material gutxi dugula eta beraz, material berriez osatu beharra daukagula.
Euskarazko umoreak, euskararen eta euskal kulturaren ibilbide bera eraman du eta darama: hizkuntzarik gabe ez baitago umorerik eta umorerik gabe ez baitago hizkuntzarik.
Batez ere nekazal girokoa, ahozkoa (eta beraz dialektala) zen umore batetik, ikus-entzunezko eta idatzizko umore nazionalera egiten ari gara jauzi. Irratia, telebista, antzokiak, liburuak, prentsa... Esparru horietan guztietan ari da garatzen euskarazko umorea.
Eta eskuartean dugun euskara estandarra ez zaigu oraindik aski, "euskara eztandarra" behar dugu.
Eta hizkuntzaren kalitateaz eta adierazkortasunaz horrenbeste hitz egin eta idazten den garaiotan, egin dezagun kontu, hizkuntzaren bizi indarraren adierazlerik argienetako bat, "kaleak" txisteak, pasadizoak, esamoldeak edo exajerazioak euskaraz asmatu, sortu eta zabaltzeko duen ahalmena dela.
Antton Olariaga maisuak ekin zion gure artean hitzekin eta hizkuntzarekin jolas egitearen bide honi. Geroztik, ekarpen garrantzitsuak eta aberatsak ditugu euskal kulturaren esparru guztietan.
Gure erronka nagusia, beste kultura eta gizarte guztietako hizkuntza biziekin gertatzen den legez, kaleak euskarazko umorea sortzea da: txisteak, hitz jokoak, lokuzioak, koplak... Jauzia emateko garaia da: hizkuntzak berak egin behar du eztanda, barre estandarrak lortze aldera


Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Eguneraketa berriak daude