BARREA: GIZAKIAREN ARMA ERAGINKORRENA

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
George W. Bush Estatu Batuetako eskola batera joan da bisitan. Ikasgela batean sartu da, beti bezala bere bizkarzainak alde banatan dituela. Orduan, Amerikaren inguruan, amerikar izatearen urguiluaren inguruan eta abarren inguruan bere diskurtsoa botatzen hasi da. Amaitu eta galdera hau bota die haurrei:

-Inork zalantzarik ba al du?
Ikasgelaren atzealdean haur batek eskua jaso eta horrela esan dio:
-Nik! Kaixo, Jimmy naiz eta hiru galdera egin nahi nizkizuke:
1. Zergatik faltsifikatu zenituen hauteskundeak?
2. Zergatik ez zenuen ebitatu Irailak 11koa?
3. Zergatik saiatzen ari zara Iraken kontrako gerra probokatzen?
Une horretan jolas garaiko txirrinak jo eta denak kanpora doaz. Jolas garaitik itzuli eta Bushek hitza hartu du berriro:
-Ongi da. Inork beste zalantzarik ba al du?
-Nik! Kaixo, Tommy naiz eta bost galdera egin nahi nizkizuke:
1. Zergatik faltsifikatu zenituen hauteskundeak?
2. Zergatik ez zenuen ebitatu Irailak 11koa?
3. Zergatik saiatzen ari zara Iraken kontrako gerra probokatzen?
4. Zergatik jo du txirrinak 20 minutu lehenago?
5. Non dago Jimmy?

Internet bidez lagun batek bidalitako txiste honi esker, agian, bateren bat barre-algaraka hasiko zen. Alegia, poz bizia eta bat-batekoa adierazteko aurpegiko muskuluak modu berezian mugituko zituen, horrekin batera hasperen zaratatsuak eginez (entziklopediak hori dio behintzat). Eta aurpegiko muskuluez gain, sabeleko muskuluak, diafragma eta barruan ditugun beste hainbat gauza ere mugituko zitzaizkion. Ekintza hori egiteko agindua bere garunetik etorriko zitzaion, zehazki garuneko ezker-goiko aurreko zirkunboluzioan kokaturik dagoen bi cm2-ko gune batetik (Kaliforniako Unibertsitateko ikerle talde batek hori deskubritu du behintzat).
Barre egitean ondo sentituko zen gainera, hurrengo orrialdeetan azalduko ditugun barrearen efektu onuragarriek eraginda. Eta beharbada hobeto sentituko da, egin berri duen hori gaitasun esklusiboa dela jakitean. Gizakia baita munduko espezie guztien artean irribarre eta barre egiteko ahalmena duen espezie bakarra.
Egia da hienak barre egiten dutela esan ohi dela. Animalia hauek egiten dutenak, itxuraz gizakien barrearen antza du, baina ez du zerikusirik poza sentitzearekin, krokodiloen malkoek nahigabearekin zerikusirik ez duten bezala. Gainera hiena gaixoek daramaten bizimodua kontuan hartuta, ez dirudi barre egiteko arrazoi gehiegirik dutenik.
Egia da, era berean, Tarzanen filmetan Txita txinpantzea behin eta berriro ikusten dugula barrez, itxura batean behintzat. Txitari hainbatetan ikusi diogun keinu hori, gure lehengusu txinpantzeek naturalki egiten dute. Ez, ordea, poz adierazpen modura. Barrea dirudien keinuaren bitartez, indartsuago diren beste txinpantzeekiko errespetua eta beldurra adierazten dute. Itxuraz antzekoak diren bi keinu hauen artean harremanak aztertzen saiatu da hainbat etologo. Agian, lehen gizakiek barre edo irribarrearen antzeko keinua errespetuz egingo zuten eta errespetu hori denborarekin poz bihurtuko zen... Baina oraingoz ez dira ausartzen baieztapenik egitera.
Baieztatu dezakeguna da, beraz, barrea gizakion gaitasun esklusiboa dela. Eta ariketa osasungarria dela. Eta euskaldunok esaten dutena baino sarriago praktikatzen dugula

(IRRI)BARREAZ

«Giza arrazak arma benetan eraginkor bat du: barrea».
Mark Twain

«Irribarre egin ezazu, irribarre triste bat bada ere, irribarre tristea baino tristeagoa baita irribarre egiten ez jakitearen tristezia».
Anonimoa
«Barre egitea askatasunaren benetako seinalea da».
René Claire
«Irribarrea benetako bizindarra da, aldaezina mugitzeko gai den indar bakarra».
Orison M. Marden
«Barre egiteko ausardia duena besteen gainetik dago, hiltzeko ausardia duena bezala»
Giacomo Leopardi
«Edertasuna boterea da; irribarrea, haren ezpata».
Charles Reade
«Guztiaz barre egiten saiatzen naiz, negar egitera mugatzeko beldurragatik».
Pierre-Augustin Caron de Beaumarchais
«Gizaki bat bere barre egiteko moduagatik ezagutzen da».
Fiodor Dostoievski
«Inoiz bihotzez eta benetan barre egin duenak ezin du erremediorik gabeko pertsona gaiztoa izan».
Thomas Carlyle
«Egunik alferrikakoena barrerik ez den eguna da».
Nicholas de Chamfort

«Gizakiak hain modu ikaragarrian sufritzen du munduan, ezen barrea asmatzera behartuta egon baita».
Friedrich Nietzsche
«Barrea bizitzaren perfumea da herri zibilizatu batean».
Aldo Palazzeschi
«Irribarre batek asko esan nahi du. Hartzailea aberasten du emailea pobretu gabe. Segundo bat irauten du, baina bere oroimena, batzuetan, ez da inoiz ezabatzen».
Anonimoa
«Negua giza aurpegitik uxatzen duen eguzkia da barrea».
Victor Hugo
«Ez dago ezer hain seriorik, irribarre batez esan ez daitekeenik».
Alejandro Casona
«Barreak haserreak baino zentzuzkoago mantentzen gaitu».
Pedro Marcos Gaston, Levisko Dukea
«Barre egitea deformazioa eragiten duen eta soinu ez artikulatuekin batera datorren barruko konbultsioa da. Kutsakorra da eta, intermitentea izanda ere, sendaezina».
Ambrose Gwinnett Bierce
«Munduan ez da ezer aldatu, irribarrea izan ezik».
David Blunkett
«Errazagoa da nahi den hori irribarrearekin lortzea, ezpataren puntarekin baino».
William Shakespeare

«Negar egitea erraza da: barre egitea zaila».
Oriana Fallaci
«Barrea gure nagusitasunetik jaiotzen den loria besterik ez da».
Thomas Hobbes
«Zientzia ez zait interesatzen. Niretzat preziatuak diren gauzak, ametsa, zoria, barrea, sentimendua eta kontraesana, ez ditu kontuan hartzen».
Luis Buñuel
«Umore sublimea gizakiak bere burua serio hartzeari uko egiten dionean hasten da»
Hermann Hesse
«Beste irribarre batek eragiten du ia beti irribarrea».
Anonimoa
«Haurrak irribarrearengatik ezagutzen du ama».
Leon Tolstoi
«Barre egiten den bitartean seriotasunerako denbora beti dagoela pentsatzen da».
François-René de Chateaubriand
«Irribarre egiten dugun bakoitzean mundu guztiak egiten digu irribarre».
Joe Goodwin eta Larry Shay
«Geure buruaz barre egiten dugun lehen aldian iristen gara benetako heldutasunera».
Ethel Barrimore

«Barre eta amets egitea dira hobeto bizitzeko sekretua».
onimoa
«Irribarre zabal bat jigante aurpegi eder bat da».
Charles Baudelaire

«Inoiz barrerik egin ez duena ez da pertsona serioa».
Friedrich Von Hardenberg
«Ez dago garaiz kanpoko barrea baino gauza garaiz kanpokoagorik».
Catulo

«Barre egiteko ausardia duena munduko nagusia da».
Gesualdo Bufalino
«Egin ezazu irribarre... bihar okerrago izango da eta».
Arthur Bloch


Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Eguneraketa berriak daude