TERMOMETROA


2003ko urtarrilaren 26an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

DENA PREST OTE ZEGOEN?


Espainiako Auzitegi Konstituzionalak legez kanpo utzi ditu Eusko Jaurlaritzaren 2002ko aurrekontuak. Alde batetik, jadanik berdintsu da, 2002a eta aurrekontuak iragana direlako; baina bestetik, erabakiak garbi agertzen du Espainiako botere desberdinak elkarlanean noraino iritsi daitezkeen euskal auzia korapilatze bidean. Oraingo idatziak eta esanak guztiz desberdinak lirateke Jaime Mayor Oreja iragan hilaren 27an berandu iritsi ez balitz eta jadanik Eusko Jaurlaritza 2002ko aurrekontu luzatuekin arituko balitz. Bestetik, 2002koa gisako egoera korapilotsuak ez dira sarri ematen, baina hurrengorako argi geratu da zer ezingo den egin.


DEPARTAMENDUAREN ALDEKO KANPAINA BERRIA


PARISEK jakinarazi du jada, espero zen bezala, ez duela Euskal Departamendurik sortuko, nahiz eta Iparraldeko alderdi eta elkarte gehienak horrek aldekoak diren, otsailean hastear den kanpainak berriz erakutsiko duen legez. Batzuek, aldiz, jadanik argi esan dute ez duela merezi kanpaina eta halakoetan aritzea, ez dagoela ezer egiterik. Ordainetan, Paris euskal nortasun kontuez hitz egiteko prest agertu da. Kanpaina berriak, oro har dakiguna berresteaz gain, departamenduaren aldarrikapen kontuetan atzean nortzuk geratzen diren agertuko du.


MARCOS ETA ETA


GUTUN trukaketa gogorra izan da EZLNko Marcos komandanteordea eta ETAren artean. Euskal Herrian inork ez zuen pentsatu Marcosek Baltasar Garzoni egindako eskaintza bete zitekeenik eta, gainera, askok pentsatu izan du Marcosek esandakoekin Euskal Herriko gatazka egoera zerbait gehiago hedatzen dela. Batasunak emandako erantzunean ere hori irakur zitekeen. Besteak beste, ETAk bestelako erantzuna eman zion, nagusiki berean kabitu dadila eskatuz Marcosi. Honek erantzun dio halako proposamenik egiteko ez duela ETAren baimenik behar eta, besteak beste, ETAren jarduera armatuari oso kritika gogorra egiten zion. 'Gara' egunkariak, bestetik, ETArekin egindako elkarrizketa labur bat eman zuen argitara urtarrilaren 15ean. Elkarrizketaren argazkia zen deigarria oraingoan, ikurrinaren ondoan Nafarroako bandera zegoelako.


TABAKOAREN AURKAKO GERRA


2007RAKO, teorian behintzat, ezingo ei da erre eraikuntza publikoetan, garraioan eta lantokietan. Goiz dirudi lau urteko epea, baina joera hori dela dirudi. Hala ere, eta orain arte Espainian egindako azterketen arabera, tabakoa murrizteko hartutako neurriak ez dira betetzen neurri handi batean, nagusiki erretzaileek ez dituztelako betetzen eta ez erretzaileak betetzea eskatzen ez duelako. Joera, dena den, toki askotan ez erretzea da eta debekatutako tokietan agindutakoa denborarekin betetzea.


OTANO AUZIA ABIAN DA


JAVIER OTANO eta Gabriel Urralburu Nafarroako Gobernuko lehendakari ohiak epailearen aurrean dira azkenean, auziaren instrukzioa ia zazpi urtez luzatu ondoren. Urralburu eta Aragoni eroskeria delitua leporatzen zaie eta beste sei laguni, tartean aipatutakoen emazteak eta Antonio Aragon Herrilan kontseilari ohia, eroskeria estaltzea.


LAU ERREFUXIATU BEREN HERRIETARA BUELTATU DIRA


ANGEL Alcalde, Santi Iparragirre, Kandido Ostolaza eta Isa Ariztimuño euskal errefuxiatuak euren herrietara itzuli dira atzerrian urte luzeak eman ondoren. Donostian Bai Euskal Herriari ekimenak hilaren 11n antolatutako ekitaldi batean beste errefuxiatu talde batekin iragarri zuten itzulera.


GERNIKA DEIALDIA


SARA, Gasteiz, Amaiur, Hernani, La Arboleda eta Mitikilen Gernikako arbolaren kimuak landatu dituzte Gernikako Deialdia ekimenak bultzatutako ekitaldietan. Historian zehar izandako gertakizun odoltsu desberdinengatik hautatu zituzten lekuak, gaur egun sufrimendu egoerak jarraitzen duela gogoratuz eta, batez ere, aurrera begira erresistentzia jarrerarekin jarraituko dutela iragarriz.


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude