BAHEA


2003ko urtarrilaren 19an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
- Gora Euskal Herria lelopean iragan urriaren 5ean egindako manifestazioa Ertzaintzak indarrez galarazi zuenean egin zen ezagun Oier Gorosabel, ertzainak eta jendetzaren aurrean beste bi lagunekin batera biluztu zenean. Kolpatua eta atxilotua izateaz gain, hiru aste egin zituen espetxean. Urtarrileko ‘Elkarri’ aldizkarian egindako elkarrizketan esandakoa da honakoa: «Ezker Abertzalekoa ez den pertsona bati hau egiteko gauza baldin badira, zer ez diote eginen Ezker Abertzalekoa den bati. Zer egingo diote pertsona bati bere pekatua Gestoras Pro-Amnistiakoa izatea baldin bada? Gu kartzelan sartu gintuztenean jendea zur eta lur gelditu zen. Jendeak jakin bazekien publikoki ETAren aurka agertu izan garela sarri».
- Jose Mari Esparza Txalapartako editoreak Xabier Arzalluzi ‘Gara’n: «Tortura, ondo dakizu, gizakume izatearen mailarik makurrena da. Ez gerra, ezta heriotza biolentoa ere, ez zaizkio konparagarri. Eta funtzionario torturatzailea baino okerragoa da hura xaxatu, diruz lagundu eta estaltzen duena».


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!