Termometroa


2003ko urtarrilaren 12an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

MENDEKUA ETA ZIGORRA

Alderdi Popularrak aurrera atera duen Espainiako Kode Penalaren erreformarekin, etakideek edota euskal auziarekin zerikusirik dutelako Espainiako epaitegiek zigortuko dituzten herritarrek 40 urtera arteko kartzela zigorra jasoko dute. Erreformak, teorian, beste erabateko delituak ere ukitzen ditu, baina errealitatean etakideei zuzendua dago. PP eta PSE-EEk ezik, euskal gizarteko gainerako alderdi politiko gehienak neurriaren aurka agertu dira, nagusiki erreforma zigor gisa planteatzen delako, bergizarteratzearen aurkakoa delako eta ezer konpontzera baino, egoeraren korapilatzea ekarriko duelako. Bistan da orain arteko neurri errepresiboek ez dutela arazoa konpondu.


IBARRETXEREN PLANA ETA MAIATZEKO HAUTESKUNDEAK

EZ da zalantzarik 2003ko aurreikuspen politikoetan Juan Jose Ibarretxe lehendakariak bultzatutako proposamena eta maiatzeko udal eta foru hauteskundeak izango direla puntu garrantzitsuenetakoak. Eta lotuta daude biak, hauteskundeetan gertatzen denak modu gogorrean baldintzatuko duelako proposamenaren bilakaera. Ez hori bakarrik, jakina, proposamenaren une gorena erreferenduma da eta jadanik Xabier Arzalluzek esan du ETAren jarduera armatuak jarraitzen badu, erreferenduma atzeratu beharko dela, Ibarretxek erreferenduma bake giroan egin nahi duelako.


BATASUNAREN AURKAKO EPAIKETAREN HASIERA

HASTEAR da Batasuna ilegalizatu ala ez erabakiko duen epaiketa eta oraingoz behintzat Batasuna legez kanpo geratzeko aukera da gehien nabarmentzen dena. Azken urteetan izan dira ezuztekoak Espainiako epaitegietan eta ezin da ezer baztertu, baina euskal klase politikoan eta iritzi publikoan oso sustraitua dago Alderdien Legea Batasuna legez kanpo uzteko egin zela eta, beraz, epaiketatik ere hori ondorioztatuko dela. Ikusi beharko da zein abiadurarekin bilakatzen den epaiketa, baina apirilerako-edo epaiketa kalean izan daitekeela aurreikusten da.


EUSKARAZ IKASTEN DUTENEN PUNTUAKETA HOBEAGOA

NAFARROAN euskaraz ikasten duten ikasleek puntuaketa hobeagoa lortzen dute beren ikasketetan, hori da Victoria Lumbreras iruindarrak egin duen tesi doktoralean ateratzen den ondorioetako bat. Euskaraz ikasi daitekeen hezkuntza maila guztietan ematen den fenomenoa da, eta Lumbrerasen iritziz hezkuntz arrazoiez gain «seguruenik pentsatu beharko litzateke, halaber, familia eta soziologia arrazoietan». Lumbrerasek Deustuko Unibertsitatean lortu zuen Psikologia Lizentziatura eta bertan egin zuen Hezkuntza berezituaren masterra. NUPeko bi irakasle izan ditu lanaren zuzendaritzan eta EHUko Alfredo Goñi katedraduna buru zuen epaimahaiak onartu dio lana cum laudem kalifikazioarekin.


ANACLETO ORTUETAREN FIGURA BERRESKURATU NAHIAN

NABARRALDE elkarteak eta Pamiela argitaletxeak «Navarra. Estado Político de Vasconia» liburua plazaratu dute. Bertan, Anacleto Ortueta bilbotarrak XX. mendeko 30eko hamarkadan idatzitakoen lana biltzen da. Ortueta 1877an jaio zen Bilbon, EAJko kidea izan zen, Euzkadiko gerentea eta geroago ANVko sortzaileetakoa. Ortueta Arturo Kanpionen jarraitzailea izan zen eta Nafarroako Erresumak Euskal Herriaren gauzatze politiko-instituzionalean izan beharreko garrantzia azpimarratu zuen, eta horregatik zabaldu nahi dituzte bere ideiak liburua argitara eman dutenek. Tomas Urzainki historialariak aurkezpenean esan zuenez, «Ortuetarentzat Nafarroa da euskaldunen Estatua eta egungo probintziak konkistatzaileek eragindako zatiketaren fruitu dira».


FUEL-OLIOA EPAITEGIETAN

EGON daitezkeen erantzukizun penalak argitu nahian, Landetako hondartzetara heldutako Prestigeren lehen fuel-olio orbanen laginak epaileen eskuetan jarri dira. Erantzukizun penaletan oso urruti ezingo dela joan pentsatzen da, baina erantzukizun zibiletan agian izan liteke kalte ordainik eta kaltetutako desberdinak prestatzen ari dira.


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude