PORTUGAL MINA


2003ko urtarrilaren 12an
Abendua eta martxoa artean loratzen den Portugal txilarrarena (Erica lusitanica), txilarretan txilarrena, ederrena, alegia, izan ohi da urteko lehen loraldia. Eraldatutako ezponda eta toki hezeetako lur azidoetan topatuko duzu lore zurizten mototsa erakutsiz, tente. Aurten inoiz baino lehenago loratu eta urteko azken loraldia izango litzateke berea, baldin eta kuadrilakide duen mimosa (Acacia dealbata) soineko horiz-horienez neguko antzoki arrea ustekabean poztu asmoz loratu ez balitz. Urte amaia-hasiera berezia aurtengo hau ere itsaso beltzaren ertzeko zirrinda honetan: lore artean igaro behar gonbitolarriaren mugako zelebrazio egun hauek.

Tasmania eta Australiatik ekarritako mimosak, lauzpabost urtetik behin eguberrietan loratzen denero, Portugal dakarkit gogora; garai batean berak kolonizaturiko tropikoei gerora bera kolonizatzen utzi dielako... erlijioak sustatutako aberastasun materialaren ordez adimenarenaren eta intelektoarenaren adierazle. Geurean laharrak edo sasi-arkaziak bezalaxe ahal dituen lur sail guztiak kolonizatzen ditu mimosak Portugalen eta bailaraka negua horiz jazten du


Eguneraketa berriak daude