Hitz Bitan


2003ko urtarrilaren 12an
- Mikel Urdangarinek «Entzun!» aldizkarian adierazitakoa da honakoa: «Artista batentzat inportantea da entzuna izatea, baina inportanteena da norberak arrazoiak bilatzea horretan segitzeko, barruko arrazoiak. Ezin dena da beste zerbaiten arabera honetan lan egin».
- Iñaki Garitaonaindia «Gari»k «Euskaldunon Egunkaria»n: «Artista batek berak nahi duena egiten du, eta hor inork ezin du esan bat euskalduna dela, bestea erdalduna eta hura kanpotarra. Adieraztea da garrantzitsuena».
- Unai Elorriaga honela mintzo zen «Hermes» aldizkarian: «Egiaztatu dut gizartean indar gehiegi ematen zaiola literaturari. Iruditzen zait garrantzi gehiegi ematen zaiola idazleari. Gaur egun literatura denborapasa bat da, aisialdian egiten den zerbait (...)».
- Jon San Sebastianen aburuz, «Euskal Herrian komikilari asko dago, eta maila handikoak, marrazki nahiz ideia aberatsekoak». Hitzok «Euskaldunon Egunkaria»k jaso zituen.
- Jon Kortazarrek egunkari berean eginiko adierazpenak dira hauek: «Sariak kanonizaziorako bidea direla konturatu dira idazleak».


Eguneraketa berriak daude