HESTEETAKO TRANSPLANTEA


2003ko urtarrilaren 12an
Espainian Ramon y Cajal ospitaleko eta La Paz haur-ospitaleko talde banak heste transplantea egin zioten paziente heldu bati aurrenekoz. Eta susperraldia ezin hobeto joan denez, hilabete pare bat iragan ondoren, pazienteari alta edo senda agiria eman zioten medikuek.

Emilio Vicente doktoreak, Ramon y Cajal ospitalean Gibel eta Hesteetako Transplante Unitateko arduradunak, prentsaren aurrean adierazi zuenez, gisa honetako operazioak 1941. urtean hasi ziren egiten. Baina azken urteotan immunologiaren alorrean egindako aurrerapenei esker, eta teknika kirurgikoetan medikuek lortutako aurrerapausoak baliatuz, orain oso urte gutxi amets hutsa zirudiena errealitate bilakatu da, gaixoen bizi iraupena asko hobetu dela aprobetxatuz.
Orain arte 140 besterik ez dira izan mundu osoan zehar paziente helduen artean egindako hesteetako transplanteak, eta arrazoiak asko eta oso diferenteak izan daitezkeen arren, gaixotasun jakin bat, hesteetako poliposi anizkoitza esaten zaiona, izaten da horietako usuena. Espainian egin berri den transplantearen arrazoia ere sortzetiko gaitz hori bera izan zen, mesenterioaren sustraian garatzen den tumore desmoidea; normalean haurtzaroan agertzen da egoera hori, eta oso kasu gutxitan irauten du egoera sorrean helduaroraino. Horrexegatik da hain arraroa transplanteak paziente helduetan egitea, normalean adin pediatrikoan gertatzen direlako


Eguneraketa berriak daude