BATERA


2002ko abenduaren 15an
Sinatutako mezua igorri digute Frantziako Clairvauxen preso dauzkaten Jakes, Daniel, Fermin eta Filipek. Donibane Lohizuneko Askatasunak eta Urruñako Lagunduk elkarrekin antolatutako bazkaria aitzaki, xumeki eta zuzenki: "Ez da hau mila kalapitatan aritzeko mementoa, mila ekintza bateratuetan elkartzekoa baizik". Edo horrelako zerbait. Berrogeita hamarren batek parte hartu genuen. Ez zen prentsa bertaratu, espektakulo mediatikoak bestelako gaiak behar baititu bere merkatua asetzeko. Donostiako manifa nazionalarekin alderatuta, milatik bat eta erdi-edo. Bertako bi herrien biztanleria oinarritzat hartuta ordea, Donostiakoa bezain arrakastatsua izan denik ezin uka. Halere, Donostiakoan ez bezala, gurean porrotaren mikatzak aldarazi zituen janarien zaporeak. Izan ere, bilkura txikien freskotasunarenak jada ez gaitu asebetetzen eta erraldoikeriaren zepoak harrapatuta gauzka. Hogei bat lagun gehiagok berdinduko gintuen noski, baina haiek, onenean Donostiakoetan lukete elikagai egokia picnica maite dutenen antzera. Biak dira beharrezkoak gorputzaldia orekaturik mantentzeko. Eta presoek, identifika dezaketen freskoa bero estimatzen dutelakoan nago. Urruñakoak du bidea erakutsi, lau lagunek Clairvauxetik adierazi bezala: askatasuna eta laguntza batera


Eguneraketa berriak daude