Gil Ostoaga. Estatu espainolaren Prestigearen biktima. Bere sototan metatutako pozoi beltza hedabideen janari, gainera bota dizute aholarriz okadan. Legazpiraino jaurtikia, ito egin zaituzte bertan marea pozoitsuan, igeri egiteko astirik eman gabe. Zure Legazpia etxeko poetaren uhinik gabeko hilhondartza bilakatuz, ez dizute kairik xumeena ere utzi, dozena urtetik gorako ausentzia bortxatuak zurea zenuen portua ezin aurkituz zenbiltzala. Arraunik gabeko txintxorroan utzi zintuzten itsas handiaren menpeko, etsaiaren Prestige alimaliak zure naufragioa gauzatzeko pronto zeukatela eta zure kontra propio libratutako ur beltz gogortuetan zu oinazez itotzeko. Horrela egin zintuzten bakartu eta bakarrik joan zara gorreriak jota gauzkaten hondartzetatik, guk, oihu egin bazenigun ere aditu gabean. Estatu Prestigearen soldatapekoek ez dituzte beren eskuak belztu pozoia libratzean, eta erabilitako eskularruak zu errausteaz bat zuritu dituzte eta hauts bilakatuz desagerrarazi. Ofizioa menderatzen dute lehen ez bezala. Ez dute arrastorik utzi. Ez Correosen ez Telefonican