LORE JANA


2002ko abenduaren 8an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Aisia nagusitzen ari den geurea bezalako gizarte ekonomikoki garatuetan berrikuntzen eskaintza etengabea da. Gehienak, hala ere, zaharrak berri. Loreak jatea azken puntako nobedade gisa aurkezten duen artikulu bat irakurri berria dut. Milaka urtetan gastronomoek ederki ustiatu dituzte landareen azal, zuztar, erreserba, hosto eta, nola ez, loreak. Adibide gisa bi: azafraia (Crocus sativus), lorearen estigma ñimiño lehorrak, eta arrosa (Rosa sp.), zeinaren petaloen ura mediterraneo ekialdeko kulturatan izugarri preziatua den.

Sukaldezalea bazara loreak erabiltzearen arte zahar hau gaurkotzen saiatzeko asmorik baduzu kontuan har itzazu ondorengo hauek: landareak ezagutu -adibidez pozoitsuak diren loreak ere badira-, loradendetako loreak ez erabili -zein produktu kimikorekin tratatuak izan diren nork daki?-, goizeko ihintzetan bildutako loreak dira onenak, apopilo izan ditzakeen intsektuak uxatzeko astindu, zaporea eta usainari eusteko toki fresko eta ilunean mantendu eta azken mementoan gehitu jakiei. Trikimailutxo bat: lore askok duten mikatz-punttua kentzeko segundo batzuez ur gazitan eduki


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...