ROLDAN


2002ko abenduaren 01an
Luis. Ospe handiko presoa, beste anitzen artean PSOEko usteletan handienetarikoa. Hirugarren gradua eman behar omen diote, horrela berarentzat kartzela hostal, urrikako ostatu. Bere alderdikideek ez dute begi onez ikusi epailearen erabakia, eta PSOEk bere desadostasuna argi adierazi du. Beraz, ez zuen lagun askorik egin etxean ere. Alderdiaren finantziazioa baino berea egitearen ordaina. Alta, bere alderdikide batzuek ez bezala, ez zuen jakin eramandakoa partikatzen. Ez diote omenaldirik eginen, nahiz eta ezkutuan hasiko zaizkion hurbiltzen gu mutilkozkorretan bataioetara haurraren aita pontekoarengana biltzen ginen erara. Eguna lanean igaroko omen du, eta PPren eskariz salarioa bahituko omen diote. Bego. Bere kartzelaldiarena urteko milioi eurotik gorako kostoa suposatu duen batentzat ez dirudi asko, xahutu eta gorde dirutzen pitxar bat aski bailuke enplegatuko duena bere ondorengo hiru belaunaldiak barne erosteko ere. Baina honek ez du Gil Ostoaga baten arrakasta bildu. Ezta bera libratu duen epaileak Ruth Alonsorena ere. Klaseak egon, badaudela. Presoetan eta epailetan. Txirritaren garaian bezalaxe orain


Eguneraketa berriak daude