Javier Caño


2002ko abenduaren 01ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Javier Cañok Ibarretxeren proposamenaz duen iritzia eman digu hasteko: «Lehenbizi, oso inportantea da hau ulertzea: gobernu baten proposamena berau sostengatzen duten alderdien ideologia baino mugatuagoa da. Boterean dagoenean, alderdi batek bere helburuen maila jaisten du, ez ideologikoki defizit bat edo desbideratze bat jasaten duelako, gizarte bat gidatzen ari delako baizik. Gobernu honek aurrean duen errealitate soziala eta egunetik egunera gainditu behar dituen erronkak kontuan harturik, Ibarretxek eman duen urratsa zinez oso urrats handia da».

Ibarretxeren planak itunaren printzipioarekin apurtzen duela esan zigun orriotan Javier Elzo soziologoak.
Ez dut uste itunaren printzipioarekin apurtzen duenik. Nik Ibarretxeren planari plan-puzzlea deituko nioke. Planak oraingoz lau pieza nagusi besterik ez ditu agertzen, eta puzzle diot, haien arteko artikulazio ezagunik ez delako. Gobernuak plan hau urte baterako diseinatu du, eta bidea egin ahala, proiektu bat artikulatzen joango da. Lau pieza horiek lege forma batean gauzatu beharko ditu, baina oraindik ez gara fase horretara iritsi.

Lege delako hori egingo balitz Estatu espainiarrarekin akordio batera iritsi ezean, lege berau berresteko Eusko Legebiltzarraren gehiengoa nahikoa litekeela dio Ibarretxeren planak. Bide horretan puntu ilun asko ageri dira nonbait.
Eusko Legebiltzarraren erabakiaren menpe izango dela esatea, Gernikako Estatutuaren 46. artikuluaren bigarren bidea esploratzea dela esatea da. Prozeduraren gakoetako bat hori da. Eusko Legebiltzarraren erabakia ez da sekula Gorteetan lege organiko gisa onartuko. Hipotesi honen arabera, 46. artikuluaren barnean segitu beharreko planteamenduak talka egiten du Legebiltzarrean emango den onarpenarekin. Alabaina, jauzi handiena erabakia erreferendumera eramatea da. Puntu ilun asko dago, jakina, hasteko plana ez dagoelako oraindik artikulatua. Gauza normala da hala ere, ideia gizarteratzen ari da, ideiaren oihartzunaren arabera hemendik edo handik joko du Ibarretxek.

Planaren kontraesanak aipatzen dira halaber. Batzuen ustez, gaur egun jatorrizko subiranotasunaz hitz egiteak ez du zentzurik.
Nik, berriz, zentzuzkoa ikusten dut. Gure autogobernuaren bidean bi argudio baldin ditugu -bestea autodeterminazioaren eskubidea da- zergatik baztertu jatorrizko subiranotasunaren argudioa, biek autogobernuaren norabidean bultzatzen bagaituzte? Ibarretxeren planean jatorrizko subiranotasuna aipatzen da, proposamen honen funtsa eta oinarria Gernikako Estatututik eratorriak dira, eskubide historikoetatik datoz, determinazio librea ebazten duten eskubide zibil eta sozialak dira. Euskal Herria herria da, eta horregatik autodeterminatzeko eskubidea dauka. Gainera, bide horretan barrena ez gara subiranotasunaz ari, erabakitzeko askatasunaz baizik.

Zuk nola ulertzen dituzu eskubide historikoak?
Ni eskubide historikoez ari naizenean, subiranotasun moduko bat ematen diguten eskubideez ari naiz, eskubide horiek ez datoz Espainiako Konstituzioaren eta Gernikako Estatutuaren bidetik. Gure eskubide batzuk Konstituzio honen aurrekoak dira. Eskubide hauen bidez, beste herri batzuekiko harremanak guk geuk ezartzea planteatzen da. Edonola ere, Ibarretxeren planak harreman hauek estatu anitzaren testuinguruan ezartzeko asmoa agertzen du. Kosubiranotasunaren printzipio honen arabera, euskaldunok beste herriekiko harremanak guk geuk diktatzen ahal ditugula dio. Nik honi subiranotasuna deitzen diot eta ez independentea izatea, ezberdina baita. Subirano izatea nork bere ekimenen azken erabakia izatea da, aukera hori baldin badugu, herriak berresten duen unetik erabili ahal izango dugu.

Eskubide horiek ulertzeko era asko da, antza.
Askok historian indarrean izan ziren eskuduntzak bezala ulertzen dituzte. Nik, berriz, eskubide historiko horiek ebolutiboak eta aldakorrak bezala ulertzen ditut. Niretzat oinarrizko hiru izendapen komun daude: lehenak ‘izate’ juridiko propio baten ezagutza adierazten du. Hots, jatorrizko instituzio historiko batzuk izan ziren, eta eskubide horiek Batzar Nagusietan eta Foru Aldundietan gauzatu ziren. ‘Izate’ hori Konstituzioaren aurretikoa da.
Izate honen arabera arauak diktatuak izaten ziren, nik ‘edukia’ deitzen diot, kontzeptu materiala, bigarren izendapena da. Hirugarrena, barne kontzientzia eta estatus baten bertutearen bidez heldu zaiguna da. Honi «egon» deitzen diot. Egoteko hau, historikoki beste identitateekiko harremanak gauzatzeko modua izan da. Hiru modu hauek guztiak kosubiranotasuna ulertzeko erarekin lotzen ditut, herri honek nola «egon» nahi duen gaurkotzeko «egon» horren moduak hautatu behar ditu. Eskubide historikoak, funtsean eta finean, autodeterminatzeko atarian jarriko nituzke. Gure egunetara ekarriz, herri honek Europaren baitan nola egon nahi duen galdetzea suposatzen du. Jatorrizko eskubide hauek itun gisara gauzatu ziren edo harremanen maila berdinean behintzat. Beraz, eskubide historikoak gainditu behar direla esaten denean, nik zein eskubide historikoez ari garen galdetzen dut. Kontzeptu materialari bakarrik begiratzen bazaio, iraganaren edukiari begiratzen bazaio, ziur aski gaindituta daude, baina bere izateari dagokionean ez.

Lizarra-Garaziko Akordioaren garaian euskal nazionalismoak gatazka juridikoa sortzeko adorea behar zuela esan zenuen orri hauetan. Gaur egun gatazka juridikoa planteatzen ari da?
Gure proposamena nazioarteko auzitegietan planteatzeko beharra aipatu nuen orduan. Behin eta berriz eztabaidatzen ari gara ea autodeterminazio eskubidea dagokigun edo ez, baina ez dugu pauso bat ematen, ez dugu krisi juridiko bat eragiten. 1990ean, Eusko Legebiltzarrean autodeterminazioaren eskubidea aurkeztu zen baina eragin juridikorik gabe, proposamen hura ez zen legezkoa izan, gauza testimoniala izan zen. Eusko Jaurlaritzak lege proiektu bat bidean jarri izan balu bataila juridikoa planteatuko zuen Auzitegi Konstituzionalean. Legeak Konstituzioaren aurkakoa joko zuen eta auzitegietan eztabaida eragin.
Oraingo hau beste bataila bat da, ez da gauza bera, baina bada zerbait. Oraindik edukiak ikusi behar diren arren, proposamena lege proiektu bat planteatzeaz ari da. Lege honen lehen artikuluan Euskal Herria nazioa dela eta ez nazionalitatea planteatzea espero dut, eta ondorioz, nazio izatearen bertutez, bere erabaki librea gauzatzeko eskubidea aitortuko zaiola. Plana gauzatu ahala, modu batez edo bestez, bataila juridikoa planteatuko dela espero dut.

Horrek Espainiako Konstituzioaren 2. artikuluarekin talka egiten du, Konstituzioaren aldaketa eskatzen du.
Hala da. Nik hartara, eskubide historikoen xedapen gehigarrira joko nuke, berau ez da Konstituzioaren parte bat, eranskin bat baizik, Konstituzioa eskubide historikoen arabera interpretatzera behartzen duena. Orduan, lehen aipatu dudan ‘egon’ delako hori onartuko balitz, Konstituzioan dagoen bide hori irekitzea ekarriko luke eta gatazka termino juridikoetan ere planteatzea. Beraz, lehen helburua ‘egon’ izate horretara iristeko bidea planteatzea da


Azkenak
Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


2025-06-19 | Sustatu
AA batek zenbat eta gehiago “arrazoitu”, orduan eta okerrago

Applen lan egiten duen ikertzaile talde batek adimen artifizialaren (AA) esparrurako egindako ikerketa baten emaitza argitaratu dute. Izenburu esanguratsua du: The Illusion of Thinking. Euskaraz, bere izenburu luzean, honela: Pentsatzearen ilusioa: arrazoitzeko ereduen... [+]


Desokupacyl enpresa Donostian dagoela ohartarazi dute

Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]


Ekialde Erdia
Mundua begira, Israelek eta Iranek elkarri erasotzen jarraitzen dute

Joan den ostiralean Israelek Iran eraso zuenetik, bi herrialdeek bata bestea erasotzen jarraitzen dute. Ali Khamenei Iraneko liderra hilko dutela diote Israeleko agintariek, AEBen parte hartze zuzena eskatzen dute, baina AEBetako lehendakari Donald Trumpek ez du oraindik erabaki... [+]


Langileen eskubideek okerrera jo dute azken hamarkadan, bereziki Europan eta Ameriketan

Nazioarteko Sindikatuen Konfederazioak (ITUC) urtero argitaratzen duen txostenak langileen eta sindikatuen egoera globala gero eta okerragoa dela adierazi du.
 


2025-06-19 | Axier Lopez
Banco Santanderrek armagintzan eta genozidioan duen parte-hartzea salatzeko ekintza egin dute Azpeitian

Azpeitiko Elkar-ekin taldeak protesta ekintza egin du asteazken gauean. 1.000 kilo obra-hondakin utzi dituzte bankuko sarreran, hildakoak irudikatzeko panpinak jarri eta porlanez zikindu dute egoitza.


Iruñeko eta Gasteizko gertakarien gaineko erantzukizuna aitor dezala eskatu diote Espainiako Gobernuari

78ko Sanferminak Gogoan plataformak eta Gasteizko Martxoak 3ko ekimenak bat egin dute espainiar estatuak gertakari latz horietan bere erantzukizuna onartu eta biktimen aitortza ofiziala egin dezan. 'Estatua Erantzule!' izena darama kanpainak.


Prostituzioa debekatzeko lege proposamena aurkeztuko du Espainiako Berdintasun ministroak irailean

Birritan saiatu da PSOE legea aurrera ateratzen. "Berriro ekingo diogu, beharra bertute bihurtu behar dela uste baitut. Benetan, unea dela uste dut", adierazi du Ana Redondo Berdintasun ministroak.


BVE talde parapolizialak gutxienez 40 lagun hil zituen 1975 eta 1983 artean, Iñaki Egañaren arabera

Iñaki Egaña historialak Impunes (Txalaparta, 2025) liburuan dio frankismoak talde parapolizialetara jo zuela errepresioa "itxurak mantenduta" ezartzen jarraitzeko, eta beren kideen "inpunitatea" azpimarratu du. Duela 50 urte sortua, bederatzi... [+]


Teresa Zavaleta 
“Euskararen bidez Euskal Herriko egoera politikoa ulertu nuen”

Argentinarra da, baina sustraiek errotzen dute. Euskararekin maiteminduta dago, 25 urterekin ikasten hasi zenetik. Arbasoetako batzuk Euskal Herrikoak zituen, Soraluzekoak eta Azagrakoak, eta bizpahiru urterekin hasi zen Arrecifeseko Euskal Etxera joaten; arbasoa sortzaileetako... [+]


PSNko idazkariorde Ramón Alzórrizen dimisioak ustelkeria eta krisi politikoa Euskal Herrian kokatu ditu

María Chivite Nafarroako Presidentearen "konfiantza galdu" duela eta, Ramón Alzórrizek PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izateari utziko dio. Bere bikotekidea Servinabar enpresan lanean aritu zela publiko egin ostean eman du... [+]


Faxismoaren aurka borrokan, munduan zein Euskal Herrian

Lanaren Ekonomia irratsaioan faxismoaren gorakada aztertu dugu, munduan eta Euskal Herrian gertatzen ari dena.


Papax Fagoaga, mutil-dantzaria 1970eko hamarkadatik
“Ezin nuen ulertu emakumeok herriko bestetan ezin genuela mutil-dantzetan parte hartu, horregatik hasi nintzen dantzan”

Elkarrizketa ilustratzeko erabili dugun argazki nagusia 1970eko hamarkadan hartua da. Erratzuko plaza festetarako apainduta ageri da, ezpelez atonduriko ohiko eszenatokiarekin eta etxetik etxera zintzilik, dilindan dauden xingolekin. Urrunean bi soinulari agertzen dira, Maurizio... [+]


Aroztegiko Elkartasun Komiteak salatu du bi kidek jazarpenak eta irain matxistak jasan dituztela

Taldeko kideen aurkako eraso matxistak talde osoaren aurkako eraso gisa ulertzen dituela adierazi du Aroztegiko Elkartasun Komiteak. Komiteak salatu duenez, Aroztegiko epaiketara ikusle gisa sartu nahi zuen jendearen zerrendatik "Baztango mutil-dantzari talde... [+]


Eguneraketa berriak daude