ERAIKUNTZAN HILTZEA


2007ko otsailaren 21an
Aurreko astean bi langile hil ziren eraikuntzan eta beste bat larri dago Andoainen gertatutako lan istripu baten ondorioz. Azpikontrataturik lan egiten zuten eta lehen datuen arabera segurtasun neurririk gabe. Aurreko asteartean gertatu ziren heriotzak kontuan harturik, zortzi egunetan 5 izan ziren lan istripuetan hil ziren euskal langileak, hauetatik lau eraikuntzan. Aurten Euskal Herri osoan 117 langile hil dira dagoeneko euren lantokian. Eraikuntza da ezbehar kopuru handiena duen sektorea, urtea hasi zenetik 22 hil baitira behar honetan. Datu horiei guztiei, zauritu diren ehunka langile gehitu behar zaizkie, denbora joan ahala batzuk hil egiten dira edo lanerako ezgai geratzen dira ondorio larriekin. Hildako hauek ez dute laguntza instituzionalik, ezta ohiko politikoek antolatzen dituzten protesta eta dolu manifestaldirik ere. Guztiek ahazten dituzte. Bada garaia lan ikuskatzaileek beren kontrolak areagotu eta gertakari hauen erantzule direnak behar bezala zigor ditzaten. Eta epaile eta fiskalek beste heriotza mota batzurekin jokatzen duten grina eta presaz jokatu dezaten


Azkenak
Netanyahuk ez dauka “gerra osteko” planik Gazarako

Yoav Gallant Israelgo Defentsa ministroak publikoki leporatu dio Netanyahuri “gerra” amaitzerako planik ez izateak Israel behartuko duela Gazan kontrol militar eta zibila inposatzera. Palestinako Aginte Nazionalaren egitekoari buruzko eztabaidak talkak sortu ditu... [+]


2024-05-17 | ARGIA
LGTBIfobiaren aurka egingo dute ostiral arratsaldez manifestazio ugaritan

LGTBIfobiaren aurkako eguna da maiatzaren 17an eta arratsaldez mobilizazio ugari izango dira Euskal Herrian barrena. Albistearen bukaeran ematen dizuegu horietako batzuen berri.


Eguneraketa berriak daude