IZPIAK


2002ko azaroaren 24an

Josu Urrutikoetxea Sozialista Abertzaleetako parlamentaria Espainiako epaileen aurrean aurkeztu ez izanak era guztietako zurrumurru eta albisteak eragin ditu. Jone Goirizelaiak halakoren batean aurkeztuko dela aditzera eman zuen.
Juan Cruz Alli CDNk idazkari nagusiak ‘Diario de Noticias’en egindako elkarrizketa batean jakinarazi duenez, Jose Maria Aznar PPko buruzagiaren Nafarroako konfiantzazko benetako pertsona Jaime Ignacio del Burgo da: «Miguel Sanz baino askoz gehiago».
J.M.G.M 51 urteko herritarrak salaketa jarri zuen epaitegietan irailaren 14an Bilbon Gora Euskal Herria lelopean izandako manifestazioan Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota baten ondorioz barrabiletako bat galdu duelako. Maria Jose Galindo epaileak, besteak beste, gertakizunak Entzutegi Nazionalaren esku jarri ditu, salatzailea egun hartan manifestazioan egotean terrorismo apologiarik egon daitekeen azter dadin.
Blas Piñar ultraeskuindar espainiarrak Frente Español alderdi berria sortuko du datorren urtarrilaren 24an. Fuerza Nueva eta Falangeren alderdien batuketaren ondorio da.


Eguneraketa berriak daude