Laura Mintegik honakoa idatzi zuen «Jakin»en literatur aldizkariei buruz:
«Putz aldizkariaren egileek beren azken alearen aurkezpenean egin zuten hausnarketa aipatu nahi nuke. Kexu ziren, batetik, hedabideek emandako oihartzun eskasagatik, baina kexu ziren, batez ere, garai bateko literatur aldizkariak goratzen diren bitartean, intelligentsia-ren sehaska eta kabia zirelakoan, gaur egungo aldizkariak enoratu egiten direlako eta, areago, kolokan jartzen delako ea egiatan literatur aldizkaririk existitzen den ala ez ote diren, soilik, lau gaztetxoren irtenaldi zoro eta irreberenteak. Eta arrazoi dira kexu izatean zeren ematen baitu, amnesiak jota, ez dela gogoratzen nolako efektu handia izan zuten garai bateko artikulu eta irudiek orduko gizartean. Txomin Peillen eta Jon Mirandek Igela-n idatzi zituzten artikulu korrosiboak, Susakideen biluzte osoaren argazkia aldizkarian argitaratua (...). Ostiela-n eta Putz-en antzera. Zakil tenteak, titi handiak, giro antiklerikala, masturbazioaren aldeko komunikatuak, euskal establishment literarioa kuestionatzen duten artikuluak... (...) Putz-ekoek, bestalde, beste gai bat jarri dute mahai gainean (...). Haiek ukatu egiten dute literatur aldizkariak probalekuak direnik. (...)
Putz-ekoen mezua argia da. Aurreiritzi ugari, ‘ezberdina’ baztertzeko joera eta moralina gehiegizkoa dagoela diote. Eta, batez ere, memoria historiko eskasa».
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.