SANVATER


2002ko azaroaren 10an
Espainiara erbesteratua. Madrilera. Oxigeno bila joana. Bastayakatik bizi dena, Espainiako eskuindarren izarra, letratan eta zalditan aditua dugu. Hamabost bat milakoa, ehun milatik gorakoan bilakatzeko gauza izan dena. Mirarigilea. Erromak kontutan hartzeko modukoa. Martxa honetan Escrivá de Balaguer baten parekoa. Bere jarraitzaile beroenak bera baino begi hobekoak izaki eta hasi zaizkio jada Donostiako espektakuloan falta zituen ehun bat mila horien xerka. Odon Elorza, Odonostia aurkitu dute hobendun. Karrikak herritarrez eta kotxez hustu, azpizolak arakatu inork zulatu ez ditzan eta garai bateko Bazko Prozesioaren antzera ibilbidea moketaren gainean burutu dadin agindu ondoren ez desfilatzea da alkateari egozten zaiona. Eskertxarreko koldar alena Odon. Intentsitate meheko zigortzaile abertzaleen laguntzat jo, eta kazetari zapaldu erbesteratuen zirkora bota dute errukirik gabe. Besterik ezean lehoi troparen atzapar aseezinentzat barau, jo-keinu plantak egiten ari zaizkio momentuz, baina kasu ematen ahal du auzapezak aurrerantzean, hortik Garzonenera metro pareko karkaratxoa baitago. Plisti-plasta batean igaroarazi liezaioketena


Eguneraketa berriak daude