MUGARIK GABEKO SARRASKIA DAKARTE ARMA BIOLOGIKOEK


2002ko azaroaren 10ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzordeak "Bioteknologia, armak eta gizadia" izeneko dei serioa plazaratu berri du irail bukaeran. Erakundearen lehendakari Jakob Kellenberger-ek iritzi publikoaren aurrean argi gorria piztu nahi izan du horrela, oso denbora laburrean arrisku militar eta humanitario nagusiena bilakatzen ari den gai honen inguruan.

Joan den irailean bi eguneko biltzarra antolatu zuen Suitzako Montreux hirian Gurutze Gorriak. Hor urrats bat egin nahi zuen iaz Genevan nozitutako porrotaren ondoren, azaro honetan berriro Genevan egingo den ahaleginaren aurrean. Baina gauzak zail daude nonbait.
1972an arma biologikoen gainean konbentzio bat sinatu zuten hainbat estatuk, baina geroztik hori akordioetan ezin dute mamitu. Bioteknologiaren eta kimikaren aurrerapenak mugatzeko hesi bakarra 1925ean Genevan onartutako protokoloa da oraindik: "Jendearen pozoiketa eta gaitzak nahitara hedatzea" debekatzen ditu arautegi zaharkitu hark. Baina azken urteotan bioteknologiak hartu duen abiadurak gero eta hurbilagokoa egiten du aurrerapen hauek gerra eta gizakien suntsiketarako erabiltzeko arriskua.

HILKOR, MERKE, DETEKTAGAITZAK.

Herritar asko oraindik asaldatuta dago Moskun urri hondarrean gertatuarekin. Gerrillari txetxeniarrek bahitutako Budovska antzokian sartzeko arma kimiko bat erabili zuten agintari errusiarrek (150 bat lagun hilaz). Eta XX. mende osoan hain ugari erabili diren gas horietako bat zen... Gerra biologikoarekin iragartzen zaizkigun txikizioak beste larritasun maila batekoak gerta daitezke, jadanik gertatzen ari ez badira.
Gurutze Gorriak "Biotechnology, Weapons and Humanity" («Bioteknologia, Armak eta Gizadia») izeneko laburpenean dioenez, "bioteknologiaren iraultzak berekin ekar dezake arma biologikoak garatu eta gatazka armatuetan erabiltzea bezala zibilen artean terrorea hedatzeko usatzea ere. Gaixotasunak nahitara barreiatzeko eta gorputz funtzioak inork jakin gabe aldarazteko ahalmena gero eta errazago, hilkorrago, merkeago eta detektagaitzago bihur daiteke".
Hizkera zuhur eta diplomatikoan (akordioak lortu nahi ditu Gurutze Gorriak, eta barkatu beharko diogu egiak gordinegi ez esatea) "gerta daiteke" esaten dena jadanik gertatua dela edo gertatzeko zorian dela pentsa dezakegu, gerraren logikak nola funtzionatzen duen dakigun herritarrok. Eta bioteknologiak desmasiak egiteko aukera asko eskaintzen ditu

Hasteko, jadanik ezagutzen ditugun gerra agenteak manipulatu eta erabilterrazagoak bihurtu dira. Antraxa, esate baterako, aspalditik ezagutzen da arma gisa erabiltzeko gaitz bezala, baina orain antibiotikoen aurrean gogorrago bihurtzeko modua dago. Egunero gure bizitzan gainean ditugun mikrobioak arriskutsu bihurtu ditzakegu, Escherichia Coli adibidez. Eta txertoak ere manipulatu ditzakegu: errazena, gure aldeko populazioari bakarrik banatuz txerto egokia; baina txerto "txukunetan" ere sartu ditzakegu gai arriskutsuak, populazio batek nozitu ditzan. 1980an horrelako programa bat jarri zuen martxan Hegoafrikan Apartheidaren gobernuak, beltzen artean ugalkortasuna jaisteko, nahiz eta zorionez produkzio eta hedatze faseetara iritsi ez ziren.

BIRUSAK HIL EZ BAINA SORTU.

Bioteknologian hainbeste lan eta esperimentazio egiten denez, posible da ikerlarien nahiaren kontrako ondorioak ere ateratzea. Esperimentazioetan sortzen den asmo oneko informazio asko, txarkeriaz erabil lezake beste batek. Eta are okerragoa da gaitzak era kontrolaezinean hedatuko lituzketen "istripuak" eragiteko posibilitatea.
Azken urteotan, gainera, urrats azkar eta inportanteak eman dira bioteknologian. 2002ko uztailean zientifikoek poliomelitisaren birusa artifizialki sortzea lortu zuten, horretarako Interneten zegoen informazioa erabiliz. Birus artifiziala animalietan frogatu eta gaitza eragin zuen. Bi urte joan dira gizakiak lehen birusa sortu zuenetik, eta segurua da jadanik beste askoren sorrera bidean dela. Eta pentsatu behar da, aski informazio eskaini digun ezein birus ezingo dugula betiko suntsitutzat jo gehiago.
Birus ezagunak eta beren ondorioak detektatu ditzakegun bezala, badira batzuk detektatzen zailak eta biktimak aztertuz frogatu ezin direnak. "Bioerregulatzaileak" gorputzean era naturalean funtzionatzen duten gaiak dira, eta horien kontzentrazioak aldatuz gero, gizakiaren jokabidea, konorte maila, ugalkortasuna eta baita tenperatura ere aldatu ditzakegu. Zientziak asmo onez sortutako gai bat (lasaigarri hobeak lortzeko, adibidez) arma beldurgarri bihur daiteke.
Arma genetikoak berriz, jada ez dira zientzia-fikzioa. Hala azaldu dute "Lancet" eta beste hainbat aldizkari zientifikotan plazaratutako azterketek. Aditu batzuen ustez, gaurko ez bada bihar goizerako da arraza edo nortasun genetiko jakin bateko taldeei zuzenki bideratutako armak (mikrobio, pozoi, elementu kimiko edo biologiko) produzitzeko ahalmena.
Eta azkenik, giza taldeen nekazaritzan edo azpiegituretan eragiteko posibilitatea dago. Estatu Batuetan 2001eko irailaren 11ren ondoren gai honetaz argitaratu direnak ezagutzea merezi du: atzerriko terroristek AEBetako nekazaritzan zein erraz egingo lituzketen sarraskiak erakusten dute azterketa batek baino gehiagok. Logika azpikoz gain ipinita, armada sendo batek bizibide bakarra nekazaritzan duen edozein giza talde nola suntsitu dezakeen ere aztertuta dagoela ikus daiteke.

ZUHURRAK ETA ASTAKIRTENAK.

Munduko estatu batzuk «zuhurrak» dira (onak, nahi bada) eta «astakirtenak» besteak (gaiztoak). Banaketa honetan ados zeuden Clinton eta Bush, eta bata bezain gaiztoa izan da bestea arma biologikoei mugak jartzeko ahaleginen aurrean.
AEBetako gobernuak 1.500 milioi dolar eskaini behar zituen bere lurraldea gerra biologikoaren arriskutik babesteko ahaleginean, 2001eko irailaren 11z geroztik sortutako psikosiaren barruan. Eta ordainetan, arma biologikoen edozein kontrol ganorazko bermatzeko bide hori ixten saiatu da. Gurutze Gorriak iazko abenduan honetaz prestatutako Biltzarra ia porroteraino eramanaz.
Ez da AEBen kontua bakarrik. Lehen munduko farmazia eta bioteknologia industria osoa dago tartean. Une honetan hazkunde handiena eta etekin mamitsuak eskaintzen dituzten industriak. Azaro honetan Genevatik abisatuko digute ea zuhurtzia pittin bat iritsi zaien ala «zuhurrak» dauden erotuenóa href='http://www.argia.eus/nethurbil' target='_blank'ò www.argia.eus/nethurbiló/a> helbidean, gai honi buruzko Interneteko loturak aurkituko dituzu.


Azkenak
2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


Eguneraketa berriak daude