Ezkutuko indarren lan etengabea


2002ko azaroaren 10ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Negargurea" ematen zion ZERUKO ARGIAren editorialgileari zerbaitek, eta hitz huraxe nabarmentzen zuen bere jardunetik. Arrazoiak? Hainbat gorabehera, antza denez. «Elkar desegiten ari gara» azaltzen zuen. «Hori da negargarria. Hori da agudo moztu behar duguna. Guk elkar desegitea nahi duenak bakarrik eduki dezake parregurea. Izatez sorgin-zale bagera ere, ez genduke sorginetan sinetsi nahi. Baina badirudi ari dela gu sakabanarazten gaituen izkutuko indar bat lanean etengabe. Nola, gainera! Mila talde egin gara Euskal Errian. Talde bakoitzak bere santuari pizten dio kandela. Badu talde bakoitzak bere jainkotxoa. Eta horri lotua dago itsu-itsuan taldeko bakoitza. Lehenean gaude, aitortegitik aitortegira kontseilu eske ibiltzen ginan garaian bezelaxe. Ez gara gizona askatzen ari, gizona nor egiten. Jolasean jarraitzen dugu gizonaz. Atzetik jarraitzea eskatzen diogu itsu-itsuan, artaldeko ardiaren antzera. Ez dira iritziak eta jokabideak eztabaidatzen. Halako edo holako jainkotzat edo zerritzat daduzkagu. Batzuentzat jainko, besteentzat zerri».


DENA ONA ALA DENA TXARRA

Garbiago ezin hitz egin, bada! Baina horrek xehetasunen bat ere eskatzen zuela-eta, edonork ulertzeko moduko zerak emateari ekiten zion ondoren: «Halako aldizkarietan agertzen diren alde guztiak eta lan denak onak dira. Beste hartakoak denak txarrak. Halako soziologolariren lanak denak onak dira. Beste harenak denak txarrak. Halako pentsalarik denean arrazoi du. Beste hark ezertan ez. Halako taldek dena ondo egiten du. Beste hark dena gaizki. Halako ikastola oso ondo ari da lanean. Beste hura oso oker. Hau, denean da aurrerakoi. Hura, denean atzerakoi. Ez dago elkarrizketarik. Ez dago egia eta arrazoi-trukerik. Talde batek bestea desegin nahi du. Jainkotxo batek bestea erauzi. Eta denok gizonaren izenean, langileriaren izenean, erriaren izenean, askatasunaren izenean, demokraziaren izenean».
Ezin nik irakurlearen usteak asmatu, jakina, baina nireak aitortzea badagokit, eta esango nuke hura idatzi zuenak, edonor zela ere, gizonezkoa behar zuela izan. Zergatik? Irudipen hutsa, lasai...
Nolanahi ere, horrela jarraitzen zuen: «Egiten ari garen burruka larri hontan, il edo biziko burruka estu hontan, elkar desegiten ari gara zoritxarrez, beste zerbait desegiteko ordez. Gure arrokeriak eta geurekoikeriak zorrozten duen ezten zorrotza burrukakideak zulatzeko, zauritzeko eta iltzeko erabiltzen dugu».
Adierazpen oso gogorrak ziren haiek, eta ordu arte erabilitako plurala alde batera utziz aitorpen pertsonala egitea erabakitzen zuen editorialgileak: «Izenik gabeko pekatu latz hontan jausiak gaude gehienok nik uste. Besterik ez dugu entzuten eta ikusten. Gure etsaiak jotzen duen soinuz dantzatzen garela dirudi. Ez dut uste hori pentsatzea sorginetan sinestea denik. Sorgin hau zaindu behar dugu ongi. Hau ez zaintzearren beste mila sorginetan sinesten bait dugu. Eta gure asmakeria eta irudipen besterik ez diran beste mila sorgin hauek ere egiazko sorginak botatzen dizkigun sareak ditugu. Arrunt itsu gabiltza. Lainopean bidea galdurik doan mendizalearen antzera. Jendea bidean erreta gelditzen ari da barra-barra. Egiazko burrukan erretzeak burrukari berriak sortzen ditu nonahi. Baina burrukakideak elkar erretzeak etsipena eta eriotza dakar».


IKASTOLAN PILATUTAKO ZABORRA

Orokorrean ari zela ematen zuen, baina behingoan iritsi zitzaion hari ere bere editorial harena azaltzeko unea: ikastola barruan egondako arazoren bat zen, itxura guztien arabera.
«Eta zabor hau dena, itsumen hau dena, ikus-ezin hau dena, elkar desegite hau dena inon bildu eta pilatu bada ikastoletan bildu eta pilatu zaigu. Frutua eman eta zabaldu behar lukeen arbola hau geurok ihartu behar dugu. Hortarako bai ez dugula eskubiderik ez ezeren eta ez inoren izenean. Guraso askoren izerdiz, andereño eta irakasle askoren izerdiz eta laguntzaile askoren izerdiz kostata azten ari den arbolak ez du zapuzterik merezi. Galbide eta amildegi hortara ikastola eramatea baino obe da burruka hortatik erretiratu eta etxeratzea. Arren ez dezagun ikastolarik urkamendira bortxatu. Utz ditzagun fidakaizkeriak, itsumenak, setak, besa-tirak. Elkarri amore eman diezaiogun. Ez gaitezen elkarren salatzaile bihur etsairi lana erraztuz, kalean ahoz aho bait dabiltza zenbaiten izenak eta izkutuko bizitzak. Ez dezagun dena goizetik gauera aldatu nahi izan. Ar dezagun patxada eta arnasa».
Larritasunak alde batera utzita, hitz egin zitekeela-eta, horra hor Z. ARGIAren eskaintza: «Pozik irekiko genduke gure aldizkari hontan elkarrizketarako lehiatila bat. Baina zipokeriarik gabeko lanak eta izen-deituraz izenpetutakoak bakarrik argitaratuko genituzke».
Errietaren ondoren, gozo apur bat ere komeni zela-eta, horixe eskainiz agurtzen zen, badaezpada: «Baina ez dezagun ileta hau negarrez buka. Gauza asko egiten ari da Euskal Errian. Errezelo txarrez beteak bagaude ere, denok borondate onez beteak gaude»

Eguneroko noiz?
Oso atsegin zait zuen aldizkari hau eta ahal dudan guztian irakurtzen dut, baina sarritan saltokia urruti gelditzen zaidalako eta neu alfer samarra naizelako ez dut erosten eta irakurri gabe gelditzen naiz. Hau gehiago gerta ez dedin, arpidedun izan nahi nuke. Galderatxo bat egin nahi nizueke. Asteroko hau eguneroko bihurtzerik ba al dago, lehentxeago edo geroxeago hori egiteko asmorik ba al duzue? Hori lortzeko eragozpenik handienak zein dira zuen iritziz? Galderatxo bat egin nahi nuen baina asko irten zaizkit. Zuen berriak laister izango ditudalakoan eta gure aldizkari hau gure etxean lehenbailehen ikusiko dugun itxaropenean, agur eta nahi duzuen arte. (1972-XI-12)

Euskaldun naiz, beraz gizon
Hori pentsatzeak, poza eta otzikara, biak batera sentiarazi dizkit. Euskaldun izateari zor bait diot gizon izatea. "Euskalduna naiz, beraz gizon". Ondorio hontara iritxi naiz Herriaren lekuko liburuan 322-324garren orrialdeak Rikardo Arregiri irakurriz. Baina ez dut esan nahi inolaz ere gizon guztiak euskaldun direnik. Ez eta euskaldunak bakarrik direnik gizon. Ez eta munduko gizon guztiak gizon izateko euskaldun izan behar dutenik ere. Nik, behar dudala izan euskaldun gizon izan nadin baizik. Gizon bakoitzak bere gizakera du. Bere izen-deiturak ditu. Gizona, gizon jakina da, bestela ez da gizonik. Ez euskaldun, ez arabiar, ez galiziar, ez argeliar, ez ezer den gizona ez da inon. Ez da eta kito. Ez da nik aukeratua ni gizon izatea. Ez eta gizon euskalduna izatea ere. Hori eman egin zait. Inguruak eman dit: lurrak eta lehenak, batipat; gizonez osaturiko lurrak eta kondairak, alegia (...) (1972-XI-12)

Apaizak nundik sortu?
Bi gertaera ditut neure begien aurrean: batetik, apaiz gazte gutxi direla gure artean (eta gutxitzen ari direla urteen poderioz), eta bestetik, oraindik denbora gutxi dela ain betea zegoen Seminarioan banaka batzuk besterik ez daudela. Seminarioa aipatu dut… orretaz mintzatuko bainaiz lantxo onetan. Iñoiz argi ikusi bada, egun argiago dakusgun gauza zera da: apaizgintza doai bat dela kristau Errian lanean jarduteko. Eta lanean jarduteko doia eta eskeintza bat bada, berez ez du bizi-bide izan behar. Orregatik apaiz izan aurretik bere bizi-bidea, edo obekiago esan, bere ogibidea behar dute euki. Apaiz izatearen "debaldetasuna" nabarmenago ager dedin. Ez dedilla gerta apaizgintza ogibide bihurtzea. Ez dut esan nahi, orrenbestez, ez ditugula behar eguneko ordu guziak Eliz-Instituzioaren lanetan jardungo den jenderik, ez. Eguneko lan osoa orretan betetzen duana bidezkoa da Elizatik bizitzea. Baiñan ez dedilla izan bestetako balio ez duelako (...) (1972-XI-12)


Azkenak
11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero

Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Eguneraketa berriak daude