Printza


2002ko azaroaren 3an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Gorka Urbizu musikariak «Putz» aldizkarian egin zioten elkarrizketan egindako adierazpen batzuk dira hauek:
«Behin esan nuen zuzenean jotzea ikusle bakoitzarekin maitasuna egitea bezala dela, eta uste dut ez nenbilela guztiz oker. Sentimendu asko nahasten dira, elkartrukea, hunkipena, satisfazioa eta erantzukizuna aldi berean... Bizi egin behar dena, bizi egin behar da, ezin da azaldu. (...) Hamarkada bakoitzean izaten da talderen bat guztia hankaz gora jartzen duena, eta nire ustez talde horrek gertu egon behar du. Horretarako ordea, sormena, bihotza, aktitudea, depresioa eta karisma duen norbait behar da. (...) Beti bezala, talde batek eskola sortu eta arrakasta lortzean, multinazionalek dirua jartzen dute antzeko taldeak milaka atera nahian. (...)
Hitz batean, deuseztu baino, eraiki egiten duen musika dut gustoko. (...) Pertsonalki nahiago dut musikaren alde organikoa. Musika gizakiok sortzen dugu, musika ez da logikoa, biszerala da, bihotzetik bihotzera doan zerbait. (...) Herri txiki batean bizi gara eta denok elkar ezagutzeak sintzeritate maila gutxitu egiten du, lagunkeria punttu bat dagoela deritzot. Dena den, euskal musikak berez baditu hainbat oztopo eta kritikatik apur bat laguntzea ez dut gaizki ikusten. Kritikoen artean, musikoenean bezalaxe belaunaldi aldaketa premiazko kontua dela argi daukat».


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!